(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Etxebizitzaren Kontrol eta Ikuskaritza Planaren helburuak bete ditu ostirala, 2011.eko otsailak 4

El pasado año se pidieron 1.013 consumos y la Policía Foral visitó 413 viviendas protegidas


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak Etxebizitza Babestuaren Kontrol eta Ikuskaritza Planaren 2010eko datuak aurkeztu ditu gaur goizean. Salanuevak gogorarazi duenez, planaren funtsezko eginkizunetako bat, besteak beste, eraikuntza, bisatuak, birgaikuntza, etxebizitza babestuaren transmisioa eta etxebizitza babestua ohiko bizileku moduan erabiltzea kontrolatzea da.

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak Etxebizitza Babestuaren Kontrol eta Ikuskaritza Planaren 2010eko datuak aurkeztu ditu gaur goizean. Salanuevak gogorarazi duenez, planaren funtsezko eginkizunetako bat, besteak beste, eraikuntza, bisatuak, birgaikuntza, etxebizitza babestuaren transmisioa eta etxebizitza babestua ohiko bizileku moduan erabiltzea kontrolatzea da. Kontseilariak esan duenez, nazioko metodologiarik osatuena da, inork ez baitu ikuskatzen agente pribatuek sustatutakoa eta, gainera, horri esker, etxebizitza babestuari dagokionez eta, neurri handian, etxebizitza babestu libreari dagokionez araudia betetzen baita.

2010ean egindako jardunak berrikustean, etxebizitza babestua ohiko eta etengabeko bizileku moduan erabiltzeari dagokionez, etxebizitza babestuaren jabeei uraren, gasaren eta elektrizitatearen 1.013 kontsumo eskatu zitzaizkien. Horrez gain, foruzainek 413 etxebizitza bisitatu zituzten guztira, in situ okupatuta dauden egiaztatzeko. Ikuskaritza horretan, auzokoekin hitz egin, etxebizitza ikuskatu eta postontzia begiratzen da. Azken finean, kontrol zorrotza egiten dute etxebizitzaren erabilera bermatzeko, BOE izan zein BTE izan.

Guztira, ikuskaritza horiek, 1.013 kontsumoak (850 BOE baino gehiago eta 250 BTE) eta 413 bisitak oinarri hartuta, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuak zehapen-izapideak abiatu zituen 54 pertsonaren aurka,eta azkenean 29 zehaztu zituzten. Aurreko urtearekin alderatuz gero, orduan 57 zehatu baitzituzten, foruzainek 130 bisita gutxiago egin zituztela kontuan hartuta, etxebizitza babestua jabetzan dutenek konpromiso handiagoa dutela ikusten da. Salanuevaren esanetan, "Gobernuaren ahalegina emaitzak ematen ari da eta herritarrek haien etxebizitzan bizi behar dutela ulertu dute. Erabilera horren kontrolean zorrotzak izaten jarraituko dugu, zehapenak albait azkarren saihesteko; esleipendunek legea betetzen duten sintoma da hori". Era berean, kontseilariak gogorarazi duenez, Nafarroa da biztanle bakoitzeko etxebizitza babestu gehien sustatzen dituen autonomia-erkidegoa, baina ezinbestekoa da jabeek etxebizitza horiek erabiltzea.

Zehapenak 3.000 eta 4.500 euro bitartekoak izaten dira, eta posible da desjabetzea egitea berrerorlea izanez gero (ez da bat ere ez egin).

Kontrol osoa sustapenaren eta eraikuntzaren gain

Aurkezpenean baloratu den beste alderdi bat etxebizitzen sustapenari eta eraikuntzari buruzkoa izan da, etxebizitza horiek libreak, babestuak edo birgaituak izan. Puntu horren helburuak dira, besteak, beste, eraikuntzaren oinarrizko araudia osorik betetzea; eraikuntza eta birgaikuntza babestuko lanen kalitate teknikoa hobetzea eta erabiltzaileei energia gastuari buruzko ezagutza bermatzea. Alderdi horien gaineko kontrola erabatekoa izan da, planean ezarritakoaren arabera. Modu horretan, proiektuaren fasean, etxebizitza libre eta babestu guztiak kontrolatu dira eta, amaitu ondoren, etxebizitza babestu guztiak eta libre batzuk ikuskatu dira. "Proiektuak aztertzea, prozesuaren hasieran zein gauzatu ondoren, gure komunitatean kalitatezko etxebizitzak sustatzeko bermerik onena da", esan du Salanuevak.

Horrez gain, etxebizitza berriaz gain, planean birgaikuntza babestuaren kontrola ezarri da. Guztira, kalifikazio hori eskatu zuten 6.889 etxebizitzak kontrolatu zituzten (2010ean baino 1.300 gehiago). Salanuevarentzat, "garrantzitsua da puntu honetan Gobernuak Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoekin batera egindako lana; bulego horiek ahaleginak biderkatu behar izan dituzte birgaitze lanak baloratu eta bisitatu ahal izateko, lan horien kopuruak gora egin baitu azken bi urteetan, Presako Neurrien Legeari esker".

Eraikuntzari eta birgaitzeari esker, planak bermatu egin nahi du etxebizitza guztiak aurretik deialdi publikoa eginda esleitzea, baremoa aplikatuta eta esleipendunek eskatutako betekizunak betetaa. Modu horretan, planean ezarri zen kontrol hau salerosketa kontratuetan egitea. Modu horretan, iaz sinatutako 1.402 kontratuak berrikusi ziren eta 31 ukatu ziren (oro har, diru-sarreren betekizunak betetzen ez direlako edo aurretik jabea delako) eta 7 ez ziren onartu (oro har, sustatzaileak aurkeztutako kontratua legezkoa ez zelako). Hori guztia Ogasunarekin datuak trukatzeko sistema aplikatzeari esker egin ahal izan da, Lurralde Aberastasuneko zerbitzuaren datuetara sarbide zuzena izanda.

Planak ondo funtzionatu duenez, Nafarroako Gobernuak Etxebizitza Babestuaren Kontrol eta Ikuskaritzarako bigarrren plana aurkeztu du. Bi urteko izaerarekin, ildo horretan lan egiten jarraitzeko eta berrikuntza batzuk ezartzeko aukera emango du. Funtsezko berrikuntzak dira urtean 150 ikuskaritza inguru egitea komunetako eta sukaldeetako zaharberritzeen gainean (Presako Neurrien Legeari esker indarrean dagoen kanpaina) eta kontsumoak entitate hornitzaileei zuzenean eskatzea.

Datu horiek guztiak ikusita, Nafarroa etxebizitzarekin konpromiso handia duen autonomia-erkidegoa dela ondorioztatzen da, gainerako autonomia-erkidego gehienetan ikuskaritzak entitate publikoek sustatutako etxebizitza sustatuetan soilik egiten baitira, sustatzaile pribatuek eraikitako etxebizitza babestuak alde batera utzita. Foru Komunitatean, etxebizitzak deialdiaren eta baremoaren arabera esleitzen direnez, etxebizitza babestuen gaineko kontrola erabatekoa da.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa