(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazio Departamentuak 1,2 milioi euro bideratuko ditu Artaxoan toki azpiegituren hobekuntzak finantzatzeko osteguna, 2011.eko urtarrilak 13

Proiektuen inbertsio osoa 2 milioi eurotik gorakoa da


Salanueva kontseilaria eta Pedro Pegenaute Pedro Egea Artaxoako alkatearekin, Udaleko ordezkariekin eta Departamentuko teknikariekin. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilariak toki azpiegituren arloan Artaxoan egiten ari diren lan batzuk bisitatu ditu gaur. Lanen zenbateko osoa 1,92 milioi eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak 967.748 euro finantzatuko ditu. Horrez gain, bisita horretan, kontseilariak herrian inausketa hondakinen arloan egiten ari diren jardun batzuen berri izan du, eta aurten hasiko diren beste jardun batzuen berri ere izan du. Horietarako, Foru Gobernuak 288.200 euroko ekarpena egingo du.

Salanuevaren ondoan Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia eta Pedro Egea Ortiz Artaxoako alkatea eta Izarbeibargo Mankomunitateko presidentea egon dira. Era berean, ekitaldian proiektua garatzen ari diren langile tekniko batzuek parte hartu dute.

Zehatz esanda, lanen bidez zaharberritzeak egingo dira udaletxean, besteak beste estalkia konponduko baita; hornikuntza eta saneamendu sareak berrituko dira, eta zenbait kaletan zoladura jarriko da.

Horrez gain, kontseilariak udalerrian inausketa hondakinak bildu eta birrintzeko prestatutako ingurua bisitatu du. Jardun hori Izarbeibargo Mankomunitatearekin batera kudeatutako proiektu baten bidez egiten da. Gogoan izan behar da mankomunitateak lau birringailu erosi zituela 32.000 euroren truke. Horri esker, entitatean etxeko konpostaje programan izena emanda duten familien artean banatzeko produktu nahiko lortzen da.

Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren buru kontseilaria da eta Partzuergoan Nafarroako mankomunitate guztiak daude, Iruñerria izan ezik. Partzuergoa etxeko konpostajea sustatzen ari da, eta uztailetik konpostajerako 600 ekipo eskuratu ditu eta kanpainan izena eman duten erabiltzaileen artean banatuko ditu. 600 ekipo berri horiekin, Nafarroan etxeko konpostajea egiten duen erabiltzaileen kopurua bikoiztu egiten da. Hondakinen kudeaketa hierarkiako lehenengo mailan, prebentzioan-murrizketan, ezarritako jarduna da.

400.000 euro sareak eta zoladura hobetzeko

Jardun horiez gain, aurten Artaxoan sareak eta kale batzuetako zoladurak hobetzeko beste proiektu batzuk abiatuko dira, 400.000 euroren truke. Foru Gobernuak kopuru horretatik 288.200 euro emango ditu. Proiektu horien artean, Artaxoako beheko inguruan hornikuntza hodi nagusiaren lehenengo eta bigarren fasea daude, Izarbeibargo Mankomunitatearen bidez egingo direnak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa