(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cabanillasen gazteentzako ostatu bat eta Erronkariko abelbidean mendiko bizikletaz egiteko zirkuitu bat inauguratu dituzte osteguna, 2011.eko urtarrilak 27

Garcia Malo eta Corpas kontseilariak gazteentzako ekintzak eta kirol eta turismo jarduerak egiteko bi azpiegituren inaugurazioan izan dira


Cabanillasen gazteentzako ostatua inauguratu dute.

Cabanillaseko alkateak gazteentzako ostatuko oroitzapen plaka bat agertu du, Corpas eta Garcia Malo kontseilarien aurrean. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Cabanillasen, gazteentzako udal ostatu bat eta Erronkariko abelbidean Izaba eta Cabanillas artean egiteko mendi bizikletako ibilbide bat inauguratu dituzte. Inaugurazio ekitaldira Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo, eta Kultura kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon bertaratu dira.

Gobernuko kideekin batera izan dira herriko agintariak, horien artean alkatea, Ana Maria Rodriguez Eneriz, eta zikloturismo zirkuituan parte hartzen duten herrietako agintariak.

Gazteentzako ostatua Nafarroako Gobernuko funtsekin eraiki dute, Nafarroako Gazteria Institutuaren bitartez, eta gastua 454.893 eurokoa izan da.

Zenbateko horretatik, 437.250 euro baliatu dituzte azpiegitura lanetarako eta 17.643 euro ekipamenduak jartzeko. Ostatua ehungintzako fabrika bat zen eta erabilera berrietarako zaharberritu duten udalaren nabe batean dago. Ostatuak 492,10 metro koadro eta 60 lagunentzako lekua dago (56 gazte eta 4 begiralerentzako).

Espazio horretan daude 9 logela, 22 metro koadroko egongela, sukaldea, instalazio gela, biltegia eta 60 metro koadro baino gehiago erabilera anitzeko aretoa, hezkuntza eta aisia jardueretarako, behar izanez gero jangela jartzeko, eta ostatuaz aparteko ekintzetarako. Eraikina, gainera, minusbaliatuentzako moldatua dago.

Kanpoan zuhaizti bat eta atari estalia daude, kanpo libreko jardueretarako .
Cabanillasen mendi bizikletaz egiteko ibilbide bat inauguratu dute.

Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce; Garcia Malo eta Corpas kontseilariak; eta Ana Maria Rodriguez alkatea Erronkariko abelbideko zikloturismo ibilbideko informazio panel baten aurrean. ( irudia handitu )

 

 

Zikloturismo ibilbidea

Cabanillasen gaur inauguratu duten zikloturismo zirkuituak 189 kilometro dauzka eta Erronkariko abelbide ia osoa zeharkatzen du; Nafarroako mendi bizikletarako lehen zirkuitu luzea da.

Ekimena sustatu dute Izaba, Zangoza, Caseda, Zarrakaztelu eta Cabanillaseko Udalek eta Errege Bardeatako erkidegoak. Dena den, Cabanillaseko Udala arduratu da proiektua esleitu eta zuzentzeaz, 138.000 euroko aurrekontuarekin.

Lanak Alfa Soluciones enpresak egin ditu, eta seinaleak jartzerakoan abelbideko zola errespetatu du.

Proiektua aurkeztu zuten Turismo Zuzendaritza Nagusiak toki erakundeek eta turismo partzuergoek azpiegitura turistikoak sortzeko sustatutako deialdira, eta 96.745,25 euroko laguntza jaso zuen, hau da, aurkeztutako aurrekontuaren (138.207,50 euro, BEZ barne) %70.

Ibilbidea maila ertain eta handiko txirrindularientzako da, baina zati batzuetan errepidez edo pistaz joateko aukera dago.

Zati txiki batean bizikletatik jaitsi besterik ez dago, aurrera egiteko. Txirrindulariek beren gaitasun fisiko eta interesen arabera antolatu dezakete ibilbidea. Sustatzaileek bi bide planteatu dituzte. Batetik, Izabatik Zangozarakoa: iparraldean dago eta dauzka sei informazio panel, 150 zutoin eta 280 norabide plaka. Eta bestetik Zangozatik Cabanillaserakoa: hegoaldean dago eta dauzka lau panel, 220 zutoin eta 480 plaka.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa