(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru Behien Zerga Kultura Intereseko Ondasun Higiezin izendatu dute astelehena, 2011.eko urtarrilak 24

Europan indarrean dagoen nazioarteko itunik zaharrena da, eta horren bidez Erronkaribarren eta Baretous haranaren artean bazkalekuak erabiltzearen inguruan sortutako liskarrak amaitu ziren


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Hiru Behien Zerga Kultura Intereseko Ondasun Higiezin izendatu du. Europan indarrean dagoen nazioarteko itunik zaharrena da. Akordioa XIV. mendekoa da, eta horren bidez, Erronkaribarren eta Baretous (Frantzia) haranaren artean bazkalekuak erabiltzearen inguruan sortutako liskarrak amaitu ziren.

Hain zuzen ere, Baretous haraneko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiote Erronkaribarreko Izaba, Garde, Urzainki eta Uztarroze herrietako auzokoei, bertako bazkalekuak erabili ahal izateko. Emandako behiek "sine mácula" (orbanik gabeak) eta "ilaje, hortz eta adar" berdinak izan behar dituzte.

Ituna Ansóko epai arbitral izenekoan oinarrituta dago. Izan ere, alderdiek Pirinioetako Aragoiko udalerri horretara jo zuten –garai hartan beste erresuma batekoa zen- arazoa konpontzeko.

Uztailaren 13an Ernaz muinoan (Izaba) ospakizuna egiten da, San Martin harriaren ondoan, Espainiaren eta Frantziaren arteko 262. zk.ko mugarrian, akordioa gogorarazteko. Egun horretan, Erronkaribarreko eta Baretous haraneko alkateek, inguruko jantzi tradizionalekin, eskuak harriaren gainean jartzen dituzte eta "pax avant" esaten dute (bakea aurrerantzean), elkartasuna eta lankidetza agertzeko.

Jaia 1375etik ia etenik gabe ospatu da. Garibay historialariak XVI. mendean itun hau aipatu zuen, eta aspaldikoa zela adierazi zuen. XIX. mendean, Frantziako Gobernuak alde bakarrez bertan behera utzi zuen, baina Baretouseko biztanleek ituna berriz ezartzea eskatu zuten, larreak behar zituztelako. Gaur egun, ospakizunak bisitari ugari izaten ditu.

Kultura Intereseko Ondasun Higiezinak

 

Nafarroak, kultura ondare hiegiezina zaintzeari buruz UNESCOk duen espirituari jarraituz, 2005etik foru-lege bat du. Horretan ondasun higiezinei aipamen esplizituak egin eta Nafarroan kultura garrantzia duten ondasun higiezinen inbentarioa sortu zen. Inbentario horretan ondasun hauek dokumentatuta daude, identifikazio eta zaintze ondoreetarako.

Lege hau aplikatuz, 2009an, Foru Administrazioak Lantzeko, Itureneko eta Zubietako inauteriak kultura intereseko ondasun higiezin izendatu zituen, Nafarroan kultura aitorpenaren gehieneko maila lortzen duten izaera horretako lehenengo ondasunak. Aurreko horiei Hiru Behien Zerga gehitzen zaie orain.

Kultura Intereseko Ondasunak arautzen dituen 217/1986 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Ondasun horiek Foru Komunitatearen esparruan izendatzea Nafarroako Gobernuari dagokio.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa