(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Indarkeria matxistaren prebentzioa koordinatzeko Erakunde Arteko Akordioa aurkeztu da ostirala, 2011.eko otsailak 4

García Malo kontseilariak gogorarazi du gaitz hori oso larria dela eta prebentzio eginkizuna beharrezkoa dela


Emakumeen aurkako indarkeria

Jardunaldiko lehendakaritza-mahaia: Amelia Valcárcel, Juan Manuel Fernández, García Malo kontseilaria, Francisco Javier Muñoz eta Sara Ibarrola. ( irudia handitu )

Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, "emakumeen aurkako indarkerian arretaren eta prebentzioaren koordinazio eraginkorrerako Erakunde Arteko Akordioa" aurkezteko jardunaldia egin du gaur goizean. Akordio hori joan den abenduaren 17an sinatu zuten Nafarroako Gobernuak, Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Iruñeko Fiskaltza Nagusiak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak.

Ekitaldi horretan, García Malo kontseilariak alboan izan ditu Juan Manuel Fernández Martínez Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Francisco Javier Muñoz Cuesta Nafarroako Fiskal Nagusia, Sara Ibarrola Intxusta Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Amelia Valcárcel filosofo eta idazlea.

Erakunde Arteko Akordio horren helburuak dira emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan esku hartzen duten erakundeen artean koordinaziorik onena lortzea eta biktimei laguntzea. Era berean, jarduera ildo homogeneoak ezarri nahi dira Foru Komunitate osoan, osasun eta polizia arloetan eta arlo judizial eta sozialean kalitatezko artapena bermatzeko. Horrekin batera, prebentzio eginkizuna egiteko konpromisoa dago, hezkuntza eta sentsibilizazio neurrien bidez.

2010ean Nafarroan 1.210 salaketa egon ziren emakumeen aurkako indarkeria egintzengatik (aurreko urtean baino %7,9 gutxiago). Horietatik %5,73 salatzailearen gaur egungo bikoteari dagozkio, eta %34,3 bikote ohiari. Jaioterriari erreparatuz, erasoak jasan zituztenen %52 espainiarrak ziren, eta %48 hirugarren herrialdeetakoak. Iruñean eta Iruñerrian egiten da salaketa kopuru handiena (%67,68).

 
Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko Akordioaren aurkezpenera hurreratu direnak. ( irudia handitu )

García Malo kontseilariak hitzaldian Akordioaren hiru alderdi nabarmendu ditu. Lehenengo eta behin, indarkeria matxista errotik erauzteko erakundeen arteko koordinazioa beharrezkoa dela adierazi du. Jarraian, delitu horiek oso larriak direla nabarmendu du, eta Amelia Valcárcel idazlearen hitzak erabiliz, hurrengoa esan du: "emakumeak irabazleak dira indize zalantzati baten inguruan, hain zuzen ere, indarkeriaren indize oso handia jasaten dute, aldatu ezin duten arrazoi bategatik: emakumeak direlako". Eta, amaitzeko, Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaietako Departamentuaren titularrak gogorarazi duenez, "berdintasunean trebatzea ezinbesteko erronka da esku hartzeari begira".

Erakunde Arteko Akordio hau sinatzen den bigarrena da eta 2002tik indarrean zegoena ordezten du. Hain zuzen ere, Akordio hau indarkeria matxistaren eta biktimen arretaren arloan lege eta administrazio esparruan izandako aldaketetara egokitu da. 2002. urtearen ostean, lege eta arau berriak aldarrikatu dira, Estatuan zein Foru Komunitatean, kasu hauei aplikatzeko modukoak. Lehenengo Akordioa sinatu zuten erakundeen aldetik sektoreko akordioak, hitzarmenak eta protokoloak sinatu dira, eta horiei esker erakundeen artean koordinazio hobea lortu da. Horrez gain, Nafarroako Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Plana onetsi da 2006-2010 aldirako. Aurrerapen horiek gaur goizean Iruñean aurkeztutako bigarren Erakunde Arteko Akordioaren oinarriak izan dira.

Dokumentazioa:
Acuerdo Interinstitucional para la prevención de la violencia contra las mujeres
Discurso de la consejera García Malo
Balance de denuncias por violencia contra las mujeres 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa