(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Bikaintasun Sarirako hautagaiak aurkezteko epea ireki dute asteazkena, 2011.eko urtarrilak 26

Deialdi horretan emango dituzte, baita ere, Bikaintasun Konpromisoaren Diploma eta Europako 300+, 400+ eta 500+ Bikaintasun Zigiluak


Nafarroako Bikaintasun Sariaren 2011ko edizioan parte hartzeko hautagaitzak aurkezteko azken eguna martxoaren 18a da. Sari horren bitartez bikaintasunaren arloan gehien ahalegindu diren enpresa, erakunde eta negozio unitateen lana aintzatesten dute.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioaren bitartez, urtero egiten du sarirako deialdia, foru erkidegoko erakundeek bikaintasunaren bidean aurrera egin dezaten.

Aurtengo deialdian sari hauek ere emango dituzte:

Bikaintasun Konpromisoaren Diploma, eta Europako 300+, 400+ eta 500+ Bikaintasun Zigiluak. Nafarroako Bikaintasun Saria emateko, 400+ eta 500+ Zigiluak lortu dituzten hautagai finalistak hiru multzotan sailkatuko dituzte: enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainak, eta irabazi asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuak. Epaimahaiak Nafarroako Bikaintasun Sari bana emango die multzo bakoitzean puntu gehien lortu dituzten erakundeei.

Deialdian parte hartzeko, enpresa eta erakundeek (edo haien parte batek) Nafarroan lan egin behar dute, gehienbat (izaera juridikoarekin edo gabe), eta autonomia estrategiko nahikoa eduki behar dute EFQM bikaintasun eredu europarra ezartzeko.

Hautagaiak egokiak diren ala ez Batzorde Teknikoak egiaztatuko du. Aurten, lehenbizikoz, aipatu ereduaren 2010eko bertsioa erabiliko dutela; orain arte 2003koa erabiltzen zuten.

Hautagaiek "EFQM aintzatespenetarako hautagaitza" inprimakia bete eta Nafarroako Bikaintasunaren Fundaziora bidali behar dute, posta elektronikoz, faxez edo posta arruntez, 2011ko martxoaren 18a baino lehen.

Dokumentu hori Fundazioaren web orrian eskuratu daiteke: www.qnavarra.com. Web gune horretan daude, halaber, sari eta aintzatespen hauetarako txostenak idazteko jarraibideak: Bikaintasun Konpromisoaren Diploma eta Nafarroako 300+, 400+ eta 500+ Bikaintasun Zigiluak. Txostenaren sei kopia aurkeztu behar dira paperean, eta artxibo bat PDF formatuan, 2011ko ekainaren 3a baino lehen.

Erakunde finalistei Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioak diziplina anitzeko ebaluatzaile talde bana proposatuko die, ebaluazioa egin dezaten.

Hautagaiak taldea onartu ondoren, taldeko kideek txostena ebaluatuko dute, bakoitzak bere aldetik, taldeko aitzindariak egindako plangintzaren arabera. Ebaluatzaile taldeek 2011ko irailean eta urrian egingo dituzte bisitak, txostenak ebaluatzeko. Ebaluatzaile taldeko aitzindariak azken ebaluazio txostena Nafarroako Bikaintasunaren Fundaziora bidali behar du 2011ko urriaren 14a baino lehen. Epaimahaia azaroaren 4an bilduko da, Nafarroako Bikaintasun Sariak nori eman erabakitzeko. Gero, Nafarroako Kalitatearen Egunean, hau da, azaroaren 7an, ekitaldi publiko bat egingo dute sariak entregatzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa