(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 280.000 euro jarri zituen iaz automobil elektrikoak sustatzeko asteazkena, 2011.eko urtarrilak 12

Datuak gaur eman ditu aditzera Roig kontseilariak, Iruñean ibilgailu elektrikoak kargatzeko jarri dituzten bost guneak aurkezteko ekitaldian


Berrikuntza Departamentuak 280.000 euro jarri ditu ibilgailu elektrikoak sustatzeko

Barcinak eta Roigek ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen bost guneen aurkezpena egin dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bitartez, guztira 280.000 euroko diru-laguntzak eman zituen iaz, batik bat automobil elektrikoak erosteko eta energia elektrikoa hartzeko azpiegiturak jartzeko; hori, Nafarroan ibilgailu elektrikoak erabiltzea sustatzeko, krisiari aurre egiteko neurri gisa.

Zehazki, 133.583 euro izan ziren 10 ibilgailu elektriko erosteko, 122.332 argindarra kargatzeko 10 gune instalatzeko, eta 24.000 euro jarduera osagarrietarako.

Datu horiek gaur eman ditu aditzera Jose Maria Roig kontseilariak, era horretako automobilak kargatzeko guneak aurkezteko ekitaldian. Gune horiek jartzea Foru Gobernuak bultzatu du, Iruñeko Udalarekin eta Acciona Energia enpresarekin; asmoa da Iruñean ibilgailu elektrikoak kargatzeko hamar gune jartzea eta gestionatzea.

Roigek, besteak beste Yolanda Barcina, Iruñeko alkatea, eta Carmen Becerril, Accionako burua lagun zituela, bertatik bertara ikusi du San Ignazio eta Orreaga etorbideen bidegurutzeko karga gunea abian nola jarri duten

.

Ibilgailu elektrikoak sustatzeko laguntzak

Foru Administrazioak eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (EDAI) lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2008ko otsailaren 26an, 2008-2012 aldirako, Espainiako Aurrezki eta Eraginkortasun Energetikoko Estrategiako 2008-2012 Jarduera Planeko ekintzak zehazte eta abian jartze aldera. Eta hitzarmen horren esparruan antolatu dituzte diru-laguntza horien deialdiak.

Deialdiaren arabera, honetarako erabil zitezkeen diru-laguntzak:

-

Ibilgailu elektrikoak erosteko. Gastuaren %30 lagundu zitekeen diruz, gehienez zenbateko hauek: motozikletak (1.800 euro), koadriziklo pisuak (5.000 euro), automobilak eta ibilgailu komertzialak elektriko bihurtzea (6.000 euro), automobilak eta ibilgailu komertzialak (10.000 euro), mikrobusak (30.000 euro) eta autobusak (80.000 euro).

- Ibilgailuak kargatzeko azpiegiturak jartzeko: kargatzeko gune pribatuak (gastuaren %20), kargatzeko gune publikoak (gastuaren %40), toki erakundeen kargatzeko gune publikoak (gastuaren %70), bizkor kargatzeko edo bateriak aldatzeko guneak (gastuaren %70), ikerketa zentroek ibilgailu elektrikoekin zerikusia duten proiektuen barruan sustatutako kargatzeko guneak (gastuaren %100).

-

Toki erakundeen, zentro teknologikoen eta enpresen jarduera osagarrietarako. Erakundeek gastuaren %70 jaso dute, gehienez 14.000 euro; zentro teknologikoek gehienez 14.000 euro; eta enpresek gastuaren %50, gehienez 10.000 euro.
Berrikuntza Departamentuak 280.000 euro jarri ditu ibilgailu elektrikoak sustatzeko

Iruñean ibilgailuak kargatzeko 10 gune jarriko dituzte. ( irudia handitu )


Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak

Gaurtik aurrera, ibilgailu elektrikoak dauzkaten herritarrek "sare pilotuko" lehen bost guneak erabil ditzakete; sare hori Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Acciona Energia SA enpresak iazko urrian sinatu zuten hitzarmenari jarraiki instalatu dituzte.

Zutoinak herritar txartelarekin erabil daiteke, urte betean ezer ordaindu gabe; gainera, titularrek ez dituzte zona urdineko tasak ordaindu beharko.

Kargatzeko bost guneak daude San Ignazio kalean, Blas de la Serna kalean, Navas de Tolosa eta Basotxo kaleen arteko bidegurutzean, Ezkirotz kalearen eta Antso Azkarraren etorbidearen arteko bidegurutzean eta Ermitagañako azokan, Arcadio Maria Larraona kalearen ondoan

.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa