(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako IV. Plan Teknologikoaren bidez enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da asteazkena, 2011.eko otsailak 9

Lehenengo plana 2000. urtean abian jarri zenetik, Foru Komunitateak Berrikuntzan egindako gastua laurekin biderkatu da


Transcripción textual del video

Foru Gobernuak aste honetan 2012-2015 aldirako Nafarroako IV. Plan Teknologikoa egitea onetsi du. Horren bidez, berrikuntza eta teknologia politikak definitu eta planifikatu nahi ditu. Zehatz esanda, enpresa-lehiakortasuna hobetu, ezagutza eskuratu eta eraldatzea dinamizatu eta Nafarroako berrikuntza Europako ikerketa espazioan integratu nahi da.

Foru Gobernuak aste honetan 2012-2015 aldirako Nafarroako IV. Plan Teknologikoa egitea onetsi du. Horren bidez, berrikuntza eta teknologia politikak definitu eta planifikatu nahi ditu. Zehatz esanda, enpresa-lehiakortasuna hobetu, ezagutza eskuratu eta eraldatzea dinamizatu eta Nafarroako berrikuntza Europako ikerketa espazioan integratu nahi da.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak gaur eman ditu datu horiek. Horrez gain, Nafarroaren berrikuntza adierazle nagusien bilakaera aurkeztu du 2000. urtetik, hau da, lehenengo plan teknologikoa abian jarri zenetik. Roigen ondoan, Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusia egon da.

Kontseilariaren esanetan, laugarren planak oinarrizko irizpide hauek izango ditu oinarri: ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea; enpresa-ehunaren modernizazioa eta lehiakotasuna hobetzea; zientzia, teknologia, enpresa eta gizarte sistemako eragileen lankidetza handitzea; esangura bikoitzean irekitako berrikuntza eredua zabaltzea, barrutik enpresak abiapuntu hartuta, eta kanpotik beste entitate eta erakunde batzuekin lankidetzan arituz; eta enpresetan etengabeko berrikuntza lortzea.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berrikuntza Agentziaren bidez, I+G+b-ren eragileen lankidetza izango du: enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, baita gizarte- eta ekonomia-eragileak ere.

Nafarroak 388 milioi euro bideratu zituen I+G+b-ra 2009an

2000. urtean Nafarroako I. Plan Teknologikoa abiatu zenetik, Foru Komunitatean berrikuntzan egindako gastua laurekin biderkatu da. Hasieran 90 milioi euro inbertitzen ziren, eta 2009an, 388. Estatistika Institutu Nazionalak emandako azken datuen arabera, Nafarroak lehen tokia du nazioan I+G-n egindako gastuari dagokionez.

Modu horretan, 2009. urtean Nafarroak I+G+b-ra Barne Produktu Gordinaren %2,13 bideratu zuen, eta nazioko batez bestekoa %1,38 izan zen. Horrez gain, Foru Komunitateak Europako %2ko batez bestekoa gainditu zuen. Datuei erreparatuz, Nafarroako enpresek urte horretan gastuaren %69 berrikuntzara bideratu zuten eta arlo horretan 5.500 langile ari ziren.

Roigek Foru Gobernuak I+G+b-n egindako ahalegina nabarmendu du. Horren erakusgarri da plan teknologiko batetik bestera dagoen aurrekontu igoera. Izatez, II. Plan Teknologikotik III.era 87 milioi euro gehiago inbertitu ziren, 2000. urtetik egindako inbertsiorik handiena.

33 urte berrikuntza bultzatzen

Roig kontseilariak Nafarroan berrikuntzan bultzada izan duten une batzuk aipatu ditu. Roigek gogorarazi duenez, Nafarroako Gobernuak arlo horretan egindako lehenengo urratsak 1977koak dira, urte horretan ikerketa bultzatzeko batzordea eratu baitzen. Era berean, 1991n CEIN sozietate publikoa sortu zen espiritu ekintzailea sustatzeko eta Nafarroako enpresetan berrikuntza bultzatzeko. Zortzi urte geroago Nafarroako Berrikuntza Agentzia sortu zen.

Roigek gogorarazi duenez, horretan hurrengo hauek ere lagundu dute: Sarrigurenen Berrikuntzaren Hiria bultzatzea, Nafarroako Zentro Teknologikoen Sarea sortzea (RETECNA), eta Foru Gobernuak enpresaburuekin eta berrikuntzako teknikariekin lankidetzan egindako ondoz ondoko plan teknologikoak.

Aipatzekoa da 2000-2003 Nafarroako I. Plan Teknologikoan zentro teknologiko berriak garatu zirela: Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra (CITEAN), Agrobioteknologia eta Baliabide Naturalen Institutua, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) eta Medikuntza Aplikatuaren Ikerketa Fundazioa (CIMA). Plan horretara bideratutako aurrekontua 120 milioi eurokoa izan zen.

Bestalde, II. Plan Teknologikoak, 2004-2007 aldian indarrean egon zenak, 141 milioi euroko kontsignazioa izan zuen (gastua 21 milioi euro handitu zen). Plan hau aurreko planean abiatutako ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza politikari jarraipena emateko sortu zen, eta horren bidez herritarren bizi-kalitatea hobetu eta Nafarroako gizartearen garapen jasangarria bultzatu nahi izan zen, enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateetan egindako I+G+b jarduera artikulatzearen bidez.

Amaitzeko, III. Plan Teknologikoak, 2008-2011 aldian, 229 milioi euroko aurrekontua izan zuen, eta modu horretan, bigarren planarekin alderatuta 88 milioi euro gehiagoko inbertsioa egin zen (%62 gehiago). Plan hau indarrean dago oraindik, baina betearazpena %87koa da. Horren bidez, sektore hauek bultzatu nahi izan dira: bioteknologia, nanoteknologia, energia berriztagarriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia. Era berean, bultzatzen jarraitu nahi den beste sektore bat automozioarena da. Horretarako, Nafarroako Gobernua, planaren bidez, lankidetza teknologikoaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egiten ari da, eta Europako proiektuetan parte hartzea bultzatzen ari da.

  
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
IV Plan Tecnológico de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa