(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak 2010-2014ko Landa Garapen Jasangarriko Programari buruzko informazioa eman du asteazkena, 2011.eko urtarrilak 26

Jardunak Estatuak ere finantzatzen ditu eta Foru Komunitateko lau mendi-inguru ukitzen dituzte


Landa Garapen Jasangarriko Plana

Sanzberro kontseilaria, Echeverría, Tamarit eta Casas alboan dituela, Landa Garapen Jasangarriko Planari buruzko informazio-bileran. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria 2010-2014 aldiari dagokion Landa Garapen Jasangarriko Programaren (www.pdrs.navarra.es) aplikazioari buruzko informazio-saio baten burua izan da gaur goizean. Informazio-saioa Programan ezarritako laguntzak jasoko dituzten Foru Komunitateko lau landa-inguruetako agente instituzional eta sozioekonomikoei bideratuta egon da.

Landa Garapen Jasangarriko Programa Nafarroak eta Estatuak %50ean finantzatzen dute, eta Programa indarrean dagoen lau urteetarako esleitutako funtsak 34,6 milioi eurokoak dira (17,3 milioi euro administrazio bakoitzak).

Hona hemen Programan ezarritako esku-hartzeen jomuga izango diren lau inguruak: Pirinioak, Mendi Atlantikoak, Lizarrako Mendia eta Erdialdeko-Ekialdeko Nafarroako mendilerroak. Inguru horiek foru-lurraldearen %40,15 eta 127 udalerri barruan hartzen dituzte, hau da, Nafarroako biztanleen %6. Lurralde horrek Natura 2000 Sarearen inguruaren ia erdia hartzen du eta, beraz, balio ekologiko handia du. Inguru horietan biztanleria etengabe jaisten ari da, eta Nafarroako gainerako inguruetan adierazle horrek gora egin du azken urteetan.

Informazio-ekitaldian, Sanzberro kontseilariak alboan izan du Eduardo Tamarit Pradas Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruaren Ministerioko Landa Inguruaren idazkari nagusia. Presidentzia-mahaian Jesús Casas eta Jesús María Echeverría Ministerioko eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusiak egon dira.

Epe laburrean, Nafarroako Gobernuak Programako jardunak formalizatzen dituen hitzarmena sinatuko du Estatuarekin (Espainian hori egiten duen lehenengo autonomia-erkidegoetakoa izango da), eta urte honetan bertan Nafarroako Gobernuak jardunak abiatuko ditu. Nafarroako Gobernuak xede horretarako 1.896.000 euroko aurrekontu-partida du 2011n. Estatuaren jardunak 2012an hasiko dira.

Hona hemen Programa indarrean dagoen lau urteetan funtsek izango duten banaketa: Pirinioak, 12,35 milioi (%35,70); Mendi Atlantikoak, 7,45 milioi (%21,54); Lizarrako Mendia, 8,69 milioi (%25,12) eta Erdialdeko-Ekialdeko Nafarroako mendilerroak, 6,1 milioi (%17,64).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Programa de Desarrollo Rural Sostenible de Navarra 2010-2014

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa