(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fakultatiboen arteko ‘on line’ kontsultei esker, 2011ko urtarrilean kasuen %42 eta 72 bitartean espezialistengana bideratzea saihestu da asteartea, 2011.eko urtarrilak 25

Alergologia eta Endokrinologia espezialitateetako Lehen mailako Arretako programa pilotu bati esker


Ezkerretik eskuinera, Ana Tabar, Cristina Ibarrola eta Santos Induráin ( irudia handitu )

2005etik Lehen mailako Arretako profesionalen eta mediku espezialisten artean esperientzia pilotu moduan ezarritako "kontsulta ez presentzialaren" sistemari esker, paziente helduak espezialistarengana bideratzea saihesten da kasuen %72an, eta adingabeen kasuen %42an. Hala adierazi dute gaur Alergologia eta Endokrinologia espezialitateetako programa honen emaitzak aurkezterakoan. Ekitaldi horretan, Cristina Ibarrola Lehen mailako Arretako zuzendariak, Santos Induráin San Juan osasun-zentroko medikuak eta NOGko Alergologia zerbitzuko buruak parte hartu dute.

Programa horretan, funtsean, pazienteen prozesuei buruzko idatzizko iritziak trukatzen dira, historia kliniko informatizatuaren eta posta elektronikoaren bidez.

2010eko urtarriletik irailera egindako azken ebaluazioan, Alergologia zerbitzuan egindako kontsulta ez-presentzialen %63tan ez zen beharrezkoa izan pazientea Arreta Espezializatura bideratzea. Helduen kasuan, bideratzeen %72 saihesten da, eta kontsultarako arrazoi ohikoena botiken aurreko hipersentsibilitatea izaten da. Pediatrian, bideratzeen %42 saihesten dira, eta kontsultarako arrazoi ohikoenak arnasketa-sintomak eta jakien aurreko hipersentsibilitatea izaten dira.

Endokrinologia espezialitatean, ebaluazioaren emaitzak antzekoak dira, eta kontsultarako arrazoi ohikoenak diabetes Mellitus (%43,6), patologia tiroideoa (%41,7), eta kaltzioaren metabolismoa (%4,3) izaten dira. Kasuen %71,3an ez da beharrezkoa izan pazientea gerora Endokrinologia kontsultara bideratzea. Erantzuna posta bidali eta hurrengo 48 orduetan eman da, eta kasuen %96,5ean posta elektroniko bakarra nahikoa izan da kontsulta egiteko.

Emaitza onak eta profesionalen aldeko erantzuna ikusita, mota honetako kontsultak beste espezialitate batzuetara hedatu dira. Gaur egun, Nafarroako Osasun Zerbitzuak kontsulta ez-presentziala du Alergologia, Osasun Mentala, Endokrinologia, Bizkarrezurraren balorazio kirurgikoa eta Kardiologia espezialitateetan.

2011n kontsulta modalitate hau bultzatu nahi da, eta kontsulta Lehen mailako Arretatik egitea eta Arreta Espezializatutik (Lehen mailako Arretako historia kliniko informatizatuan sartzen den espezialistaren txostena) erantzutea homogeneizatu nahi da. Gaur egun kontsulta horiek Neumologian, Dermatologian eta Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen ondoriozko Nahasmenduan, pediatrian, ezartzea baloratzen ari dira, eta apurka-apurka gainerako espezialitateetara hedatuko dira.

Kontsulta ez-presentzialaren sistema

Sistema horren bidez ez da beharrezkoa pazientea mediku espezialistaren kontsultara joatea. Horren ordez, familiako medikuak alderdi klinikoak, tratamenduak, etab. kontsultatu ditzake historia kliniko informatizatutik posta elektronikoaren bidez bidalitako kontsulta baten bidez . Kontsulta hori bigarren mailako espezialistengana iristen da. Erantzuna idatziz jasotzen da, alergologoak sinatuta, gehienez ere 48 orduko epean.

Kontsulta eredu horri esker zalantzazko egoera klinikoak azkar eta modu irisgarrian ebatzi daitezke, beharrezkoak ez diren bideratzeak saihesten dira, zenbait arazo osasun-zentroetan ebazteko gaitasuna handitzen da eta profesionalen artean zuzeneko harremanak eta komunikazio hobea izatea ahalbidetzen da, teknologia berrietako eta informazio sistemetako aurrerapenak erabiltzeari esker.

Osasun-zentroetako profesionalentzat lehen zailtasun handiekin telefonoz egiten zen harremana formalizatu egiten da. Espezialistak informazioa du (historia kliniko informatizatuan dago) eta pazientea mugitzea beharrezkoa ez bada, espezialistak bere iritzia eta aholkua ematen ditu eta osasun-zentroko medikuari nola jokatu esaten dio.

Sistema horrek abantailak ditu bi laguntza mailetako profesionalentzat eta, batez ere pazienteentzat, izan ere, egoera kliniko batzuk ebazteko bizkorrago jokatu daiteke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa