(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hamar lege proiektu bidali zituen iaz Parlamentura asteartea, 2011.eko otsailak 8

Zortzi onartu egin dituzte, Parlamentuko izapideak egin ondoren, eta beste biak legealdi amaierarako utzi dituzte


Nafarroako Gobernuak hamar lege proiektu bidali zituen iaz Parlamentura.

Zortzi onartu egin dituzte, Parlamentuko izapideak egin ondoren. Beste biak, hau da, 2009ko Kontuen Legearen proiektua eta Nafarroako Toki Administrazioko Foru Legea idazkaritza eta kontu-hartzailetza lanpostuak hornitzeko aldatzeko proiektua, legealdi amaierarako utzi dituzte. Onartutako ekimen nagusietako bat da Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren berrikuntza.

Datu horiek Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuko Parlamentuarekiko Harremanetarako Zerbitzuaren 2010. urteko txostenean daude.

Txostenaren arabera, espediente kopuruak gora egin zuen 2009tik 2010era (lege proiektu eta proposamenak, galderak, mozioak, hitzarmenak, planak, e.a.).

Zehazki, 2009an 1.460 espediente bideratu ziren eta iaz 1.535. Galderek nabarmen egin zuten gora. Lege proposamenek eta Nafarroako Gobernuak onartutako planek ere gora egin zuten.

Parlamentuko taldeek 31 legegintza ekimen, hau da, foru legeen proposamen, aurkeztu zituzten.

Horietatik sei onartu egin zituzten, hamaikak ez zuten aintzat hartzeko izapidea gainditu eta, izapide horren ondoren, hiru baztertu egin zituzten, sei osoko bilerak aintzat hartu zituen eta bost 2011ko otsaila eta martxoa bitartean aztertzeko utzi dituzte.

Halaber, Parlamentuak informazioa eta dokumentazioa eskatzeko 283 eskari egin zituen eta, eskari horiei erantzuteko, departamentuek 363 erantzun bidali zituzten.

Eskarietatik sei departamentu guztietara bidali zituzten, eta bederatzi eskari erantzuteko hainbat departamentu koordinatu zituzten. Eskari gehienak dira Osasunekoak (66), Hezkuntzakoak (55) eta Landa Garapen eta Ingurumenekoak (43).

Orobat, parlamentariek 902 galdera egin zituzten:

206 osoko bilkuran edo batzordean ahoz erantzuteko eta 696 idatziz erantzuteko. Idatziz erantzuteko aurreko urtean bezainbeste galdera egin zituzten (698). Galdera horiei erantzuteko, departamentuek 933 erantzun eman zituzten, galdera batzuk departamentu bat baino gehiagoren gainekoak baitziren. Galdera gehien Gizarte Gaietako Departamentuak jaso zituen (243), Nafarroako Parlamentuko Sozialistek aurrekontu partida zehatzen egikaritzeari buruzko galderak egin baitzituen. Galdera asko jaso zituzten, baita ere, Kultura eta Turismo Departamentuak (170), Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak (111), Hezkuntza Departamentuak (89) eta Osasun departamentuak (76).

Mozioei dagokienez, iaz 154 aurkeztu zituzten, eta 2009an 199.

Horrez gain, agertzeko 142 eskari egin zizkieten, bai Gobernuko kideei, bai beste kargu batzuei, gai jakin batzuen berri emateko. Nafarroako Gobernuak, gainera, Parlamentuko taldeen lau interpelazio jaso zituen (2009an 15): hiru osoko bilkuran bideratu zituzten eta bestea hilabete amaieran ebaztea aurreikusi dute, interpelazioa egin zuen taldeak osoko bilerarako mantendu duelako.

Gainera, Nafarroako Gobernuak bi lankidetza hitzarmen bidali zituen Parlamentura, sinatzea baimen zitzaten. Hitzarmenak Estatuaren Administrazio Orokorrarekin eta ADIF erakunde publikoarekin sinatzeko dira, Nafarroan Zaragoza-Iruña abiadura handiko trenbidea eraikitzeko eta trenbide horretan Nafarroan jarduera jakin batzuk egitea agintzeko.

Orobat, hiru plan bidali zituen Ganberara, eztabaidatu eta onar zitzaten.

Batetik, Nafarroako Kirolaren Plan Estrategikoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak urriaren 19ko 318/2009 Foru Agindua medio onartua; bestetik Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea (2009-2016); eta MODERNA Plana, Nafarroan garapen ekonomikorako eredu berri bat ezartzen duena, 2030. urtera begira. Parlamentuak, gainera, Nafarroako Gobernuak proposatuta, Tokiko Inbertsioen Planeko 2009-2012 aldirako Plan Berezia onartu zuen, Foru Lege baten bitartez.

Azkenik, Herriaren Defendatzailearen Bulegoak 439 informazio eskari bidali zizkien hainbat departamenturi (2009an 443 bidali zituen), eta departamentuek 459 erantzun eman zituzten.

Eskari horiek herritarrek batik bat arlo hauetan egindako erreklamazioen gainekoak ziren: Osasuna (105); Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaiak (102); Hezkuntza (85); Lehendakaritza, Justizia eta Barne gaiak (61).
Dokumentazioa:
Cuadro sobre el número de expedientes entre el Gobierno y el Parlamento en 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa