(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,3 milioi euro jarriko ditu Tafallako Antso III.a Handia BHI handitzeko ostirala, 2011.eko urtarrilak 28

Eraikin berriak 2.460 metro koadro edukiko ditu eta 2012ko irailean jarriko dute martxan


Catalan kontseilaria eta haren ondoan Andion eta Sota, Tafallako Antso III.a Handia BHIko irakasleen klaustroko kideekin egindako bileran.

Catalan kontseilaria Tafallako Antso III.a Handia BHIko irakasleen klaustroko kideekin bildu da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2011n hasiko ditu Tafallako Antso III.a Handia Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko obrak.

Proiektua Nafarroa 2012 Planaren barruan dago eta aurrekontua 2.305.683 eurokoa da. Zehazki, 2.460 metro koadroko eraikin berri bat egingo dute; eraikinak bi solairu izango ditu, ikasgela, sail, laborategi eta tailerretarako. Aurreikuspenen arabera, obrak udara amaieran hasiko dituzte eta eraikina 2012-2013 ikasturtean jarriko dute martxan.

Handitze horrekin osatuko dituzte 2010ean institutuan egindako jarduerak. Obra horiek ikustera joan da, hain zuzen, Alberto Catalan Hezkuntza kontseilaria. Kontseilaria, gainera, institutuko zuzendari Jaun Antonio Andionekin eta irakasle klaustroko zenbait kiderekin bildu da; baita gurasoen elkarteko ordezkari batzuekin ere.

Bilera horietara Tafallako alkate Cristina Sota ere bertaratu da.

Gero, Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendari nagusi Pedro Gonzalezekin batera, herriko Zentro Integratu Politeknikora, hau da, Institutu Politekniko zaharrera, joan dira; han, joan den abendutik enplegurako prestakuntza ematen dute eta ziurtagiriak eta egiaztagiriak emateko ahalmena dute.

 

Catalan kontseilaria Tafallako Zentro Integratu Politeknikoan.

Catalan kontseilaria Tafallako Zentro Integratu Politeknikoan. ( irudia handitu )

Antso III.a Handia BHI handitzeko proiektua

Eraikin berriak L itxura izango du: beso batean ikasgelak eta sailak jarriko dituzte eta besteak laborategiak eta tailerrak.

Behe solairuak 1.221,75 metro koadro izango ditu eta lehen solairuak 1.238,50 metro koadro. Behe solairuan honako hauek jarriko dituzte: sarrera nagusiko atondoa, atezaintza, batxilergoko lau gela (bakoitza 60 metro koadrokoa), hiru banaketa gela (25 m2), lau sail (30 m2), giza zientzietarako eta erabilera askotarako gela bat (120 m2), marrazketa gela (90 m2), irakasleen gela (60 m2), ikasleentzako, irakasleentzako eta minusbaliatuentzako komunak, garbiketa gela eta instalazioen gela. Eta lehen solairuan honako hauek: batxilergoko lau gela (bakoitza 60 metro koadrokoa), hiru banaketa gela (25 m2), lau sail (30 m2), teknologia eta komunikazio gela (120 m2), informatika gela (60 m2), fisika, kimika, zientzia eta biologia laborategiak (70 m2), ikasleentzako, irakasleentzako eta minusbaliatuentzako komunak, eta garbiketa gela. Instalazio berrietan batxilergoko lau ildo eskainiko dituzte eta beste ildo bat (batxilergoko bi gela) jartzeko aukera izango dute.

Eraikina orain kirol pista bat dagoen lekuan egingo dute, eskola esparruaren barruan. Eraikinerako sarrerak jolastokian egongo da, ez bide publikoan; zehazki, arkupedun sarrera nagusi bat eta bi sarrera osagarri izango ditu.

Gainera, beste jolastoki bat egingo dute, oraingo eraikinaren partekatzeko. Obra proiektua egin dute German Velazquez Arteaga, German Velazquez Arizmendi, Sara Velazquez Arizmendi, Silvia Mingarro Cuartero eta Jesus Ramirez Santestebanek.

2010ean egindako obrak

Antso III.a Handia BHIan kirol anitzeko pista berri bat egin zuten iaz, 338.306 euroko aurrekontuarekin.

Gainera, leihoak berritu dituzte (262.612 eurorekin), energia aurrezte aldera; eta komunak moldatzeko obrak eta mantentze lanak egin dituzte (aurrekontuak, 47.200 euro eta 16.457 euro, hurrenez hurren) .
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa