(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Faltzesen tuberkulosiak jotako neskatoaren hamabost ikaskideetako batek ere ez du gaixotasunaren diagnostiko klinikorik ostirala, 2011.eko urtarrilak 14

Kutz kontseilariak ukitutako gurasoak lasaitu ditu


María Kutz

María Kutz Osasun kontseilaria, komunikabideen aurreko agerraldian. ( irudia handitu )

Osasun Publikoaren Institutuaren arabera, Faltzesen tuberkulosiak jotako neskatoaren 15 ikaskideetako batek ere ez du gaixotasunaren diagnostiko klinikorik, guztiei toraxean egindako erradiografia guztiak negatiboak izan baitira. Hala adierazi du gaur María Kutz Osasun kontseilariak, eta ukitutako guraso guztiei lasaitzeko eskatu die. Orain, ikaskideei tratamendu profilaktikoa aplikatuko zaie gaixotasuna garatzea saihesteko, tuberkulosiaren baziloarekin harremenetan egon baitira. Horrez gain, neskatoaren bi ahizpa eta lagun bat Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta daude, baina laster alta emango diete, gaixotasuna duten zehazteko emaitza mikrobiologikoak ematen dizkietenean.

Kutz kontseilariak gogorarazi duenez, ohiko sinesmenen aurrez aurre, tuberkulosia ez dago errotik erauzita; 2010ean, Nafarroako Ospitale Guneko Mikrobiologia zerbitzuak gaixotasuna eragiten duen mycrobacterium tuberculosis izeneko mikroorganismoaren 51 lagin positibo prozesatu zituen.

Pediatren aldarrikapenak

Bestalde, eta Nafarroako Pediatria Elkarteak Osasun Departamentuan egindako eskaerei dagokienez, María Kutzek adierazi du bere ustez bi jarrerak ez daudela aldenduta, ez baitago soldata-aldarrikapenik edo ordainketak igotzeko aldarrikapenik, beste esparru batzuetan bezala, antolaketari dagozkion hobekuntza eskaerak baino. Departamentua eskaera horiek aztertzen ari da. Ildo horretatik, kontseilariak esan duenez, Osasun Departamentua Pediatriaren Liburu Zuria egiten ari da, baita egoeraren analisia ere, aldarrikapen guztiak aztertzeko. Kontseilariak Lehen mailako Arretan zein arreta espezializatuan dagoen espezialitate honen zailtasuna nabarmendu du, baina bere esanetan, "interes orokorra interes pertsonalen gainetik jarri behar da".

Tabakoaren aurkako legea aplikatzeari buruzko zalantzak

Horrez gain, kontseilariak Javier Aldazek autonomia-erkidego guztietako ordezkariekin tabakoaren aurkako lege berria modu koordinatuan eta irizpide berberekin aplikatzeko atzo izandako audiokonferentziari buruz hitz egin du. Hain zuzen ere, modu horretan, orain arte planteatutako zalantzak konpondu nahi izan dira:

-Osasun esparruak eta ospitaleak: esparruaren kanpoko perimetroan eta espaloietan erre daiteke, joan-etorrietarako inguru publikoak diren aldetik.

-Haurren parkeak: Estatuko Abokatutzari kontsulta egingo zaio distantzia zehaztea oso zaila baita.

-Ezin da markesinetan erre espazio itxitzat hartzen direlako. Taberna eta jatetxeetako kanpoko terrazetan erre daiteke bi pareta baino gehiago eta olana edo estalkia badituzte. Sozietate gastronomikoetan ezin izango da erre, espazio itxiak baitira, titulartasuna pribatua izan arren, leku horietan jakiak eta edariak manipulatu eta zerbitzatzen baitira.

-Administrazio publikoen zentroetan eta bulegoetan: debekatuta dago espazio itxietan erretzea, baina aire zabaleko espazioetan erre daiteke: barruko patioak, terrazak, lorategiak, hezkuntza eta osasun esparruetan izan ezik.

-Jakiak merkaturatzen dituzten azoketan ezin da erre.

-Aisia, kirol eta astialdi espazioetan: debekatuta dago esparru itxietan erretzea (kiroldegiak, igerilekuak, frontoiak), baina ez aire zabaleko inguruetan, adingabeek jolasteko prestatuta dauden inguruetan izan ezik.

-Hotelei eta landa etxeei dagokienez: logelen %30 erretzaileentzat erreserbatu dezakete, eta logela horiek besteetatik bananduta egon behar dute.

15 egun barru beste bilera bat egongo da autonomia-erkidego guztiekin legea aplikatzearen emaitzak bateratzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa