(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Kasedan, Eslaban eta Galipentzun egindako lanak bisitatu ditu asteazkena, 2011.eko urtarrilak 12

Ondarea zaharberritzeko lanez gain, Lehendakariak Galipentzuko hirigune historikoaren zoladura bisitatu du, Erdi Aroko itxura mantentzeko modu tradizionalean berritu baita


Sanz Lehendakariak Galipentzu bisitatu du

Sanz Lehendakariak eta Corpas kontseilariak Galipentzuko zoladura berritua bisitatu dute. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Kasedan, Eslaban eta Galipentzun egindako zenbait lan bisitatu ditu gaur goizean, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak lagunduta. 10,15ean Kasedako Udalera iritsi dira eta Jesús Esparza herriko alkatea agurtu dute. Elkarrekin landa-hotel bat eraikiko den ingurua bisitatu dute, San Zoilo ermitaren ondoan.

11,00etan Galipentzu herrira joan dira eta bertan, Karmele Iriguibel alkatearekin batera, hirigune historikoko zenbait kale zeharkatu dituzte. Kaleotako zoladura oraintsu berritu da, modu tradizionalean, Nafarroako Gobernuaren Azpiegitura Planen finantzaketarekin. Jarraian Galipentzuko San Salvador eliza bisitatu dute, eraikinaren estalkia berritzeko lanak lehen eskutik ezagutzeko.

Ondoren Eslabara joan dira eta Félix Beriáin alkateak hartu ditu. Elkarrekin Santa Criz aztarnategi arkeologikoa eta zulaketetan aurkitutako gorpuzki nagusiak hartzen dituen nabea bisitatu dituzte. Bisitaren atal honetan Laura Alba Cuadrado Herri Lan kontseilaria ere egon da, gaur egun lanak Autovía del Pirineo SA sozietate emakidadunak finantzatzen baititu.

Bisitan, Sanz Lehendakariak pozik dagoela adierazi du, jendeak sorterria zaintzeko interesa duelako. Ildo horretatik, Galipentzuren zoladurak harritu du, "harriz harri egindako lana" baita, eta auzokoek ingurua edertzeko ahalegina egin baitute.

Galipentzuren hirigune historikoaren zoladura

Galipentzuren hirigune historikoan kaleen zoladura hobetu da, 307.603 euro inguruko inbertsioa eginda. Toki Administrazio Departamentuak gutxi gorabehera 202.958 euro eman ditu. Herri horretako hirigunea zaintzen interes berezia jarri da, Nafarroako erresuma zaharraren talaietako bat izan baitzen.

Jarduna Erriberriko Erri-Berri, SL enpresak egin du, eta proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza Yako Ingenieros, SL enpresaren esku egon da.

Lanen bidez, ur-sareak berritu eta zoladura jarri da. Lanok Galipentzuko hirigune osoko lehenengo fasea dira.

Galipentzun orain egindako hobekuntzak, alde zaharrean zein berrian, aurretik egindako beste batzuei gehitu behar zaizkie. Orduan 68.877 euro inbertitu ziren, eta Toki Administrazio Departamentuak 44.215 euro eman zituen. Lan horietan hormak konpondu ziren eta ekaitzek jotako kaleetan zoladura jarri zen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Iglesia del Salvador en Gallipienzo
Yamicimiento romano de Santa Criz en Eslava

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa