(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren maiatzaren 22ko foru eta toki hauteskundeak prestatzeko batzordea eratu da asteartea, 2011.eko otsailak 8

Hauteskundeetako emaitzak zenbatzeko eta zabaltzeko laguntza teknikoaren lanak Odec SA enpresari esleitu zaizkio, 255.000 euroren truke


Hauteskunde Batzorde iragankorra eratzeko bilera

Ezkerretik eskuinera, Garde, Rubio Rábade, Iriarte, Sebastián, Caballero, Ortigosa, Menéndez, Marín eta Alfaro. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak joan den urtarrilaren 24an datorren maiatzaren 22an Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatzeko

sortu zuen batzordeak gaur egin du eratze ekitaldia Nafarroako Jauregiko Areto Isabeldarrean, Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria buru zela.

Lehenengo bilera honetan, hurrengo hauek parte hartu dute: Ildefonso Sebastián Lehendakaritzako zuzendari nagusia; Pedro Pegenaute Toki Administrazioko zuzendaria; Joaquín Ortigosa Komunikazioko zuzendari nagusia; eta José Luis Menéndez Modernizazioko eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusia; baita José Gabriel Iriarte Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari nagusi teknikoa eta Magaly Marín Hauteskunde Bulegoko koordinatzailea ere, batzorde honetako idazkari moduan. Topaketan hurrengo hauek ere parte hartu dute: Roberto Rubio Justiziako zuzendari nagusia; Juan Ramón Rábade Barne zuzendari nagusia; eta Fernando Alfaro Informazio Sistemen Segurtasun Zerbitzuko zuzendaria, haien unitateek hauteskundeeetako prestaketetan inplikazio handia baitute.

Lehenengo saio honetan, hauteskundeetako emaitzak zenbatu eta zabaltzeko laguntza teknikoaren lanak Odec SA enpresari esleitu zaizkio, 255.000 euroren truke. Enpresa honen proposamen teknikoak bi eskaintzen arteko puntuaziorik onena lortu du. Eskaintzaren deialdia Nafarroako Kontratazio Atarian eta Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko irailean.

Batzordeak foru eta toki hauteskundeen prestakuntzari lotutako beste gai batzuk ere jorratu ditu. Gai konplexuak dira, organo desberdinen eta kasuan kasuko baliabide material eta giza baliabideen parte-hartzea, lankidetza eta koordinazioa eskatzen baitute, besteak beste, Barne Ministerioarena eta Gobernuaren Ordezkaritzarena. Batzordeak koordinazio eginkizuna eta hauteskundeen antolaketa zuzentzea bere gain hartzen ditu, eta lan zehatzak prestatzea xede horretarako sortutako Hauteskunde Bulegoari dagokio, Batzordearen menpekoa dena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa