(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako jokoen eta apustuen katalogo berria eta horien sustatzaileak inskribatzeko erregistroa sortzea onetsi du astelehena, 2011.eko urtarrilak 24

Modu horretan, Foru Gobernuak sektorearen arauketa eta funtzionamendua modalitate berriak agertzera eta internet bidez jokatzeko aukerara egokitu ditu


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Azkoienen, onetsitako foru-dekretuen bidez, Nafarroako jokoen eta apustuen erregistro berria sortu, erregistro horren antolaketa eta funtzionamendua arautu eta indarreko modalitateak biltzen dituen katalogo berria prestatu du, joko bakoitzaren funtsezko arauak eta horietan aritzeko ezarritako murrizketak eta mugak zehaztuz.

Izan ere, azken urteetan jokoari lotutako jarduera ekonomikoek aldaketa handia izan dute, teknologia berriak agertu direlako, globalizazioaren eraginez eta informazioaren gizartea garatu delako. Hori dela eta, lege-esparru berria definitu behar izan da sektorea antolatzeko, Jokoen 16/2006 Foru Legean jasota zegoena.

Lege horren emaitza da Nafarroako apustuen eta jokoen erregistroa aktibatzeko gaur onetsi den dekretua. Erregistroan ezinbesteko betekizuna izango da inskribatuta egotea jarduera horiek antolatu eta ustiatzeko. Izaera publikoko erregistroa da eta esparru horretan aritzen diren enpresei buruzko informazioa biltzera bideratuta dago (baliabide materialak, baimendutako lokalak, etab.). Horri esker, arlo horretako administrazio jardunak eraginkorragoak izango dira.

Erregistroko lehenengo liburuan jokoekin eta apustuekin lotutako jarduerak bilduko dira eta fabrikatzaileei, merkaturatzaileei eat banatzaileei eskainitako atal bat eta proba eta saiakuntza laborategiei buruzko beste atal bat izango ditu. Bigarren liburuan joko-makinen enpresa operadoreen, jokoei eta apustuei eskainitako lokalak (kasinoak, joko aretoak eta bingoak) ustiatzen dituzten enpresen eta ausazko beste jarduera batzuk (zozketak eta tonbolak, loteriak, txartelak eta apustuak) zigilatzeaz edo izapidetzeaz arduratzen diren enpresen datuak jasoko dira. Erregistroko hirugarren liburuan jokoan aritzeko materialak agertuko dira (makinak eta kasinoetan eta bingoetan erabilitako materialak). Laugarren liburuan joko eta apustuetarako lokalei (kasinoak, bingoak, joko-aretoak eta apustu-dendak) erreferentziak bilduko dira. Bosgarrenean, jokoak ustiatu eta antolatzeko instalazioen eta profesionalen baimenak eta akreditazioak jasoko dira. Azken liburuan sektoreari ezarritako arau-hausteak eta zehapenak jasoko dira, horiek irmoak direnean.

Enpresek erregistro honetan agertzen den informazioa gaurkotuta izateko betebeharra dute, eta jardueraren antolaketan edo partaidetzen eskualdaketan izandako aldaketen berri eman behar dute. Lehenengo eta bigarren liburuetako inskripzio batzuk interesdunek eskatuta egingo dira eta gehienez hiru hilabeteko epean ebatziko dira. Gainerakoak ofizioz egingo dira.

Erregistro honetako inskripzioak izaera mugagabea du, interesdunak eskatuta indargabetzen edo ezeztatzen ez den bitartean eta, betiere, kasuan kasuko enpresak erregistroan agertzeko betekizunak betetzeari uzten ez badio. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak finkatuko ditu joko-makinen enpresa operadoreei fidantza moduan eskatzeko moduko zenbatekoak. Fidantza horiek arlo fiskaleko erantzukizunak, sariak ordaintzeko erantzukizunak edo zehapen araubideari lotutakoak ordaintzeko bermea izango dira. Fidantza horiek 60.000 eta 240.000 euro bitartekoak izango dira, makina kopuruaren arabera.

Aurretik erregistratutako materialak inskribatuta daudela joko da, eta joko-jardueren titularrek foru-dekretuan ezarritako betekizunetara egokitu eta dokumentazioa gehitu beharko dute. Gainera, dekretu berean jokoen eta apustuen antolaketa eta funtzionamendua, horiek bultzatu ditzaketen enpresen tipologia eta horiek sutatzeko beharrezko betekizunak arautu dira (merkataritza eta tributu araudia betetzea, akreditazioak, aseguruak, eta abar).

Pokerra, dardoak, loteriak, bingoa edo bakara

Gaurko gobernu-saioan onetsitako bigarren foru-dekretuak jokoen eta apustuen katalogoa sortzea ezarri du. Horrela, Nafarroan baimendu daitezkeen joko eta apustuak mugatzeko eginkizuna izango du. Katalogo horretan, jokoen izenak, modalitateak, deskripzioak, funtsezko arauak eta jokoan ezarritako murrizketak eta mugak agertzen dira. Sektorea antolatzeko oinarrizko tresna den katalogo honetara bildu gabeko jarduerak debekatuta daudela joko da modu automatikoan.

Katalogoan gaur egun ezarrita ez dauden alternatiba berriak gehitu daitezke. Hasierako konfigurazioan, apustuen jokoak, bakara, ‘Chemin de Fer’ edo Trenbidea, bingoa, Black-Jack edo hogeita bat, Bola edo ‘Boule’, txartelak, ausazko konbinazioak, dadoak edo ‘craps’, saria duten aisia edo denborapasa jokoak, loteriak, joko-makinak, pokerra, Puntu eta bankua, zozketak, erruletak, tonbolak eta Hogeita Hamar eta Berrogei kasinoko jokoa sartzen dira. Dekretuaren xedapen gehigarri batean katalogo hori kudeatzeko apurka-apurka teknologia berriak erabiliko direla ezarri da, eta horri esker, kontsultak eta informazio-eskaerak asko erraztuko dira.

Nafarroako Gobernuak,

joan den azaroaren erdialdean
, Nafarroan joko-makinak eta binkoak kudeatu eta ezartzeko erregelamendu berrien foru-dekretuak onetsi zituen. Xedea bi jarduerak teknologia berrietara egokitzea eta negozio horiek irekitzeko baldintzak ezartzea zen. Horietan oraintsu sortutako makina eredu berriak eta joko modalitate berriak aitortu dira, sektoreak azken urteetan izandako bilakaeraren emaitza direnak, besteak beste, makinen bidez egindako kirol apustuak.

 
Dokumentazioa:
Catálogo de juegos y Apuestas de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa