(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak Sanakako herri batean dortoka greziarraren bi ale konfiskatu ditu ostirala, 2011.eko urtarrilak 7

Animalia hau mehatxupeko espezieen katalogo nazionalaren barruan dago, interes bereziko kategorian


Dortoka greziarra

Foruzaingoak espezie babestua den dortoka greziarraren bi ale konfiskatu ditu. ( irudia handitu )

Foruzaingoak asteazken honetan dortoka greziarraren bi ale konfiskatu zituen Sakanako herri bateko etxe batean. Animalia horien izen zientifikoa Testudo graeca da eta mehatxupeko espezieen katalogo nazionalaren barruan daude, interes bereziko kategoriaren barruan, 1990eko apirilaren 5eko 439/1990 Errege Dekretuaren arabera.

Ale horiek joan den igandean, urtarrilak 2, aurkitu zituzten. Egun horretan, Altsasuko foruzainen patruila batek Lekunberrin maniobra irregularra egiten ari zen autoa atzeman zuen. Agenteek jarraian bidaiariak identifikatu zituzten. Gidaria Sanakako herri batekoa zen, 47 urtekoa, eta seme adingabe batekin zihoan. Agenteek, ibilgailuaren atzeko eserlekuan, kartoizko kutxa aurkitu zuten, eta barruan 10 eta 12 zentimetro bitarteko oskola zuten bi dortoka.

Lehenengo auzialdian, ibilgailuaren erabiltzaileak identifikatu ondoren, agenteek animalien argazkiak egin eta Foruzaingoko Ingurumen Brigadara igorri zituzten. Salatutakoak alegatu zuen familiako batek egindako oparia zela. Kasuan kasuko ikerketak egin ondoren, Nafarroako Gobernuko Bioaniztasuna Kontserbatzeko Zerbitzuarekin lankidetzan, animaliak Testudo graeca espeziearen bi ale zirela ondorioztatu zen, greziar dortoka izenekoak.


Dortoka greziarra

Bi aleak Sakanako herritar batek zeuzkan. ( irudia handitu )

Espeziea Marokon, Aljerian eta Espainia hegoaldean bizi da. Dortoka horiek babestuta daude nazioarteko zenbait akordioren bidez (hala nola, CITES hitzarmena, Fauna eta Flora Basatiaren Mehatxupeko Espezieen Nazioarteko Merkataritzari buruzko Konbentzioa), eta Europa mailan (338/97 Erregelamendua).

Greziar dortoka mehatxupeko espezieen katalogo nazionalaren barruan dago, interes bereziko kategorian, 1990eko apirilaren 5eko 439/1990 Errege Dekretua dela bide. Beraz, Espainian gehiengo babes maila du, eta beraz, ale basatiak hartzea guztiz debekatuta dago, eta ale horiek haztea eta horiekin merkataritzan aritzea araututa dago. Ale bakoitzak CITES ziurtagiria izan behar du etengabe, nortasuna, jatorria, etab. ziurtatzeko.

Hori dela eta, urtarrilaren 5ean, Sakanako herri batean, Foruzaingoak salatutakoaren etxetik bi aleak konfiskatu zituen. Bi aleak Ilundaineko (Nafarroa) Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentrora eraman zituzten atzo. Modu berean, arau-hausleari sakaleta-akta egin zaio fauna basati babestuaren espezieekin kontrabandoan aritzeagatik, eta estatuko administrazio agintaritzak kasuan kasuko zehapena ezarriko dio.

Espeziearen banaketa inguruak:

- Munduan: Espezie hau, jatorriz, Afrika iparraldean, Europa hego-mendebaldeko herri batzuetan, eta kontinentearen ekialdean, Jugoslaviatik Turkiara, eta Asia hego-mendebaldetik Iranera hedatzen da.

- Espainian: Andaluzian agertu izan da (Almeria iparraldea, Doñana parke nazionala –Huelva), Ceutan, Melillan, Murtzian eta Balearretan (Mallorcan eta Formenteran). XX. mendean Doñanan ale batzuk sartu zituztela dakigu, baina espeziea aurretik ere han zegoen. 1987an Algeciraseko mendilerroan ere ale batzuk sartu zituzten, Marokon konfiskatutako heldu batzuk; urte batzuk geroago, inguru horretan ale gazteak identifikatu zituzten. Era beran, ale batzuk sartu zituzten Eivissan, Formenteran eta Mallorcan, baina badirudi lehenengo leku horretatik desagertu egin direla.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa