(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernua eta La Caixa lankidetzan arituko dira Salobre eta Jauregiaroztegiko hezeguneetan asteartea, 2011.eko otsailak 1

Hezeguneen Mundu Eguna ospatzeko, jarduerak egingo dira Las Cañas urtegian, Pitillas urmaelean eta Sotobajo hezegunean


Pitillas urmaela

Antzarak Pitillas urmaelaren gainean hegan egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua eta La Caixako Gizarte Ekintza berreskuratze hidrologikorako proiektuetan lankidetzan arituko dira Salobre (Sesma-Lodosa) eta Jauregiaroztegiko (Auritz) hezeguneetan. Berreskuratze lanetarako, finantza-entitateak 266.761 euroko inbertsioa egingo du eta, horri esker, gizarte bazterketako arriskua jasateko arriskua duten pertsonak kontratatuko dituzte.

Jardun horiek Foru Gobernuaren eta La Caixaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen dira, aurtengo urteari dagokiona. Bi erakundeak bosgarren urtez lankidetzan ari dira ingurumen- eta paisaia-berreskuratzeari lotutako proiektuetan. Hala adierazi du Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Hezeguneen Mundu Eguna dela eta. Hain zuzen ere, Hezeguneen Mundu Eguna bihar, otsailak 2, ospatuko da.

Departamentuak zenbait informazio-ekitaldi antolatuko ditu (hitzaldiak eta bisita gidatuak) Vianako Las Cañas hezeguneari, Pitillas urmaelari (izen bereko herrian) eta Faltzeseko Sotogrande hezeguneari buruz. Hiru espazio horiek Nafarroako hezeguneen erreserbarik garrantzitsuena dira. Ekitaldiak otsailaren 5ean eta 6an egingo dira.

Berreskuratze proiektuak

Jauregiaroztegiko hezegunea, Auritzen, Nafarroako inguru heze garrantzitsuenetakoa da, larrez eta zelaiz inguratuta dago, bazka sortzeko eta abeltzaintza-kudeaketarako. Proiektuaren bidez zurezko eta buztinezko dike batzuk jarri nahi dira urari eusteko eta inguruko abeltzaintza-ustiapena berrantolatzeko. Horrez gain, jardunak egingo dira jendeari inguruko balio ekologikoak ezagutarazteko, interpretazio-bidezidor bat eta Auritzen informazio-puntu bat jarrita, bisita gidatuak antolatuta, foiletoak eginda eta ekintzen jarraipena eginda. Lan horren aurrekontua 70.000 eurokoa da.

Sesmako Salobre hezegunea klima-inguru mediterraneoan kokatutako hezegune txikia da, uholdeak eta lehortzeak txandakatzen ditu eta ur gaziak ditu. Nafarroan kontserbatzen den ezaugarri horretako hezegune bakarra da. Duela bi hamarkada drainatzeak egin ziren inguru horretan hezegunea laborantza-lur bihurtzeko. Horren eraginez, lehortu egin zen eta horrek inpaktua izan zuen floran eta faunan. Hala ere, eraldaketa horrek ez zuen inongo eraginik izan inguruko nekazaritza-ekoizpenean. Gaur egungo proiektuaren eraginez, maila freatikoa igoko da eta landaredia berreskuratuko da, eta egon dagoen zama arautzeko abeltzaintza-kudeaketako jarraibideak emango dira. Proiektu honek 196.761 euroko aurrekontua du.

2011ko Hezeguneen Mundu Eguneko ekitaldiak

Datorren larunbatean, otsailak 5, 18:00etan, Vianako Kultura Zentroko Navarro Villoslada Aretoan bi hitzaldi egongo dira Las Cañas urtegiari buruz. Tomás Latasa Errioxako Landa Ingurumena Defendatzeko Elkartekoak "El embalse de Las Cañas, un lugar único para libélulas y mariposas" hitzaldia emango du, eta Jokin Larunbek, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Habitat Ataleko buruak, "Por qué es necesario secar de forma periódica el embalse de Las Cañas" hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiaren ordutegian, areto berean, sorgin-orratzei eta tximeletei buruzko argazki erakusketa bat irekita egongo da.

Otsailaren 6an, igandean, 11,30ean, bisita gidatua egingo da Pitillas urmaelera (izen-emateak 619463450 telefono-zenbakian egin behar dira), eta 9,30ean ibilbidea Iruñetik Faltzeseko Sotobajo hezegunera (izen-emateak 948150012 telefono-zenbakian egin behar dira).

Dokumentazioa:
Proyecto del humedal Jauregiaroztegi
Proyecto del humedal Salobre

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa