(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Esteribarko hainbat herri eta kontzejutan izan da asteazkena, 2011.eko otsailak 9

Nafarroako Gobernuak batik bat toki azpiegiturak eta herri lanak egiteko inbertsioetan lagundu die udalerri horiei


Sanz Lehendakaria, Salanueva kontseilaria eta udal ordezkariak, Zubirin, Esteribarko udaletxean ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, eta Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, Esteribarren izan dira, Olloki, Larrasoaña, Iragi eta Zubiriko herrietan, hain zuzen. Sanz eta Salanueva zonako udal ordezkariekin bildu dira, bailarako Udalaren egoitzan, Zubirin. Bileran, Lehendakariari amaituta eta oraindik egiteko dauden jarduera nagusien berri eman diote: bailarako udaletxe berria, hiru urtekoentzako zentro bat eta amorruaren zubiaren birgaitzea (Zubirin, Arga ibaian).

Hasteko, Ollokira joan dira eta alkateak, Francisco Javier Bordak, egin die harrera; han sarbide berriak (biribilguneak) ikusi dituzte. Gero Larrasoañera joan dira eta kale nagusian ibili dira, kontzejuko buru Juan Gabriel Esainekin.

Ondoren, Lehendakaria Iragira joan da eta, kontzejuko buru Mikel Labaien agurtu eta gero, Atekua gaztandegira; gaztandegiaren jabeak, Angel M. Lizoainek, gazta nola egiten duten erakutsi dio Lehendakariari.

Segidan, bailarako alkate eta kontzejuetako buruekin bildu ondoren, parte zaharrean ibili dira eta Arga ibaiko amorruaren zubia ikustera joan dira; zubia multzo historiko-artistiko izendatu dute eta Santiago Bidea handik pasatzen da. Azkenik, Sanz Lehendakaria eta Salanueva kontseilaria zonako enpresaburuekin eta elkarteetako ordezkariekin bildu dira.

Era horretako bisitetan ohikoa duen moduan, Lehendakariak, joan aurretik, alkateei Nafarroako ezkutu bana eman die

.

Toki azpiegituretarako inbertsioak

 

Legealdi honetan, 2012. urtera arte, bailarako Udalak 3,1 milioi euro inbertituko ditu; Nafarroako Gobernuak zenbateko horretan 1,8 milioi euro baino gehiago jarri ditu, 2009-2012 aldirako Tokiko Inbertsioen Plana medio. Esteribarko Udalak eta kontzejuek aurkeztutako 25 proiektuetatik sei daude aurten eta hurrengo urtean egiteko.

Herrika, honako hauetan egin dituzte hobekuntzak: Eugi, Irure, Ilarratz, Olloki, Urtasun, Akerreta, Irotz, Antxoritz, Larrasoaña, Saigots, Urdaitz, Zabaldika, Zubiri eta Iragi.

Irure eta Akerretako ur-horniketa berritzeko inbertitu dute gehien: milioi bat euro, hain zuzen (Foru Gobernuak %90 finantzatu du). Ollokiko parte zaharra zolatzeko ere diru dezente jarri dute, 400.000 euro, hain zuzen (300.000 Toki Administrazioko Departamentuak).


Sanz Lehendakaria eta gainerako agintariak, Zubirin, Arga ibaiko amorruaren zubian. ( irudia handitu )

Inbertsioak egin dituzte, baita ere, zolatzeko obrak eta hilerriak, saneamendu eta horniketa sareak, argiteria eta kontzeju etxeak berritzeko lanak egiteko (kontzeju etxeak berritu dituzte, adibidez, Eugin, Urdaitzen eta Zabaldikan). Gainera, aurten eta datorren urtean, Zubirin eta Saigotsen udaletxeak berritzeko asmoa dute, 106.000 eta 57.000 eurorekin, hurrenez hurren

.

Bideetarako inbertsioak

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua bailarako hiru proiektu lantzen ari da:

Proiektu bat da Olatz eta Olloki artean PA-30 ingurabidea bitan banatzea, ingurabideetako ibilgailuak Itaroako merkataritza gunetik eta Ollokiko herrigunetik pasa ez daitezen. Proiektuak Uharte eta Esteribar hartzen ditu, eta atzeratu egin da, aurrekonturik ez dagoelako. III. Errepideen Plan Zuzentzailearen arabera, proiektuari 2012an ekingo diote; beraz, espero dute aurten informazio publikoa egitea.

Bigarren proiektua da Ollokiren eta Ezkabako tunelaren artean PA-30 ingurabidea bitan banatzea, eta datorren urtean ekingo diote lanari.

Azken proiektua Erroko tunelarena da eta 2012an hasiko dute. Dagoeneko bideratu dute aukerak aztertzeko lana, UGPS gisa, eta egindako aukeraren ingurumen inpaktua ere zehaztu dute

.

Bailarari buruzko informazioa

Esteribarren 2.069 lagun bizi dira, 28 herritan:

Olloki, Ilurdotz, Irotz, Zabaldika, Antxoritz, Zuriain, Akerreta, Idoi, Sarasibar, Inbuluzketa, Larrasoaña, Irure, Setoain, Errea, Urdaitz, Ilarratz, Ezkirotz, Osteritz, Leranotz, Usetxi, Zubiri, Saigots, Agorreta, Urtasun, Iragi, Eugi eta Gendulain eta Arletako jaurerriak.

Herriburu administratiboa Zubiri da, eta han 430 lagun inguru bizi dira.

Biztanleria aldetik, gero Eugi eta Larrasoaña dira populatuenak: 331 eta 162 biztanle dituzte, hurrenez hurren. Akerreta, Ilarratz eta Setoainen oso jende gutxi bizi da: 6, 13 eta 7 lagun, hurrenez hurren. Eta beste batzuk hutsik daude: Zai, Idoieta, Tirapegi eta Beltzunegui. Esteribar Frantziako Santiago Bideak zeharkatzen du iparretik hegora.

Bailarako ekonomian hiru sektoreak orekatuta daude; batik bat daude nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi tradizionalak eta hirugarren sektoreko enpresak.

Bailarako enpresa nagusia Magnesitas Navarras SA (MAGNA) da. Esteribarko instalazioetan 150 langile baino gehiago dauzka.

Gaur bisitatu dituzten udalerrietan hegoen eta Iruñetik gertuen dagoena Olloki da; izan ere, Uharterekin muga egiten du eta Uharte Nafarroako hiriburutik sei kilometrora dago.

Hiria asko garatu da, familia bakarreko etxebizitzak eraiki dituztelako, eta, gainera, udalerrian Uharte eta Arre arteko Iruñeko ingurabideen sistema lotu dute. Udalerrian dago, baita ere, Cinfa farmazia enpresaren fabrika berria.

Larrasoañako herria

(162 biztanle) bide moduko bat da: Santiago Bidearen babesean sortu zen eta bidearen bi aldeetan egiten du aurrera, luze.

Iragiko

20 biztanleek euskaraz egiten dute, eta nazioarteko aintzatespena daukan Atekua gaztandegia han dago.
Ustiategi eta gaztandegi horren oinarria tradizioa da. Aurpegi beltzeko 380 latxa ardi dauzkate eta ardi horien esnearekin egiten dute gazta ondua: urtean 3.000 kilo inguru. Han egiten duten gaztak Idiazabal jatorri deitura dauka eta 2008an urrezko domina jaso zuen Dublingo World Cheese Award lehiaketan. Hurrengo urtean, 2009an, saritu egin zuten berriz ere, eta brontzezko domina eman zioten.

Azkenik, Zubiri bailarako herriburu administratiboa eta industria ardatza da, han baitago MAGNA enpresaren fabrika.



Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa