(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Cuadernos de Etnología y Etnografía” aldizkarian Nafarroako elurzuloei buruzko azterlan bat argitaratu dute asteazkena, 2011.eko urtarrilak 5

Foru erkidegoko gaseosa eta sifoi fabrikazioari buruzko lan bat ere argitaratu dute


Kultura eta Turismo Departamentuak ateratzen duen "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra" aldizkarian Antxon Aguirreren "Los neveros de Navarra, conservación y comercio de nieve y hielo" lana argitaratu dute, besteak beste.

Mesopotamian, K.a. 3000. urtean, haragia leizeetan eta etxebizitza azpiko zuloetan gordetzen zuten, izotzarekin edo zanpatutako elurrarekin.

Teknika hori, gero, greziarrek eta erromatarrek bere egin zuten. Baina elurra eta izotza gordetzeko zuloak Antzinarotik datozkigu, eta Historiaurreko aztarna arkeologikoak ere badaude. Izan ere, Aguirre Sorondok azaldu duenaren arabera, Moravian (Txekiar Errepublikan) aurkitu dituzten zulo edo hutsune batzuetan jakiak gordetzen zituzten Cromagnon gizakiek, elurrarekin.

Ikerketak bi zati dauzka. Lehenbizikoan azaltzen da elurra eta izotza nola baliatu ditugun, Historiaurretik gaur egun arte. Hala, egileak elurraren eta izotzaren merkataritza ustiaketaren analisi zorrotza egin du eta elurzulo eta izotz-zuloen ezaugarriak eta motak (biltegiak eta banaketakoak) deskribatu ditu. Izotz-zuloak egitura aldetik elurzuloen antzekoak ziren, baina lehengaia desberdin eskuratzen zuten: errekasto ondoetan putzuak egiten zituzten, ura biltzeko, eta ur hori neguan izoztu egiten zen; gero, izotza moztu eta elurzuloen moduko hutsarteetan sartzen zuten.

Bigarren zatian Nafarroako elurzuloen errolda dago, ezaugarriak zehatz-mehatz azalduta.

Gaseosa eta sifoia egitea

Ikerketa horrez gain, aldizkarian Francisco Hernandez Duqueren "La fabricación de gaseosas y sifones en Navarra" ere argitaratu dute.

Egilearen arabera, edari karbonikoak herrikoiak eta egiten errazak direnez eta, gainera, inbertsio txikia egin behar denez, estatuan establezimendu askotan fabrikatzen zituzten. Nafarroan, XIX. mende amaiera eta XX. mendeko hirurogeigarren hamarkada bitartean gaseosa eta sifoia egiten zituzten 170 fabrika zeuden, gutxienez.Gaur egun, ordea, lehen tokian tokikoa eta artisau lana zen jarduera enpresa handien esku dago.

Fabrikazio tradizionalaren erakusgarri nagusiak ontziak dira. Horregatik, Hernandezek ontzien bitartez egin du industria karbonikoaren historiaren bidea.

Azkenik, aldizkarian lan hauek ere sartu dituzte: "Los toros en Viana, siglos XVI-XVIII", Juan Cruz Labeaga Mendiolarena, eta "La familia y la alimentación en Mendavia" Maria Ines Sainz Alberorena.  
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa