(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Udalak ere erabiliko du Foru Gobernuak proiektuak eta oniritziak Internet bidez gestionatzeko abian jarri duen sistema asteartea, 2011.eko otsailak 1

Caballero lehendakariak eta Tuterako alkateak sinatu dute toki erakunde batek bitarteko hori baliatzeko egin duen lehen hitzarmena


Caballerok hitzarmen bat sinatu du Tuterako Udalarekin

Caballero kontseilariak eta Tuterako alkateak sinatu dute proiektuak Internet bidez gestionatzeko dokumentua. ( irudia handitu )

Tuterako Udala Foru Gobernuak proiektu teknikoak eta oniritziak Internet bidez gestionatzeko martxan jarri duen sistema erabiltzen hasiko da. Horretarako, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballerok eta Tuterako alkate Luis Casadok hitzarmen bat sinatu dute.

Tuterako Udala da Gobernuak 2010ean abian jarri zuen sistema hori baliatuko duen foru erkidegoko lehena.

Proiektuak gestionatzeko sistema hori lan administratiboa errazteko 15/2009 Legean dago aurreikusia. Helburua da enpresa edo lanbide ekimen bat abian jartzerakoan edo martxan dagoen negozio batean aldaketak egiterakoan egin beharreko gestioak arintzea. Izan ere, interesatuak ez du zertan erregistrora joan behar baimenak eskatzera eta, gainera, ez die kopia bana bidali behar eskariak ikus-onetsi behar dituzten departamentuei.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldira bertaratu dira Tuterako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoko dekanoa, Gaspar Domenech; Industria Ingeniarien Elkargoko dekanoa, Miguel Iriberri; Aparejadoreen Elkargoko presidentea, Jesus Maria Sos; eta Tuterako Udaleko Teknologia Berrien zinegotzia, Fernando Ferrer.

Caballero lehendakariordearen iritziz, Tuterako Udalarekin adostutako hitzarmena oso garrantzitsua da administrazioen eta herritarren arteko harremana errazteko eta gestioak egiteko "oztopoak eta ezinbestekoak ez diren izapideak" kentzeko.

Horren harian, hau esan du: "Oinarritzat hartu behar du administrazioarekiko tratuak erraza izan behar duela, ez duela oztopo lasterketa bat izan behar".

Tuterak Udalak aurrerantzean baliatuko duen proiektu bilduma datu base birtual handi bat da. Han, enpresa bat martxan jarri edo abian dagoen jarduera bat aldatu nahi dutenek (adibidez, lokal bat irekitzeko edo handitzeko obren baimena eskatzeko) beren proiektu teknikoak jar ditzakete, eta proiektu horiek oniritziak eman behar dituzten departamentu guztientzat egongo da eskura. Hala, eskatzaileak ez die departamentu horiei eskariaren eta dokumentuen kopia bana eman behar.

Era horretako izapideak betiko moduan egiteko, zenbaitetan plano, txosten eta xehetasun teknikoen zazpi kopia entregatu behar dira.

Proiektua bidaltzeko sinadura elektronikoa behar da. Prozesu administratiboa, ordea, ez da hasten proiektua bidalitakoan, baizik eskaria aurkezten denean; eskari horretan azaltzen dira dokumentuen erreferentzia eta egokitutako pasahitza

.

Udalak atxikitzea

Foru Gobernuak, sistema hori ezartze aldera, hitzarmenak egin ditu arkitektoen elkargo profesionalekin. Toki erakundeek ere erabil dezakete proiektuen sistema, eta Tutera izan da lehena.

Gaur sinatu duten dokumentuaren arabera, Tuterako Udalak partikularren, elkargo profesionalen eta enpresen proiektuak eta proiektu horien oniritziak gestionatzeko sistema erabiliko du. Alde horretatik, Udalak hitz eman du Nafarroako Gobernuak bitarteko hori baliatzeko ezarritako argibideak jarraituko dituela eta biltegian jasotzen den informazioaren konfidentzialtasuna errespetatuko duela, Datuak Babesteko Legean ezarritakoari jarraiki. Tuterako Udalak langileak prestatuko ditu sistema hori erabiltzeko, eta erabilerak ez dio gasturik eragingo.

Ahalmen handiko fitxategia 2010eko ekainean jarri zuten martxan, eta orain arte 282 dokumentu erregistratu dituzte. Beraz, tresna erabilgarria da proiektuak eta oniritzi eskariak aurkezteko

.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa