(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Ogasuneko eta Landa Garapeneko eraikin berriak bisitatu ditu ostirala, 2011.eko urtarrilak 21

Sei errentamendu bertan behera utzi dira eta 2010ean 842.000 euro baino gehiago aurreztu dira


Zubiaur, Miranda presidenteordea, Sanz Lehendakaria, Sanzberro kontseilaria eta Asiáin, González Tablasen eraikin berriaren ondoan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak gaur goizean bisitatu ditu Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egoitza berria, Cortes de Navarra kalean, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitza berria, González Tablas kalean, biak Iruñean.

Lehendakariak alboan izan ditu Alvaro Miranda eta Begoña Sanzberro bi Departamentuen titularrak, eta haiekin bisitatu ditu bi eraikin berriak. Era berean, ekitaldi horretan parte hartu dute José Ángel Zubiaur Ondare zuzendari nagusiak eta Joseba Asiáin Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari teknikoak, besteak beste.

Bi eraikinak Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardunetako bi dira eta, gainera, Higiezinen 2009-2011 Planera bildutako bulego publikoen eredura egokitzen dira. Hain zuzen ere, Plan hori Foru Gobernuak 2009ko ekainean onetsi zuen, higiezinen erabilera eraginkorra bermatzeko. Izan ere, berezko bitartekoak bultzatu eta erabilera kostuak murrizten dira (errentamendu kostuak murriztuta), eta herritarren arreta eta administrazio unitateen beharrizanak hobetzen dira, departamentu beraren zerbitzu gehienak eraikin bakarrean bateratzen baitira. Modu horretan, 2010ean, errentamenduak bertan behera utzita, 842.818 euro aurreztu dira. 2011n plana osatuko da

dagozkien lekualdaketak
eginda. Horri esker, beste sei alokairu bertan behera utziko dira, eta 2011ko ekitaldian 1.996.550 euro aurreztuko dira, eta 2012tik aurrera, 2.890.855 euro.

Bisitan, Sanz Lehendakariak Higiezinen 2. Plana abian jarriko dela iragarri du. Horri esker, 350.000 euro gehiago iragarriko dira.


Sanz Lehendakaria, Miranda presidenteordea eta Zubiaur, Ogasuneko bulegoetan. ( irudia handitu )

Higiezinen 2009-2011 Planeko jardunak

Bi eraikin horiek abian jarrita, Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen

zenbait administrazio unitate berrantolatu eta birkokatu dira
. Modu horretan, Ogasunaren-Erredentziokoen eraikinean eta horren inguruan Ekonomia eta Ogasun Departamentua ia osorik bildu da, "lehiatila bakarra" eta Errentaren kanpainako bulegoa izan ezik. González Tablasen higiezinean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulego ia guztiak daude. Bestalde, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egoitza Alhóndiga kaleko jabetzapeko egoitzara aldatu da, eta Nafarroako Berdintasun Institutua, Karlos III.a kaleko jabetzapeko beste egoitza batera. Lekualdaketa horiei guztiei esker, sei errentamendu kontratu bertan behera utzi dira (Ziudadela kalea, 5; Armadaren etorbidea, 2 (2 lokal); Arrieta kalea, 19; Orreaga etorbidea, 4; eta Lizarra kalea, 7). Horien urteko kostua 1.927.260 eurokoa zen, eta horri esker, 2010ean, 842.818 euro aurreztu dira. Guzitra, 21 administrazio unitate eta 764 lanpostu lekualdatu dira.

Erredentziokoen eraikina

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eraikinaren zabalkuntzak, Cortes de Navarra kaleko eraikinaren jardunari dagokionak, 3.527 metro koadro ditu, eta horietatik 2.624 Erredentziokoen eraikinari dagozkio. Azken horretan, sotoa, beheko solairua eta 6 altuera daude. Horri esker, Ogasun Departamentuaren eraikina zabaldu ahal izan da Karlos III.a kaleko 4. zenbakian. Sarrera berria, oztopo arkitektonikorik gabekoa, komunikazio bertikaleko osagai berriak suaren aurka babesteko gaur egungo araudiarekin bat datozenak eta klimatizazio sistema berria jarri dira. Gutxi gorabehera 80 lanpostu hartzen ditu. Ogasunaren gaur egungo eraikinarekin bitarteko solairu berria eraikita egin da lotura. Fatxada berriak, eraikinaren jatorrizko fatxadatik berezita dagoenak (fatxada aireztatua), eraikinaren jokabide termikoa eta Iruñeko erdialdeko kaleetako baten irudia hobetzen du.

González Tablasen eraikina

Higiezin hori eraikitzeari esker, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren administrazio bulegoak eraikin bakarrean bildu ahal izan dira, 450 lanpostu gutxi gorabehera. Horrez gain, sotoan garajerik ez duen auzoan 275 aparkaleku eta erabilera publikoa duen lorategia gehitu dira. Eraikitako azalera 6.344,35 m2-koa da lur-arrasean, eta 1.548 m2-ko azalera urbanizatua dago erabilera publikorako. Sotoan 3 solairu daude, eta horietako 2 egoiliarrentzako aparkalekuak dira; horrez gain, behe solairua eta lau altuera daude. Diseinu arkitektonikoan energia efizientziako irizpideak kontuan hartu dira, baita ingurumen neurriak ere. Beirazko fatxadei esker, eguzkia sartzen da eta argi naturala aprobetxatzen da. Instalazioak zentralizatuak dira, errendimendu handikoak eta ingurumen inpaktu txikikoak. Teilatuan eguzki panelak jarri dira ur beroa ekoizteko. Edateko, berogailurako eta hozteko ura lortuko da horrela. Laguntzeko energia iturria gaseko kondentsazio galdara da, nitrogenoaren eta CO2ren isurketa indize txikia duena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa