(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuaren aurreikuspenen arabera, gripe epidemiak aste honetan izango du eraginik handiena osteguna, 2011.eko urtarrilak 13

Baieztatutako kasuen %97 A gripearen birusari dagozkio


Barricarte, Ibarrola, Kutz eta Hermoso de Mendoza

Barricarte, Ibarrola, Kutz kontseilaria eta Hermoso de Mendoza. ( irudia handitu )

Osasun Publikoaren Institutuaren aurreikuspenen arabera, gripe epidemiak aste honetan lortuko du tontorra, laugarrenez jarraian atalase epidemikoa gainditu zenetik, hau da, 65 kasu 100.000 biztanleko. Hala adierazi du Aurelio Barricarte Osasun Publikoaren Institutuko Epidemiologia Zerbitzuko buruak ‘Gosari Osasuntsu’ izenekoen edizio berrian. Aurelio Barricarteren esanetan, gainera, baieztatutako kasuen %97 A gripearen birusari dagozkio, iazko birus bera.

Bileraren buru María Kutz Osasun kontseilaria izan da. Kontseilariak azpimarratu duenez, "Nafarroako osasun sistema prest dago epidemiak eragindako laguntza medikoaren eskaerei aurre egiteko". Horrez gain, bileran Cristina Ibarrola Lehen mailako Arretako zuzendariak, Marisa Hermoso de Mendoza Lizarrako García Orcoyen ospitaleko zuzendariak, José María Escudero Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko arduradunak eta Antxón García Iriarte Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuen arduradunak parte hartu dute.

Cristina Ibarrolak gogorarazi du gripearen tratamendua sintomak arintzeko soilik dela eraginkorra. Izan ere, gripea birus batek eragiten duenez, antibiotikoekin egindako terapia ez da gomendatzen. Osasun zentroetara edo ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuetara jo behar da gaixoak 2 urtetik beherako umeak edo patologia kronikoak dituzten pertsonak direnean edo sintomek hamar egun baino gehiago irauten dutenean. Ospitaleko laguntza kasu larriagoetan bakarrik eskatu behar da.

Gripearen eragina

Denboraldi honetan, gripearen eraginak atalase epidemikoa 2010. urteko 51. astean gainditu zuen, irailaren 19tik 25era, 100.000 biztanleko 78 kasu egon baitziren. Urtarrilaren 2tik 8ra, eragin tasa 396 kasu 100.000 biztanleko izan da. Denboraldi honetan, gripe epidemia aurreko denboraldian baino ia bi hilabete geroago agertu da. Orduan, atalase epidemikoa 42. astean gainditu zen. Gainera, denboraldi honetan, gripeak 15 urtetik gorakoak gehiago ukitzen ditu. Era berean, baieztatutako gripe kasuen %97 A H1N1 gripeari dagozkiola baieztatu daiteke, iazko gripe bera. Larritasunari dagokionez, ospitaleratze indizea aurreko denboraldikoaren antzekoa da, %5 eta %4.

Zainketak eta kutsadura

Sintomak agertu badira, etxean bertan atseden hartzea, likido ugari edatea (saldak, zukuak, etab.), parazetamola hartzea eta kea duten inguruak saihestea gomendatzen da. Beste pertsona batzuk ez kutsatzeko neurriak ere hartu behar dira, hala nola, botatzeko zapiak erabiltzea, eztul edo doministiku egitean ahoa estaltzea, eskuak askotan garbitzea eta askotan erabiltzen diren lekuak garbitzea, besteak beste, heldulekak, txorrotak, telefonoak eta askok erabiltzeko ordenagailuak.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa