(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babestutako gaztandegi batean minusbaliatuak hartzen dituzte lan egiteko ostirala, 2011.eko urtarrilak 28

Sanzberro kontseilaria Aspace Fundazioak Orreagan gestionatzen duen gaztandegia ikustera joan da


Sanzberro kontseilaria Roncesvalles-Orreaga gaztandegia ikustera joan da.

Sanzberro kontseilaria eta Roncesvalles-Orreaga gaztandegia ikustera joan diren gainerakoak. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Aspace Fundazioak gestionatzen duen Roncesvalles-Orreaga gaztandegiko instalazioak ikustera joan da gaur goizean. Gaztandegian sei lagunek egiten dute lagun eta %80 minusbaliatuak dira.

Establezimendua Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Instituto Tecnico de Gestion (ITG) Ganadero enpresa publikoak ekoizpen ekologikorako daukan instalazio esperimental batean dago; instalazioen titularra enpresa da eta Aspace Fundazioari laga dizkio doan.

Proiektua Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzekin finantzatu da; zerbitzu horrek, zehazki, inbertsioaren %80 jarri du (guztira 300.000 euro inbertitu dituzte).

Gaztandegiko ekimena landa eremuetan babestutako enplegu zentroak sortzeko estrategiaren barruan sustatu du Aspacek; zentro horien helburua da minusbaliotasunak eta, beraz, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dauzkaten pertsonei enplegua eskaintzea.

Gaztandegia Pirinioetako eremu horretan dagoen era horretako establezimendu bakarra da. Agoitzeko enplegu zentroa da handik gertuen dagoena, Ecointegra zentroa, hain zuzen. Han gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzen dituzte eta hozkailuak eta telebistak birziklatzen espezializatuta daude (zentro hori ere Aspacek gestionatzen du).

Roncesvalles-Orreaga gaztandegian ardi gazta ondua egiten dute, ekologikoa eta ohikoa. Zehazki, kilo erdiko, kiloko, kilo eta seiehun gramoko eta hiru kiloko gaztak egiten dituzte, eta urtero 20.000 kilo ekoizten dituzte.

Gazta ekologikoa egiteko latxa ardien esnea erabiltzen dute, eta esnea ITG GAnadero enpresaren instalazio esperimentalean ekoizten dute. Ohiko gaztari dagokionez, esnea hornitzeko hitzarmen bat sinatu dute Enaquesa (Enpresa Navarra de Quesos) enpresarekin. Gazta artisau erara egiten dute eta Roncesvalles, Orreaga eta Ibañeta markekin merkaturatzen dute; Ibañeta marka gazta ekologikoarena da eta Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluaren ziurtagiria dauka. Establezimenduak 30 metro koadro dauzka bisitariei harrera egiteko eta bezeroei gazta zuzenean saltzeko; salmentarako ordutegia hau da: 8.00etatik 16.30era, astelehenetik ostiralera.

Gaztandegia 1988an sortu zuten, ardi gaztaren merkaturatzea hobetzeko eta Pirinioen erdialdeko zona horretan enplegua dinamizatzeko.

2009an, Aspace ITG Ganadero enpresarekin jarri zen harremanetan, establezimendua gestionatzeko eta minusbaliatuei enplegua eskaintzeko; izan ere, Nicolas Caminok, lanak zuzentzen zituen gaztagileak, 2010ean erretiroa hartzeko asmoa zeukan. Aspaceren proposamena onartu egin zuten eta Fundazioa 2010eko urtarrilean hasi zen enpresa gestionatzen; lehenbizi Nicolas Camino arduratzen zen lana zuzentzeaz eta orain, hark erretiroa hartu ondoren, Simon Olondriz ari da zuzendari lanetan.

Etapa berri honetan instalazioak moldatu eta hobetu egin dituzte, minusbaliotasunak dituzten langileei egokitzeko eta gaztak egiteko eremua handitzeko

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa