(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 14.800 euro bideratu ditu Sakanako Berrikuntza Mapa egiteko osteguna, 2011.eko otsailak 3

Proiektuan 30 industriaren beharrizanak aztertu dira, eta Sakanako Enpresaburuen Elkartearekin lankidetzan garatu da


Francisco López de Alda eta José María Roig.

Francisco López de Alda eta Roig kontseilaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren bidez, 14.800 euro bideratuko ditu Sakanako Berrikuntza Mapa egitera. Jardun horren abiapuntua joan den urrian Nafarroako Berrikuntza Agentziak (ANAIN), Foru Gobernuari atxikitako sozietate publikoak, eta Sakanako Enpresaburuen Elkarteak (SEE) Nafarroako III. Plan Teknologikoaren barruan sinatutako hitzarmena da.

SEErekin egindako jardun hau 2005. urtearen amaieran hasitako lan-ildoari dagokio. Hain zuzen ere, orduko hartan Nafarroako enpresa-elkarteekin plan teknologikoaren eta I+G+b-ri lotutako beste plan batzuen inguruko informazioa eta banakako aginduak ematen hasi ziren. Urte hauetan enpresa-elkarte horietako 10 lankidetzan aritu dira (sektorekoak/gremiokoak zein zonakoak –horixe da SEEren kasua-), eta 580 enpresa inguru bisitatu dira.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak nabarmendu du proiektu hau oso garrantzitsua dela eskualdeko ehun ekonomikorako. Roigen eta Francisco López de Alda SEEko lehendakariaren esanetan, ezinbestekoa da enpresek berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua egitea, produktibitate eta lehiaortasun mailak handitzeko. Aurreikuspenen arabera, Sakanako Berrikuntza Mapa urteko bigarren hiruhilekoan amaituta egongo da.

Lankidetzaren helburuak

Nafarroako Gobernuaren eta SEEren baterako ekimenak helburu bikoitza du: batetik, Sakana inguruan berrikuntzaren azterketa orokorra egitea (berrikuntza mapa). Inguruko enpresen beharrizanen, egonezinen, eskaeren, aukeren, eta abarren diagnosia egin eta lehentasunak ezarriko dira. Hori guztia SEEk inguru horretarako berrikuntza jarduerako proiektuak ezartzeko oinarria izango da.

Bestetik, berrikuntzari buruz eta Nafarroan (kasu honetan, Nafarroako hirugarren Plan Teknologikoaren bidez, 2008-2011), Espainian eta Europan enpresen aldetik I+G+b proiektuak egiteko eskaintzen diren programei eta aukerei buruz informazioa eta orientazioa emango dira.

Helburu horiek SEErekin aurretik adostutako 30 enpresara bisita indibidualizatuak eginda beteko dira. Elkarte horren arabera, eta SEE-ANAIN lankidetza-hitzarmenean ezarritakoaren ildotik, enpresa horiek hainbat arrazoi direla bide nabarmentzen dira: horietan Sakanako langileen %44k lan egiten du; horietan nekazaritzako elikagaien sektorea, eraikuntza, zura, metalurgia, kimika eta zerbitzuak/besteak sektoreak ordezkatuta daude; eta guztiak Sakanako errealitatearen adierazgarriak dira (bai neurriari begira –handiak edo ETEak-, bai sektore bakoitzeko langileen kopuru osoari dagokionez).

Esaterako, 30 enpresako multzo horretan ordezkaritzarik handiena duen sektorea metalurgikoa da: 15 enpresa daude eta, guztira, 1.304 langile dituzte. Jarraian, eraikuntzako 6 enpresa daude, 386 langilekoak, eta zerbitzuen sektorea 4 enpresarekin eta 298 langilerekin. Horrez gain, zurarekin lan egiten duten 2 enpresa eta nekazaritzako elikagaien sektoreko beste bi daude (191 langile guztira, 131 eta 60, hurrenez hurren), eta sektore kimikoko enpresa adierazgarri bat, 40 langilekoa.

Gaur egun, Sakanako Enpresaburuen Elkartea 152 enpresak babesten dute, hau da, 4.000 langilek baino gehiagok. Eskualdeko industria-ehunaren %80tik gora hartzen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa