(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Las Eretas herrixkan aurkitutako piezen bilduma inauguratu du Berbintzanan ostirala, 2011.eko urtarrilak 28

Zentroan Nafarroako Burdin Aroko aztarnategi horretako eta beste batzuetako ehun bat objektu erakusten dira


Burillo, García, Sanz, Jiménez eta Corpas Las Eretaseko piezen bildumaren inaugurazioan Berbintzanan.

Sanz Lehendakariak Las Eretas herrixkako piezen bilduma inauguratu du Berbintzanan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Las Eretas aztarnategi arkeologikoan eta Burdin Aroko beste nafar aztarnategi batzuetan aurkitutako piezen bilduma inauguratu du Berbintzanan. Zentroan ehun bat pieza erakusten dira, besteak beste, eguneroko bizimoduko objektuak, armak, apaindura pertsonalak eta hileta-hondakinak.

Inaugurazio-ekitaldian Sanzek alboan izan ditu Juan Ramón Corpas Kultura eta Turismo kontseilaria; Pascual García Barbintzanako alkatea; Francisco Burillo Batzorde Zientifikoko burua; eta Roberto Jiménez Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia, baita beste agintari politiko batzuk eta Arkeologia eta Historiako espezialistak ere.

Udal ekimeneko zentroa Nafarroako Gobernuaren funtsekin osorik finantzatutako bildumaren atala da. 2008. eta 2010. urteen artean, Foru Gobernuak proiektuan 305.000 euro inbertitu ditu guztira, Nafarroako Alderdi Sozialistak gehitutako aurrekontu-zuzenketekin bat etorriz.

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, bilduma hau inauguratuta, "interes handiko aztarnategi bat induskatu, ikertu eta berreskuratzeko prozesu garrantzitsua amaitzen da". Lehendakariaren esanetan, "zorionez, bizi dugun garaian herritarrek modu garrantzitsuan baloratzen dugu herentzia historikoa, eta horri esker gure iragana hobeto ezagutu dezakegu".


Bildumako pieza batzuk

Bildumako piezak. ( irudia handitu )

Las Eretaseko bilduma

Zentroan Las Eretas herrixkako biztanleen historia eta bizimoduak azaltzen dira, baita Burdin Aroko kulturaren ezaugarri nagusiak ere. Hain zuzen ere, Berbintzanako aztarnategia aro horretakoa da. Horretarako, hamabi panel didaktiko, bi ikus-entzunezko eta hiru maketa jarri dira, harkaitz batean kokatutako asentamentua irudikatzeko –horri esker, lautada batean kokatutako Las Eretas herrixkaren antzekoek zuten hiri-egitura ezagutu daiteke-, baita bi etxebizitza eta aztarnategi arkeologiko bat ere indusketa prozesuan.

Horrez gain, Berbintzanako herrixkan eta aro bereko beste asentamendu batzuetan aurkitutako ehun bat pieza erakusten dira, besteak beste Artaxoan, Larragan, Miranda Argan, Cortesen, Castejónen eta Vianan. Aipatzekoak dira eguneroko bizimoduko objektuak –ontziak, tinak, aiztoak eta errotak zerealak ehotzeko-, armak –aizkorak eta lantzak-, apaindura pertsonalak (besteak beste, zenbait zintzilikario), eta hileta-hondakinak, hala nola haurren lurperatze osoa –haurraren eskeleto osoa eta hornidurak barne hartuta-, baita Nafarroako beste nekropoli batzuetako hileta-kutxatilak ere.

Bilduma joan den mendearen erdialdeko kontserba-fabrika zaharrean kokatuta dago. Fabrika erakusketarako prestatu da, eta aurrerantzean, alboko lursail batean kokatutako aztarnategi arkeologikora sartzeko atea izango da.

Indusketak Nafarroako Gobernuak finantzatu zituen eta 1993 eta 1996 bitartean egin ziren, Javier Armendáriz arkeologoaren zuzendaritzapean. Aztarnategia Burdin Aroko herrixka bat da (K.a VI. eta IV. mendeak), eta etxeak, kalea eta defentsa-sistema ditu. Hondakinak sendotuta daude eta etxebizitza eredu bat eta harresiaren zati bat berreraiki dira. Horren alboan lorategia dago, eta ibaian ontziralekua.

Mementoz, bisita egiteko, taldeek hitzordua eskatu behar dute, hala nola ikastetxeek eta elkarteek. Aste Santutik aurrera, asteburuetan nahi duten guztientzat zabalik egongo da, bi euroko prezioan. Sarrera ordainduta, aztarnategia eta gaur inauguratutako bilduma bisitatu daitezke.

 
Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa