(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak sinplifikazio administratiborako proiektua abian jarri du, eta horri esker, urtean ia 35 milioi euro aurreztuko dira 28 prozeduratan astelehena, 2011.eko urtarrilak 10

Horrez gain, oro har, herritarrek eskaerekin batera aurkeztu behar dituzten paperezko kopiak desagertuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Foru Administrazioko departamentu guztiei sinplifikazio administratiboko proiektua abian jartzeko agindu die. Proiektu horrek, 28 prozeduratan aplikatuta, urtean ia 35 milioi aurreztea eta aukera-kostuak –enpresa batek jarduerak abian jartzea geldiarazten duen prozeduren izapidetzatik espedientea ebatzi arte irabazten ez duen kopurua- murriztea ekarriko du, Foru Komunitateko BPGd-ren %1,07ri dagokion kopurua.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak departamentuei agindu die herritarrek gaur egun zenbait izapidetan eskaerarekin batera aurkeztu behar duten paperezko kopia (fotokopia, kasu askotan konpultsatua) ezabatzeko beharrezko neurriak har ditzatela. Dokumentuak ematearen ordez, kasu bakoitzean, jatorrizko agiria non dagoen aipatuko da.
Caballero presidenteordea eta Catalan eleduna

Caballero presidenteordea eta Catalán eleduna gaur goizean Gobernuko saioaren ostean egindako prentsaurrekoan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Foru Administrazioko departamentu guztiei sinplifikazio administratiboko proiektua abian jartzeko agindu die. Proiektu horrek,

28 prozeduratan aplikatuta , urtean ia 35 milioi aurreztea eta aukera-kostuak –enpresa batek jarduerak abian jartzea geldiarazten duen prozeduren izapidetzatik espedientea ebatzi arte irabazten ez duen kopurua- murriztea ekarriko du, Foru Komunitateko BPGd-ren %1,07ri dagokion kopurua. Emaitza horiek Foru Administrazioko ohiko 28 enpresa-prozeduretan proposatutako hamasei sinplifikazio neurriak aplikatu ondoren lortzen dira. Prozedura horiek hogei bat administrazio eragileri, enpresen ordezkariei, lanbide elkargoei eta enpresa elkarteei galdetu ondoren hautatu dira. Hamalau Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentukoak dira; hamaika Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentukoak; bi Ekonomia eta Ogasun Departamentukoak; eta bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentukoak.

Gaur egun, analisiaren objektu diren 28 prozeduren kostu erantsia 53,4 milioi eurokoa da. Zuzeneko (10,7 milioi) eta zeharkako (3,9 milioi) aurrezte neurriak aplikatuta, 34,6 milioi euro aurrezten dira, hasierako kopuruaren %64,9. Era berean, aukera-kostua kalkulatzearen ondoriozko etekina 206,1 milioi eurokoa dela kalkulatzen da, hau da, Nafarroako BPGd-ren %1,07 (19.218 milioi euro 2008an).

Gaur onetsitako proiektuak enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko sinplifikazio administratiboko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legea garatzen du. Hori dela eta, jarduera ekonomiko bati heltzen diotenei edo jarduera ekonomiko bat garatzera doazenei mesede egiten die, bai bizkorragoa delako (epeak murrizten direlako) bai izapideak sinplifikatzen direlako, eta horiek etekin ekonomikoa eragiten dutelako. Orain arte 28 prozeduratan aplikatu da, baina etorkizunean prozedura guztietan aplikatuko da.




Nafarroako Gobernuaren informatika

Gobernuak sinplifikazio administratiborako proiektua onetsi du. ( irudia handitu )

Paperezko kopia ezabatzea

Nafarroako Gobernuak departamentuei agindu die herritarrek gaur egun zenbait izapidetan eskaerarekin batera aurkeztu behar duten paperezko kopia (fotokopia, kasu askotan konpultsatua) ezabatzeko beharrezko neurriak har ditzatela. Dokumentuak ematearen ordez, kasu bakoitzean, jatorrizko agiria non dagoen aipatuko da.

 

Adostutako sinplifikazio neurri horien bidez administrazio zamak ezabatu nahi dira balio erantsirik gabe; Administrazioaren eta herritarren artean harremanetarako mekanismo azkarragoak ezarri nahi dira, batez ere administrazio elektronikoaren bidez; lanbide elkargoak eta entitate publikoak enpresa jarduerak sortzen inplikatu nahi dira; eta Administrazioan prozedura administratiboa sinplifikatu eta modernizatzeko kultura ezarri nahi da.

Prozedurak sinplifikatzeko metodo orokorra ezarri nahi da, izaera horizontala –departamentu desberdinak ukitzen dituelako- eta denboraz kanpokoa –izan ere, ez dago epe zehatz bati lotuta- duena. Hamasei sinplifikazio neurri ezarri dira:

-          Gehitu behar diren agiriak murriztea.
-          Agirien/prozeduren ordez aitorpen arduratsua ezartzea.
-          Katalogoak, erregistroak, eredu-formatuak eta izapidetza-gidak sortzea.
-          Izapidetza telematikoa.
-          Gehieneko epe optimizatuak ezartzea.
-          Prozedurak lerrun orokorreko beste batzuetan integratzea.
-          Agindutakoa betetzen dela egiaztatzeko ikuskaritza murriztea-ezabatzea.
-          Baimenak modu automatikoan berritzea.
-          Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren paperezko kopiak ezabatzea.
-          Prozedura batean gehitu behar diren agirietan edukiak sinplifikatzea.
-          Informazioa emateko betebeharren aurreraeraginezko izapidetza.
-          Prozedura bat zein jarduerak/enpresak bete behar duten sailkatzeko irizpideak definitzea.
-          Administrazioan lehiatila bakarra ezartzea.
-          Aurretiazko ordainketa eskatzeko izapidea gehitzea.
-          Enpresen erregistro bakarra sortzea.
-          Prozeduran bat-bateko erantzuna ezartzea.

Sinplifikatu behar den prozedura bakoitzarekin adostutako hamasei neurriak alderatzen dira, aplikatzeko modukoak zein diren ikusteko. Jarraian, sinplifikazio txostenak egiten dira, prozeduren arabera, eta bertan zehazten da prozeduraren deskripzio orokorra, gaur egungo administrazio zamen ebaluazioa (kostua espediente bakoitzeko, urteko espediente bolumenaren arabera eta aukera-kostuen arabera), aplikatzeko moduko sinplifikazio proposamenak eta administrazio zamen ebaluazioa proposamenak aplikatu ondoren. Amaitzeko, prozedura sinplifikatuaren dokumentua idazten da.

Bestalde, proiektuan laguntza-gida egitea finkatu da ezarri edo aldatu nahi den arau baten inpaktua baloratzeko (arau-inpaktuaren analisi izenekoa). Balorazio horretan justifikatzen da arauaren beharrizana, eta araua onesteak esparru desberdinetan izango duen inpaktua baloratzen da: administrazio zamen arabera, arau proiektu edo proiektu estrategiko baten zuzeneko inbertsioari, berrikuntzari, kontsumoari, nazioartekotzeari eta ETEaren lehiakortasunari lotutako inpaktu ekonomikoa, merkatuko lehian izango dituen ondorioak eta aurrekontu-inpaktua.

Neurri horiek guztiak Nafarroako Gobernua Administrazioa modernizatzeko garatzen ari den prozesuaren barruan sartzen dira, eta zehatz esanda, administrazio elektronikoa ezartzeari zuzenean lotuta daude. Hain zuzen ere, administrazio elektronikoaren aplikazio praktikoak normalean prozedura administratiboak sinplifikatzea ekartzen du. Modu horretan, erregistro elektronikoarekin, zerbitzu elektronikoen katalogoarekin, herritarren karpetarekin, espediente elektronikoarekin eta proiektu teknikoen biltegiarekin abiatutako bidean aurrera egiten da.

 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proyecto de simplificación administrativa
Los 28 procedimientos simplificados

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa