(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Lezaun, Gesalatz ibarra eta Jaitz bisitatu ditu asteartea, 2011.eko urtarrilak 18

Udal ordezkariekin topaketa egin du eta inguruko nobedadeen berri lehen eskutik izan du


Sanz Lehendakaria.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria Estellerrira joan da gaur goizean Lezaun eta Jaitz herriak bisitatzeko, baita Lerate, Irurre eta Muetz herriak ere, Gesalatz ibarrean. Ekitaldi hori Lehendakaria herri horietako errealitateak lehen eskutik ezagutzeko udal ordezkariekin egiten ari den topaketen barruan sartzen da. Herri bakoitzean, Lehendakariak alkateari Nafarroako armarria eta bisitaren oroipen plaka bat eman dizkio, udaletxerako.

Sanzek alboan izan du Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilaria. Ibilaldia Lezaungo Udalean hasi da. Carmen López Salanueva alkateak hartu ondoren eta udalerriaren erdigunetik ibili ondoren, inguruko abeltzaintza poligonora joan dira.

Ondoren, Leratera joan dira, Gesalatz ibarrean, zehatz esanda, Allotz urtegira, Mariví Goñi Azanza alkatea gidari zutela. Hortik Irurrera joan dira. Herri horretan, 1971n Belgikako Henri Lenaert eskultorea ezarri zen eta bertan bizi izan zen 2006an hil zen arte. Lehendakariak 35 urtez eskultorearen tailerra izandakoa bisitatu du, laster museo-etxe moduan irekiko baita. Bisita horretan, Henry Lenaerts Fundazioko lehendakariak eta Paulette Garín artistaren alargunak parte hartu dute, baita Pedro Lozano Kultura zuzendari nagusiak ere. Aipatzekoa da Nafarroako Gobernuak 75.000 euro eman dizkiola Fundazio horri eraikina bisitarientzat egokitzeko lehenengo lanak egiteko.

Jarraian Sanz eta Salanueva Muetzera joan dira, eta bertako udalean bilera egin dute Gesalatzeko, Lezaungo eta Jaitzeko toki ordezkariekin. Lehendakariak udalerri horietako nobedadeen berri izan du.

Bileran jorratutako gai bat herri horiek Garapen Jasangarriaren Landa Planetik kanpo uztea izan da. Planaren %50 Estatuak finantzatzen du, Europar Batasunaren bidez, eta beste %50 Nafarroako Gobernuak. Ildo horretatik, Sanz Lehendakariak esan duenez, topaketan egoera horren arrazoia aztertu da eta Plana berrikusteko konpromisoa adierazi du, udalerri horiek ezarritako laguntzetatik onurak lortu ahal izateko.

Bestalde, Lehendakaria pozik agertu da herri horietan garatutako ekimenak ezagutu dituenean, hala nola Lezaungo turismo ekimenak eta Gesalatz ibarreko eta Jaitzeko garapen ekonomikoa.

Bisita Jaitzen amaitu da. Bertan, gatza lehortzeko igerileku zaharrak bisitatu dituzte. Horren inguruan turismo proiektu bat egitea aurreikusi da.

Bisitatutako udalerriek 110 km2 hartzen dituzte (Nafarroako azaleraren %1 baino apur bat gehiago). 738 herritar dituzte guztira, 16 biztanle gunetan banatuta. Mendi ingurua da, Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean. Leku horretan Allotz urtegia dago.

Lezaun

Andia mendilerroaren hegoaldean, 19 km2-ko azalera hartuz, 266 biztanleko udalerri honen jarduera nagusia abeltzaintza da, mendilerroan bertan dauden bazkalekuetan garatzen dena.

Azken urteetan, Lezaungo Udalak 521.865 euroko inbertsioak egin ditu gutxi gorabehera, eta kopuru horretatik Toki Administrazio Departamentuak 375.625 euro eman ditu. Kopuru horrekin, zenbait kaletan zoladura jarri da eta udal egoitzaren areto batean zaharberritze lanak egin dira.

Gesalatz ibarra

77 km2-ko azalera du eta Deierriren ibar geografiko bera hartzen du. 457 biztanle ditu, 10 kontzejutan -Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iturgoien (herritar gehien dituena, 98), Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain eta Bidaurre- eta beste lau lekutan - Arzotz, Iruxo, Muzki eta Biguria- banatuta.

Azken urteetan, Gesalatzek hainbat herritan hobekuntzak egin ditu 609.869 euroren truke. Kopuru horretatik, Toki Administrazio Departamentuak 391.927 euro emango ditu guztira. Horri esker, zenbait kaletan zoladura jarri da Arzotzen eta Muzkin, eta Muetzeko udaletxea zaharberritu da. Era berean, aurten Iruxon eta Bigurian argiteria publikoa berritzeko eta zenbait kaletan zoladura jartzeko lanak hasiko dira.

Leraten Allotz urtegia dago, inguruko baliabide turistiko interesgarrienetakoa. Urtegian oraintsu ibilgailuentzako aparkalekua egin da bisitariak urtegira hurbildu daitezen ur kirolak eta beste aisia jarduera batzuk egiteko.

Jaitz



14,3 km2-ko azalera du, eta 115 biztanle. Iraganean lurraldea defendatzeko gaztelua zuen, eta udal barrutia Salado ibaiak zeharkatzen du. Ibaiko uretan iraganeko gatzaga dago eta turismo baliabide moduan aprobetxatu nahi dute.

Jaitzeko Udalak udal erakin batean zaharberritze lan txikia egin du, zentro zibikoa eraiki baitu. Horretarako 46.377 euroko inbertsioa egin du eta kopuru horretatik 41.341 euro Nafarroako Gobernuak eman ditu. Bestalde, Izarbeibargo Mankomunitateak 37.344 euroren truke egindako lanetatik onurak lortu ditu. Hain zuzen ere, kopuru horretatik 24.884 Toki Administrazioak eman ditu. Lan horien bidez ur depositurako sarbidean hobekuntzak egin dira eta bi kaletan sareak berritu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa