(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Ruanda, Nafarroako lankidetzaren jatorria" erakusketa Lizarran ikusgai asteartea, 2011.eko otsailak 1

Erakusketan Enrique Pimoulier-en 45 argazki eta Foru Komunitateko garapenerako programei buruzko panelak ikus daitezke


Ruandari buruzko erakusketa

García Malo kontseilaria eta Ganuza alkatea Ruandari buruzko erakusketaren inauguraziora hurreratu direnekin. ( irudia handitu )

Lizarrako Fray Diego Kultura Etxeak, gaurtik otsailaren 20ra arte, "Ruanda, Nafarroako lankidetzaren jatorria" erakusketa ibiltaria hartu du. Erakusketan Afrikako herrialde horretako gizartearen 45 argazki ikus daitezke, Enrique Pimoulier-enak, baita Foru Komunitateko nazioarteko lankidetza programei buruzko informazio-panelak ere, Ruandako lankidetza-proiektuei arreta berezia eskainiz. Material hori hiru joko interaktiborekin osatzen da. Herrialde horretako errealitateari buruzko galdera eta erantzunen joko horiek areto berean kokatutako ordenagailu batean frogatu daitezke.

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak erakusketa gaur goizean inauguratu du, María Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako alkatea alboan zuela. Erakusketa ibiltaria da eta 12 herritan ikusteko diseinatu da, Nafarroako Gobernuak egindako garapenerako lankidetzaren ezaugarrien inguruko informazioa emateko. Lizarraren aurretik, erakusketa Agoitzen, Castejónen, Vianan eta Azkoienen egon da eta 1.600 bisitari inguru izan ditu.

Nafarroa 1974an hasi zen Ruandari laguntzen, Nembako San Francisco Javier ospitalea sortuta, Ruhengeriko elizbarrutian lan egiten zuten nafar erlijiosoen bultzadari esker. Ospitale horren inaugurazioan Errepublikako presidentea egon zen. Nembako ospitalea Nafarroaren nazioarteko lankidetzaren sinbolo historikoa da.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetza programa 1991n sortu zenetik, Nafarroak 220 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Erdialdeko Amerikako, Hego Amerikako eta Afrikako 91 herrialdetako proiektuetara. Aldi horretan, Ruandara bideratutako laguntzak 2,2 milioi eurotik gorakoak izan dira. Nafarroako Gobernuak babestutako proiektuek txirotasunaren aurka borrokatzen eta herri onuradunen gaitasunak sustatzen laguntzen dute. Hain zuzen ere, proiektu horiek ikuspegi hirukoitza izaten dute: genero-berdintasuna, ingurumen-jasangarritasuna eta giza eskubideen errespetua. Ildo horretatik, laguntzak, batez ere, osasun, hezkuntza, ur-hornikuntza, saneamendu-azpiegitura eta garapen osoaren arloko proiektuetara bideratzen dira. Foru Komunitatea garapenerako laguntzari dagokionez Espainiaren lehen postuan dago, biztanle bakoitzeko 32,52 euro ematen baititu.

Dokumentazioa:
Discurso de inauguración de la consejera García Malo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa