(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako hezkuntza eskaintza ezagutzera emateko informazio kanpaina bat sustatu du asteazkena, 2011.eko otsailak 2

Kanpaina ikastegietan, hedabideetan eta Interneten egingo dute, 2011-2012 ikasturterako aurretiko izena emateko garaian


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak foru erkidegoko hezkuntza eskaintza ezagutzera emateko informazio kanpaina bat sustatu du. Ekimena datorren ikasturterako aurretiko izena emateko garaian eramango dute aurrera, ikastegietan, gizarte hedabideetan eta Foru Gobernuak horretarako apropos sortu duen web gunean.

Kanpainaren lema nagusia hau da: "Hezkuntza etorkizuna da". Alberto Catalan Higueras Hezkuntza kontseilariak aurkeztu du kanpaina gaur goizean, eta gogoratu du datorren ikasturterako aurretiko izena emateko epeak hauek dira: Haur eta Lehen Hezkuntzarako, otsailaren 7tik 14ra; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako eta Lanbide Heziketarako, martxoaren 1etik 15era.

Nafarroako Gobernuak foru erkidegoko hezkuntza eskaintza ezagutzera emateko informazio kanpaina bat sustatu du.

Ekimena datorren ikasturterako aurretiko izena emateko garaian eramango dute aurrera, ikastegietan, gizarte hedabideetan eta Foru Gobernuak horretarako apropos sortu duen www.centroseducativos.navarra.es web gunean.

Kanpainaren lema nagusia hau da: "Hezkuntza etorkizuna da". Alberto Catalan Higueras Hezkuntza kontseilariak aurkeztu du kanpaina gaur goizean, eta gogoratu du datorren ikasturterako aurretiko izena emateko epeak hauek dira: Haur eta Lehen Hezkuntzarako, otsailaren 7tik 14ra; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako eta Lanbide Heziketarako, martxoaren 1etik 15era.

Informazio kanpainan Nafarroako sare publikoko hezkuntza eskaintzaren hainbat alderdiren berri emango dute: txikitatik ingelesa ikastea, hizkuntza eredu guztietan irakastea, ikasgelan informazio eta komunikazio teknologia berriak sartzea, beste herrialde batzuekin egiten diren trukeak, ikasleen premien arabera antolatutako ibilbideak, garraio eta jangela zerbitzuak eta doako testuliburuak, besteak beste.

Prentsan eta foru erkidegoko irratsaio nagusietan iragarkiak jarriko dituzte, eta tokik egunkarien web orrietan banderatxoak. Gainera, telebista spot bat egin dute: hainbat adinetako neska-mutilek handitutakoan zertan lan egitea gustatuko litzaiekeen azaltzen dute. Halaber, 23.600 diptiko eta 1.100 kartel argitaratu dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz, ikastegietan banatzeko .

 

Nahi den ikastegia aurkitzea

Web orri berrian (

www.centroseducativos.navarra.es) Nafarroako hezkuntza eskaintzari eta ikastegi sareari buruzko informazioa jarri dute, gaztelaniaz eta euskaraz, baita familientzat eta hezkuntza komunitatearentzat interesgarria izan daitekeen eduki gehiago ere.

Orri horretan, bilagailu baten bitartez, ikastegien hezkuntza eskaintza eta kokapena zein diren jakin daiteke. Horrez gain, geobilagailu bat ere badago, egindako aukerarako (hizkuntzak, mailak, e.a.) egokienak diren ikastegiak automatikoki azaltzen dituena. Ikastegiek oinarrizko datuen fitxa daukate, eta fitxa horiek osatzen joan daitezke, eranskin eta bideoekin.

Hori gutxi balitz, sakelako telefonotik geobilagailuan zuzenean sartzeko aplikazio bat egin dute.

Web orrian familientzako eduki interesgarri gehiago ere badago: harrera prozesuari buruzko informazioa (ikastegietan aurkeztu beharreko eskaria deskargatu daiteke), Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen bekak eta laguntzak, Internet modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko aholkuak, Hezkuntza Departamentuan sartzeko estekak, aholku praktikoak, e.a.



Orobat, gaurkotasun albisteen atal bat eta Familia Eskolen gaineko beste bat daude. Familia Eskola Moderna Planeko hezkuntza proiektu bat da: 0 eta 14 urte arteko haurren gurasoei laguntzeko tresnak eskaintzen dituzte, etorkizunean ezinbestekoak izango dituzten gaitasunak garatzeko (adibidez: ahalegina, lankidetza eta ardura).
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Campaña para TV

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa