(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 2010eko aurrekontua 111,4 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi du astelehena, 2011.eko otsailak 7

Bi urteko defizitaren ostean, Gobernuak gastua murriztea lortu du, departamentuetako konpromisoen %98,9 artatuta


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2010eko aurrekontuak 111,4 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi ditu. Izan ere, iaz gastu publikoa murriztu zen, eta horri esker, Estatuarekin egindako doikuntza fiskalen ondoriozko sarreren murrizketa konpentsatu da. Hala ondorioztatzen da 2010eko sarreren eta gastuen betearazpena biltzen duen txostenetik. Agiri hori gaur goizean aurkeztu du Gobernuaren saioan Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

Itxierako behin-behineko datuen arabera, 2010ean 4.309,1 milioi euro bildu ziren guztira, aurrekontuetan ezarritako kopurua baino 100,1 milioi euro gutxiago (4.409,2). Onura fiskalak kendu ondoren, sarrerak zein gastuak berdin ukitzen dituztenak, hau da, 84,8 milioi, benetako bilketaren murrizketa 15,3 milioi eurokoa da. Alde hori, batez ere, BEZ Estatuarekin erregularizatzearen ondorioa da, horren eraginez 2010ean 107,3 milioi euro ordaindu behar izan dira eta. Kopuru hori ezin izan dute konpentsatu ez egon diren sarrera handiagoek (41,8 milioi) ez Nafarroak Estatuari 2009. urteari dagokionez egindako ekarpena erregularizatzetik lortutako funts handiagoek (aurrekontuan ezarritakoa baino 61,7 milioi gehiago).

 

Álvaro Miranda eta Alberto Catalán

Miranda presidenteordea eta Catalán kontseilaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2010eko aurrekontuak 111,4 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi ditu. Izan ere, iaz gastu publikoa murriztu zen, eta horri esker, Estatuarekin egindako doikuntza fiskalen ondoriozko sarreren murrizketa konpentsatu da. Hala ondorioztatzen da

2010eko sarreren eta gastuen betearazpena biltzen duen txostenetik . Agiri hori gaur goizean aurkeztu du Gobernuaren saioan Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

Itxierako behin-behineko datuen arabera, 2010ean 4.309,1 milioi euro bildu ziren guztira, aurrekontuetan ezarritako kopurua baino 100,1 milioi euro gutxiago (4.409,2). Onura fiskalak kendu ondoren, sarrerak zein gastuak berdin ukitzen dituztenak, hau da, 84,8 milioi, benetako bilketaren murrizketa 15,3 milioi eurokoa da. Alde hori, batez ere, BEZ Estatuarekin erregularizatzearen ondorioa da, horren eraginez 2010ean 107,3 milioi euro ordaindu behar izan dira eta. Kopuru hori ezin izan dute konpentsatu ez egon diren sarrera handiagoek (41,8 milioi) ez Nafarroak Estatuari 2009. urteari dagokionez egindako ekarpena erregularizatzetik lortutako funts handiagoek (aurrekontuan ezarritakoa baino 61,7 milioi gehiago).

Sarreren azken zifran eragina izan du sarrera fiskalen bidetik egin den bilketa txikiagoak (7,2 milioi gutxiago, aurrekontuan ezarritakoa baino %0,2 gutxiago). Horrez gain, Nafarroak azkenean ez du gauzatu 2010eko aurrekontuetaan ezarritako zorpetze osoa (495,1 milioietatik 490,8 hartu ditu, hau da, 4,3 milioi gutxiago).

Gastuaren bidetik, Nafarroako Gobernuak 126,7 milioi euro gutxiago gauzatu ditu (211,5 milioi, aurrekontuetako gastu fiskalen 84,8 milioiak batzen badira, enpresek eta herritarrek erabili ez dituztenak). Alde hori ondorioztatzen da Nafarroak 2010ean Estatuari egin behar izan dion ekarpen txikiagotik (36,8 milioi gutxiago), 2010eko ekainetik funtzionarioen soldatan egin den batez besteko %5eko murrizketak eragindako gastu txikiagotik (26,1 milioi euro) eta zorraren interesekin lortutako aurrezkitik (14,9 milioi gutxiago gastuetan). Era berean, 48,9 milioi euroko ez-gauzatze arrunta egon da, aurrekontu osoaren %1,1. Horrek esan nahi du lortutako aurrezkia gorabehera, onetsitako aurrekontuaren %98,9 gauzatu dela.

Gastu erreserbaren jomuga

Aurrekontuaren itxierak erakusten du Gobernuak gastuari eusteko egindako ahaleginak (martxoan 100 milioi euroko aldi baterako erreserba eginda) helburu bikoitza lortu duela: batetik, Osasun eta Gizarte Gaietako beharrizanak artatu dira, eta bestetik, Nafarroako kontuak ez dira desorekatu, hau da, ez da gastu erantsia eragin.

Zehatz esanda, aurrekontu osotik 100,1 milioi erreserbatu ziren eta 77,3 milioi euroko osasun-prestazioak artatu dira, errezetetan gastu handiagoa egon da, 5,6 milioi, eta oinarrizko errenta ordaintzeko baliabide gehiago behar izan dira, 15,8 milioi. Beraz, guztira, erreserbako 98,7 milioi gauzatu dira (%98,6).

Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Nafarroa dela osasun-hornikuntzarako egindako ordainketetan eperik txikiena duen autonomia-erkidegoa. Osasun produktu eta teknologiaren enpresen patronalak argitaratutako azken txostenaren arabera, Foru Komunitateak 61 egunetan ordaintzen du, eta autonomia-erkidegoen batez bestekoa 307 egun da.

Gastua departamentuen arabera

Departamentuen araberako aurrekontu-betearazpenari erreparatuz gero (onura fiskalik gabe) eta aurreko urtekoarekin alderatuz gero, gastu handiagoa egon da Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan (2009an baino %9,24 gehiago), Osasun Departamentuan (%7,4), Toki Administrazioan (%2,04), Hezkuntza Departamentuan (%1,95), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (%1,86), Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan (%1,30) eta Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan (2009an baino %0,79 gehiago gauzatu da).

Aitzitik, gutxiago gauzatu da Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetan (2009an baino %29,8 gutxiago), Ekonomia eta Ogasunean (%20,24), Kultura eta Turismoan (%10,73), Erakundeekiko Harremanetan (%10,15) eta Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuan (%2,69).

Bestalde, Nafarroako Parlamentuak 2010ean aurreko urtean baino %3,02 gehaigo gauzatu du, eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, %1,23 gehiago. Aitzitik, Nafarroako Kontseiluak gastua %6,24 murriztu du 2009. urtearekin alderatuta.

Gastua bideratzea

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egindako txostenaren arabera, 2010eko aurrekontu-itxiera krisi ekonomikoa hasi zenetik emaitza positiboa izan duen lehenengoa da. Bi urtez jarraian defizita izan ondoren, 2008an eta 2009an, 2010ean gastua bideratu da. Izatez, iaz aurrekontuetan ezarritakoa baino gutxiago gastatu zen lehenengo urtea izan zen hamarkada osoan.

Dena den, aurretik esan bezala, Gobernuak 2010ean departamentuen konpromisoen %98,9 artatu zituen, eta ez-gauzatze arrunta %1,1ekoa soilik izan zen. Doikuntza beste kontzeptu batzuengatik egin da: ekarpen txikiagoa Estatuari, langileen arloko gastu txikiagoa, zorraren interes txikiagoak eta gastu fiskal txikiagoak.

Gastu fiskalen murrizketa, batez ere, inbertsioaren jaitsierak eragin du, bai partikularrek etxebizitzetan egindakoa, bai enpresek I+G inbertsioetan egindakoa. Era berean, enpresa-etekinen beherakadak saldo positibo txikiagoak sortu zituen eta, beraz, dedukzioen aplikazioak emaitza txikiagoa eman du.

Aurrekontu-itxiera alde batera utzita, Nafarroako Gobernuak enpresek azken lau urteetan egindako ordainketa fiskalen gerorapenen egoerari buruzko txostena gehitu du. Neurri honek epeak eta tratamendua hobetzen ditu, enpresek tributuak Foru Ogasunari modu diferituan ordaindu ahal izateko. Modu horretan, krisi ekonomikoan likidezia lortzen dute. Horren eraginez, 2010ean, Ogasunari ordaintzeko dagoen saldoa 116,9 milioi eurokoa da, batez ere BEZaren eta PFEZaren gerorapenengatik.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa