(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da 2011n biztanleko garapenerako laguntza gehien ematen duen autonomia-erkidegoa osteguna, 2011.eko urtarrilak 20

Foru Komunitateak 20 milioi euro ematen ditu nazioarteko lankidetzarako eta biztanleriari dagokionez Espainia osoko aurrekontu-ahalegina hirukoizten du


Aurten ere, Nafarroa pertsonako garapenerako lankidetzarako laguntza ofizial gehien ematen dituen autonomia-erkidegoa da, biztanleko 32,52 euro emanda. Jarraian, ekarpenik handiena egiten duten autonomia-erkidegoak hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoa (23,66 euro pertsonako); Gaztela-Mantxa (22,44 euro) eta Errioxa (17,69 euro). Galizia eta Murtzia azken lekuetan daude, pertsona bakoitzeko 2,87 eta 0,64 euro ematen baitituzte, hurrenez hurren.

Nafarroako Gobernuak 20.234.430 euro bideratzen ditu nazioarteko lankidetzara, hau da, Estatu osoko ekarpenaren %4,27, Nafarroako biztanleria Espainiako biztanleriaren %1,3 soilik izanda. Horrek esan nahi du Foru Komunitateko aurrekontu-ahaleginak (474 milioi eurokoa izan da) biztanleriarekin alderatuta autonomia-erkidego guztien ahalegina hirukoizten duela. Gobernu zentralak aurten garapenerako lankidetzarako 3.610 milioi euro emango ditu, hau da, iazko urtearekin alderatuta %21 gutxiago.

Datu horiek atera dira 2011ko garapenerako lankidetzako Espainiako aurrekontu ofizialetatik. Aurrekontu horiek Nazioarteko Lankidetzako Urteko Planean ezarrita daude eta joan den astelehenean onetsi zituzten.

Nafarroak 82 miliioi euro baino apur bat gehiago bideratu ditu garapenerako azken lau urteetan, Naziaorteko Lankidetzako 2007-2011 I. Plan Gidariaren barruan. Laguntza horietarako gastuak etengabeko hazkundea izan du azken zazpi urteetan, eta iazko ekitaldian 2003an kontsignatutakoaren bikoitza izan zen ia-ia.

Arlo geografikoei dagokienez, laguntzak Hego Amerikara (%40), Erdialdeko Amerikara eta Karibera (%24) eta Afrikara (%23) bideratzen dira. Banaketa horrek zerikusia du Nafarroak munduko zenbait eskualde eta herrirekin dituen lankidetza-lotura historikoekin.

Nafarroak, lehenengo eta behin, osasunera bideratzen ditu laguntzak, %17, eta jarraian, hezkuntzara, %13. Hala ere, garapen integraleko proiektuekin dagoen konpromisoa hazi egin da, bereziki landa-esparruan; proiektu horiek osasunarekin eta hezkuntzarekin lotutako alderdiak biltzen dituzte. Nafarroak horietara funtsen %17 bideratzen du, "multisektorial" izeneko sektorearen bidez.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa