(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goi mailako prestakuntza zikloetan eta irakaskuntza artistikoetan sartzeko probak deitu dituzte
osteguna, 2011.eko otsailak 3

Izena emateko epea astelehenean, otsailak 7, ireki eta ostiralean, otsailak 11, itxiko da


Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoak eta Diseinua erdi eta goi mailako prestakuntza zikloetan sartzeko probak deitu ditu, baita 2011-2012 ikasturtean goi mailako irakaskuntza artistikoetan sartzeko heldutasun proba ere.

Izena emateko epea datorren astean irekiko da, zehatz esanda, otsailaren 7tik 11ra, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 11. zenbakian, 2011ko urtarrilaren 18an, argitaratutako deialdiaren arabera. Eskaera prestakuntza zikloak eskaintzen dituzten Foru Komunitateko zentro publiko eta itundu guztietan edo bide telematikotik egin daiteke, Nafarroako Gobernuaren atariko zerbitzuen katalogoan (

www.navarra.es ). Erdi mailako zikloak egiteko, hautagaiek 2011. urtearen amaieran 17 urte beteta izan behar dituzte. Goi mailakoen kasuan, 19 urte izan behar dituzte gutxienez urtearen amaieran. Hala ere, 18 urte dituzten pertsonek ere ikasketa hauek egin ahal izango dituzte, ikasi nahi den goi mailako zikloarekin lotutako teknikari tituluren bat badute.

Sartzeko probak

Azterketak maiatzaren 23an izango dira erdi mailako zikloetan, eta ekainaren 1ean eta 6an goi mailako zikloetan.

Erdi mailako irakaskuntzetarako proba Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburu orokorretara egokituko da. Hiru zati izango ditu, soziolinguistika, matematika eta zientziak eta teknologia. Proba berdina izango da prestakuntza ziklo guztietarako.

Goi mailako irakaskuntzetarako azterketa Batxilergoko helburuetara egokituko da. Alde orokorra eta zehatza izango ditu, eta bigarren hori kasuan kasuko zikloaren familiaren araberakoa izango da (zientziak eta ingeniaritza, osasunaren zientziak, gizarte zientziak eta arteak).

Goi mailako irakaskuntza artistikoetan sartzeko heldutasun proban azterketa bakarra egongo da, gaztelaniari, artearen historiari edo Espainiako historiari eta atzerriko hizkuntzari buruz.

Deialdian zenbait salbuespen ezarri dira. Besteak beste, 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko azterketa gaindituta dutenek ez dute azterketa egin behar eta, beraz, ez dute izenik eman behar.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 848 426 616 eta 848 426 400 telefono-zenbakietara edo begiratu

www.educacion.navarra.es web orrian.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa