(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtero haur minbiziaren 15 kasu diagnostikatzen dira Nafarroan ostirala, 2011.eko otsailak 4

Diagnosian eta tratamenduan egindako aurrerapenei eta osasun arreta unitate pediatrikoetan pilatzeari esker, biziraupena %80ra igo da


‘Gosari Osasuntsuetako’ parte-hartzaileak

Sierrasesúmaga, Sagaseta de Ilurdoz, Machado, Kutz kontseilaria, Zalacáin eta Sanz. ( irudia handitu )

Urtero haur minbiziaren 15 kasu inguru diagnostikatzen dira Nafarroan, eta biziraupen tasa %80 ingurukoa da. Minbiziaren aurkako egunean egindako ‘Gosari osasuntsuen’ edizio berri batean emandako datuetako batzuk dira. Saio horretan María Kutz Osasun kontseilariak parte hartu du, eta bere esanetan, "patologia hori, gaur egun, kasuen ehuneko handi batean gainditzen da eta aldi baterako izaten da". Horrez gain, María Sagaseta de Ilúrdoz NOGeko haur onkologoak, Nafarroako Klinika Unibertsitarioko Pediatria zuzendariak, Laura Sanz neska gaixo baten amak eta Marta Zalacáin eta Verónica Machado gaixotasun hori haurtzaroan gainditu zutenek parte hartu dute.

Sagaseta doktoreak azpimarratu duenez, garrantzitsua da haurrarentzat hain agresiboak ez diren tratamenduak bilatzea. Gainera, adingabeak prozesu guztiari buruzko informazioa izan behar du. Bestalde, Sierrasesúmaga doktoreak nabarmendu duenez, "Nafarroa erreferentzia da laguntzari, ikerketari eta irakaskuntzari dagokienez"

Haur minbizia Nafarroan

Nafarroako Minbizi Erregistroko datuen arabera, Foru Komunitatean urtean 15 minbizi kasu inguru diagnostikatzen dira 15 urtetik beherakoen artean. Espainia osoan, 900 eta 950 kasu bitartean izaten dira. Adin taldeei erreparatuz, tasarik handiena urtebetetik beherakoen artean dago. Oro har, tumore gehienen kasuan, intzidentzia tasak antzekoak dira Espainian eta Europan. Kasu kopurua txikia denez, zaila da autonomia-erkidegoen arabera konparazioak egitea.

Mota desberdinei erreparatuz gero, leuzemiak dira gaixotasun ohikoenak haurren artean, eta bigarren eta hirugarren lekuan nerbio sistema zentraleko tumoreak eta linfomak aipatu behar dira.

Bestalde, minbizia duten haurren biziraupenak gora egin du, eta gaur egun %80 ingurukoa da. 1999-2002 aldian, 5 urterekin biziraupena %77koa izan zen tumore mota guztiei dagokienez. 80ko hamarkadan %54 zen, eta 90eko hamarkadaren hasieran, %70. Gorakada hori faktore askoren emaitza da, besteak beste, aurrerapenak diagnosian eta tratamenduan, haur patologia horren artapena minbizi pediatrikoaren unitateetan pilatzea eta tratamendu protokoloetan apurka-apurka eta lankidetzan parte hartzea.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa