(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoan bi master ofizial ezartzea baimendu dute astelehena, 2011.eko urtarrilak 17

Aurreikuspenen arabera, lurzoruen eta uren kudeaketari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko irakaskuntzak ikasturte honetan eskainiko dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Unibertsitate Masterra eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Unibertsitate Masterra titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea baimendu du. Aurreikuspenen arabera, bi titulazioak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) eskainiko dira 2010-2011ko bigarren seihilekotik aurrera.

Irakaskuntzak Unibertsitate Kontseiluak egiaztatu ditu eta Nafarrroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluaren aldeko txostena jaso dute.

Bi masterrek aurreko ibilbidea dute UPNAren eskaintza akademikoan, kasu batean unibertsitateko berezko titulu moduan, eta beste kasuan doktorego programa moduan. Modu horretan, titulazio berriak gehituta unibertsitate zentroan gastuak ez dira handituko, gaur egun horretan ari diren irakasleak eta horretan parte hartzen duten ikerketa ekipoak baitaude.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko titulazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko berezko titulu moduan eskaini zen 1997-98 eta 2003-04 ikasturteen bitartean, eta azken ikasturtean 63 ikaslek eman zuten izena. 2010-11 ikasturtean, UPNAk Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Doktorego Programa eskaintzen du.

Bestalde, Lurzoruen eta Uren Kudeaketa Masterra unibertsitate arteko titulua da, eta Léridako, Bartzelonako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko unibertsitateekin batera eskaintzen da. Léridako Unibertsitateko doktorego programa bati dagokio, eta 2006-2007 ikasturtetik eskaintzen da. Masterra osatzen duten 90 kredituetatik UPNAk 4,3 ematen ditu.

Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoa betetzeko, Nafarroako Gobernuak akordioa Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorrera eta Hezkuntza Ministeriora bidaliko du, master berriei nazioan publizitatea emateko Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroaren bidez.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa