(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak Artiberrin (Berriozar) 2011. urtean emango diren BOEen lehenengo sustapena bisitatu du asteartea, 2011.eko otsailak 1

Etxebizitza Departamentuak aurten emango dituen babes ofizialeko 806 etxebizitzetatik lehenengo 28 etxebizitzak dira


Salanueva kontseilariak Artiberrin 2011. urtean emango diren BOEen lehenengo sustapena bisitatu du

Salanuevak 28 BOEen sustapena bisitatu du Artiberrin. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak Artiberrin (Berriozar) babes ofizialeko 28 etxebizitzaren sustapena bisitatu du gaur. Nafarroako Gobernuak laster emango ditu, VINSA sozietate publikoaren bidez.

Ibilbidean, Salanueva kontseilariak alboan izan ditu Jesús Ascunce Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu zuzendari nagusia, Xabier Lasa Berriozarreko alkatea eta Luis Cruchaga VINSAko kudeatzailea.

28 etxebizitzak esleipendunek berrikusi dituzte gaur. 2008ko abenduan esleitu zituzten eta 164.000 euroko batez besteko prezioa dute (BEZ barne). VINSAk aurten emango dituen 806 etxebizitzetatik lehenengoak dira. 18 sustapenetan banatutako pisuen multzoa (16 Iruñean eta Iruñerrian) egiteko, 96 milioi euroko inbertsioa egin da guztira.

Salanueva kontseilariaren adierazpenak

Salanuevak azpimarratu du "pisuen kalitate handia, guztiek 90 metro koadro baitituzte, eta inolako enbidiarik ez diete pisu libreei". "Etxebitza horiek in situ ikusita –esan du-, Nafarroako etxebizitza babestuak alderdi guztiei begira duen maila handia egiaztatu daiteke".

Sustapen horrez gain, VINSAk laster beste 126 etxebizitza emango ditu urbanizazio berean, Artiberrin. "Auzo horretan 550 etxebizitza baino gehiago daude abian, batzuk honezkero emanda, eta herritarren artean harrera ona dute, beharrezko zerbitzu guztiak eskainiko baitituzte auzokoek bizi-kalitate handia izan dezaten", esan du kontseilariak.

 
Salanuevak Artiberrin 2011ko BOEn lehenengo sustapena bisitatu du.

Bisita Gobernuak laster emango dituen etxebizitza batera. ( irudia handitu )

Lehenengo sustapenari dagokionez, Antonio Errok eta Eugui, SAk eraikitako 28 etxebizitzak babes ofizialekoak dira, salerosketa araubidekoak, 90 metro koadro dituzte, eta 3 logela, garajea eta trastelekua dute. Guztiak Berriozarren erroldatutako pertsonei esleitu zaizkie, IPREM bider 1,5 eta IPREM bider 3,5 bider bitarteko diru-sarrerak dituztenak. Zehatz esanda, 3k IPREM bider 1,5era arteko diru-sarrerak dituzte; 16k 1,5 eta 2,5 bitarteko diru-sarrerak dituzte; 5ek 2,5 eta 3,5 bitartekoak; eta 4k IPREM bider 3,5etik gorakoak. Hori dela eta, erosle gehienek, 28tik 24k, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jaso dituzte, 464.000 euro guztira (19.000 euro batez beste laguntzak jaso dituztenen kasuan). Dakigunez, diru-laguntzak %16, %13 edo %8koak dira, diru-sarreren tartearen arabera. Kasu horretan, eta diru-sarreren tarteak estrapolatuz, 3k diru-laguntzaren %16 jaso dute, 16k %13, eta 5ek %8.

Salanuevak garai zail hauetan diru-laguntza hauek duten garrantzia azpimarratu du. Kontseilariak gogorarazi duenez, Nafarroako Gobernuak erosketara bideratutako laguntza hauek mantentzea erabaki du, eta horiei esker sarreraren ia %50 ordaindu daiteke, Estatuaren gainerako lekuetan diru-laguntzak kendu diren arren. "Izatez, Nafarroako Eraikitzaileen eta Sustatzaileen Elkarteak oraintsu egindako txosten baten arabera, gure autonomia-erkidegoan etxebizitza bat erosteko gaur egungo finantza-ahalegina 2005ekoaren antzekoa da, eta horrek erakusten digu etxebizitzarako sarbidea bermatzen jarraitzen dugula", esan du kontseilariak.

  
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa