(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Departamentuak hitzarmen bat sinatu du CEOMArekin, “Adindunak askatu” programaren barruan ostirala, 2011.eko urtarrilak 21

Jardueren helburua izango da egoitzetako adindunekin immobilizazioak zentzuz erabil ditzaten sustatzea


Transcripción textual del video

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak hitzarmen bat sinatu du gaur goizean CEOMAko (Adindunen Elkarteen Espainiako Konfederazioko) buru Jose Luis Meler y de Ugarterekin, bi erakundeen elkarlana areagotzeko adindunen egoitzetan immobilizazio fisiko eta farmakologikoak zentzuz erabiltzea bermatzeko egiten dituzten jardueretan.

Hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gizarte Zerbitzuen 1. Kalitate Planean eta CEOMAren "Adindunak eta alzheimerdunak askatu" programan aurreikusitakoari jarraiki.

Hitzarmena CEOMArekin.

Garcia Malo kontseilariak eta CEOMAko buru Jose Luis Melerrek adindunentzako lokailuei buruzko hitzarmen bat sinatu dute. ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak hitzarmen bat sinatu du gaur goizean CEOMAko (Adindunen Elkarteen Espainiako Konfederazioko) buru Jose Luis Meler y de Ugarterekin, bi erakundeen elkarlana areagotzeko adindunen egoitzetan immobilizazio fisiko eta farmakologikoak zentzuz erabiltzea bermatzeko egiten dituzten jardueretan.

Hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gizarte Zerbitzuen 1. Kalitate Planean eta CEOMAren "Adindunak eta alzheimerdunak askatu" programan aurreikusitakoari jarraiki.

Hitzarmen horretan, Nafarroako Gobernuaren Gizarte Gaietako Departamentuak konpromiso hau hartu du: baimentzea, batetik, batetik, foru erkidegoko zentro publiko eta hitzartuetan prebalentzia eta faktore klinikoak aztertzea; eta bestetik, zentro horietan ebaluazioak egitea, diagnostikatzeko barneko adindunen erorikoak, baranden erabilera, jarrera arazoak, botika psikotropikoen erabilera, arretaren antolaketa gaiak eta lokailuen erabilera.

Garcia Malo kontseilariak adierazi du lan horiek egingo dituzte Iruñeko El Vergel zentroan eta Lizarrako Santo Domingo egoitzan. Lortzen dituzten datuak argitaratu egin ditzakete, "Adindunak askatu" programa helburuetarako baliatzeko; betiere, zentroak identifikatu gabe.

Garcia Malo kontseilariak azpimarratu du lokailuak ezin direla kasu guztietan kendu, baina zentzuz erabili behar direla. Horretarako, adindunei banan-banako arreta handiagoa eman behar zaie, eta hobetu behar dira erorikoak gertatzeko arriskuen prebentzioa, dementzien jokabide sintomen gobernatzea, zentroko asistentzia lanen antolaketa eta senideekiko harremana; familiek informazioa jaso behar dute beti eta arretari buruzko erabakiak hartzerakoan parte hartu behar dute.

Nafarroa aitzindari eta erreferente da arlo horretan; izan ere, Gizarte Zerbitzuen 2006ko Foru Legea izan zen gizarte zerbitzuen hartzaileekin lokailuak nola erabili arautu eta erabilera bermatu zuen estatuko lehenengoetarikoa.

2009an, CEOMArekin elkarlanean, adindunei jartzen zaizkien lokailuen erabileraren prebalentzia aztertu zen lehen aldiz. Ondorioz, aholku zerrenda bat egin zuten eta aholku horiek Gizarte Zerbitzuen 1. Kalitate Planean sartu zituzten.

Horren harian, sektoreko profesionalentzako prestakuntza programak eraman dituzte aurrera eta sentsibilizazio jardunaldiak egin dituzte. Halaber, lokailuak erabiltzen direnerako baimen eredu komun bat egin dute.

Orain, Gizarte Zerbitzuen Foru Legean arlo horretan aurreikusitakoa garatuko duen foru dekretua ari dira bideratzen, estatuko era horretako lehenbizikoa.

Dekretu horretan lokailuak erabiltzen direnerako legezko bermeak ezarriko dituzte (zenbaitetan ezinbestean erabili behar dira lokailuak) eta lokailuak zentzuz erabiltzea sustatuko dute, hau da, bermatuko dute adindunen ongizaterako erabiltzen den azken baliabidea izatea (gainerako aukerek porrot egin dutenean bakarrik erabiliko dira lokailuak). Foru dekretuaren zirriborroa jendaurrean dago dagoeneko eta Garcia Malo kontseilariak esan du maiatza eta ekaina bitartean onartuko dutela.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Convenio Gobierno de Navarra-CEOMA

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa