(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Mugikortasun Eramangarriari eta Garraioaren Antolamenduari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du astelehena, 2011.eko urtarrilak 17

Alba kontseilariaren arabera, "mugikortasunaren arloan erkidegoan eman dugun pausorik garrantzitsuena eta estatuko proiekturik aurreratuena da"


Transcripción textual del video

Gaur goizeko bileran, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoko Mugikortasun Eramangarriari eta Garraioaren Antolamenduari buruzko Foru Lege Integralaren proiektua onartu du eta, orain, Parlamentura igorriko du, eztabaidatu eta onartu dezaten.

Proiektuak bi helburu dauzka: batetik, jendearen mugikortasuna eta merkantzien garraioa gestionatzeko printzipioak ezartzea eta, printzipio horiek oinarri hartuta, mugikortasuna eramangarria izan dadin bermatzeko tresna egokiak sortzea eta zehaztea; eta bestetik, bidaiarien eta merkantzien errepide bidezko garraioa modu integratuan arautzea, garraio sistema eraginkorra eta koordinatua izan dadin.

Iruñeko autobus geltokia.

Gaur goizeko bileran, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoko Mugikortasun Eramangarriari eta Garraioaren Antolamenduari buruzko Foru Lege Integralaren proiektua onartu du eta, orain, Parlamentura igorriko du, eztabaidatu eta onartu dezaten.

Proiektuak bi helburu dauzka:

batetik, jendearen mugikortasuna eta merkantzien garraioa gestionatzeko printzipioak ezartzea eta, printzipio horiek oinarri hartuta, mugikortasuna eramangarria izan dadin bermatzeko tresna egokiak sortzea eta zehaztea; eta bestetik, bidaiarien eta merkantzien errepide bidezko garraioa modu integratuan arautzea, garraio sistema eraginkorra eta koordinatua izan dadin.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, prentsaurrekoan esan duenaren arabera, "Foru Legearen proiektua integratzailea da eta zeharka aplikatuko da. Proiektuak mugikortasunean eragina duten politika eta jarduera guztiak arautzen ditu eta mugikortasun hobea, eramangarriagoa eta unibertsalagoa lortzeko bidean eskumena duten administrazioak inplikatzen ditu.

Proiektuari jarraiki, halaber, etorkizunean derrigorrezkoa izango da mugikortasunari, oro har, eta garraio politikei lehentasuna ematea, modu eramangarrian, gizarte, ekonomia eta ingurumen ikuspegitik; gainera, horretarako tresnak eta organoak antolatuta utzi ditu".

Alba kontseilariak honako hau azpimarratu du: "proiektua mugikortasun arloan erkidegoan eman dugun pausorik garrantzitsuena dela.

Gainera, daukan edukiagatik eta sortzailea, integratzailea, arautzailea eta berritzailea delako, estatuko proiektu aurreratuenetako bat da. Nafarroako mugikortasun sistema berriaren euskarria izango da eta mugikortasun eramangarria sustatzeko helburu europarra lortzen lagunduko digu, Nafarroako Gobernua helburu hori lortzeko lanean aritu baita azken urteetan".

Halaber, Alba kontseilariak esan du proiektua Nafarroako Gobernuak garraio publikoaren alorrean hartutako konpromisoaren fruitua dela; Nafarroako Gobernuaren iritziz, "garraio publikoa funtsezkoa eta premiazkoa da gizartean, eta ezinbestekoa jarduera sortzeko".

Proiektuaren erronka da herritarrek joan-etorriak gero eta errazago egitea, eta enplegu, prestakuntza eta zerbitzu arloetan dauzkaten helburuak lortzea, kalitatezko hiri ingurune batean, pertsonen zerbitzura jarritako espazioekin eta ahalik eta energia faktura txikienarekin
.

Lege proiektuaren berritasunak

-

Mugikortasuna antolatzeko tresna berri bat sortu du: Mugikortasun Eramangarriaren Foru Plan Zuzentzailea. Plan hori lurraldea antolatzeko tresna izango da eta foru erkidego osoan aplikatuko da; gainera, loteslea izango da Nafarroako herri administrazio guztientzat.

-

Mugikortasun Eramangarrirako Udal Planak antolatzen ditu. Plan horiek udalen eskuduntzakoak dira eta nahitaez egin behar dituzte 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan.

-

Udalerriez gaindiko planak egiteko aukera ematen du; hori, toki erakundeek elkarren mende dauden mugikortasun eskemak partekatzen badituzte, garraiobide komunekin edota antzeko mugikortasun jarraibideekin.

-

Joan-etorrien eskaria sortzeko edo erakartzeko ahalmen aldetik garrantzitsuak diren erabilera, zerbitzu edo egoitza unitate ezarri berrietan, derrigorrez, mugikortasun plan bereziak egin behar direla dio. Alde horretatik, planak egin behar dituzten erabilera, zerbitzu edo egoitza unitateak zehazten ditu.

-

Enpresek garraio planak egitea sustatzen du.

-

Modu eramangarrienak sustatzeari buruzko atal bat dauka. Atal horretan aipatzen dira oinez edo bizikletaz egiten diren joan-etorriak, garraio publikoa, intermodalitatea eta ibilgailu eramangarrienak (bereziki ibilgailu elektrikoak). Horren harian, artikulu bat ikastetxeetako mugikortasun eramangarrirako programen gainekoa da.

-

Aholkularitza organo bakar bat sortzen du: Nafarroako Mugikortasun eta Garraio Kontseilua. Organo horrek mugikortasun eta garraio arloan aholkularitza, laguntza eta partaidetza zereginak dauzka, koordinazioa eta ekonomia handiagoak izan daitezen.

-

Bidaiarien garraioari buruzko erregimen juridikoa egokitu du, 2007ko urriaren 23ko 1370/2007 Arautegiaren arabera; arautegi hori bidaiaren trenbide eta errepide bidezko garraio publikoko zerbitzuei buruzkoa da.

-

Foru erkidegoko administrazioak toki erakundeekin batera eta 18 hilabeteko epean bidaiarien garraio publikoaren bideragarritasuna eta eramangarritasuna bermatzen dituzten zergak eta sistemak aztertzeko eta, gero, egokienak direnak ezartzeko konpromisoa hartzen du. Estatuan konpromiso hori jasoko duen lehen legea izango da.

-

Mugikortasunaren eta garraio publikoaren inguruan erabiltzaileek eta operadoreek dauzkaten eskubide eta betebeharren katalogoa dauka.

-

Testuan garraio azpiegiturak sartu ditu, bereziki bide azpiegiturak, geltokiak eta azpiegitura logistikoak.

-

Zigorrei dagokienez, mugikortasun arloko zigorrak tipifikatzen dituen lehen legea da
.

Mugikortasunaren Foru Legearen proiektuaren egitura

Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen Foru Legearen proiektuak 67 artikulu, aurretiko titulua, bost titulu, xedapen gehigarriak, aldi baterako xedapenak, xedapen indargabetzailea eta azken xedapena.

Aurretiko tituluan xedapen orokorrak daude eta jaso dituzte Foru Legearen helburua, eremua, printzipioak, definizioak eta sailkapenak.

I. tituluan mugikortasun eramangarriaren antolaketa eta gestioa arautu dituzte, eta Legearen helburuak lortzeko behar den plangintza sistema eratu dute.

II. tituluan bidaiarien garraio publikoa arautu dute, lege esparrua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 23ko 1370/2007 Arautegiko aurreikuspenen arabera moldatu dute; arautegi hori bidaiaren trenbide eta errepide bidezko garraio publikoko zerbitzuei buruzkoa da.

III. tituluan erabiltzaile eta operadoreek mugikortasunaren eta garraio publikoaren arloan dauzkaten eskubide eta betekizunak ezarri dituzte.

IV. titulua garraio azpiegiturei eta logistikari buruzkoa da, eta kontuan hartu dute garraio sistemaren eraginkortasunak daukan garrantzia.

V. titulua ikuskaritzari eta zigor erregimenari buruzkoa da; arautu dituzte ikuskaritza, erantzukizunak, arau-hauste eta zigorrak, aginduak, eskuduntza eta zigortzeko prozedura.

Amaieran xedapenak daude: gehigarriak, aldi baterakoak eta azkenak.

Besteak beste, bigarren xedapen gehigarriak taxien gaineko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legeko artikulu batzuk aldatzen ditu, herritarri zerbitzu hobea eskaintzea bermatze aldera
.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proyecto de ley

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa