(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Indarkeriaren aurkako borroka ardatz duen Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko II. Jardunaldiak 302 espezialista bilduko ditu ostiral honetan osteguna, 2011.eko otsailak 10

Ángel Juanes Peces Auzitegi Nazionaleko presidenteak irekiko ditu hitzaldiak


Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko II. Jardunaldiaren logotipoa.

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko II. Jardunaldiaren logotipoa.

Segurtasun publikoaren eta pribatuaren arloko eta epaileen arloko 302 espezialista ostiral honetan Nafarroako Segurtasun Publikoaren II. Jardunaldian bilduko dira. Jardunaldia Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak antolatu du. Saioaren gai nagusia indarkeriaren fenomenoa izango da, indarkeriak dituen adierazpen desberdinei erreparatuta, hots, egitura antolatuen indarkeria, genero-indarkeria eta errepidean portaera erasokorrak dituzten gidariek egindakoa.

Javier Caballero Martínez lehen presidenteordeak eta Justizia eta Barne kontseilariak eta Elma Sáiz Delgado Gobernuaren Nafarroako ordezkariak jardunaldia inauguratuko dute, Antsoaingo Udalean. Parte-hartzaile gehienak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetakoak eta Nafarroako eta beste autonomia-erkidego batzuetako toki-polizietakoak dira.

Jardunaldian hainbat gai jorratuko dira, hala nola delinkuentzia antolatua, bide-segurtasunean eragina duten portaera bortitzak, familia-elkarbizitzan eragina dutenak eta lurralde-esparrua gainditzen duten arau-hauste penalak, hala nola emakumeen salerosketa, diru-delituak eta talde-indarkeria.

Ángel Juanes Peces Auzitegi Nazionaleko lehendakariak lehenengo hitzaldia emango du, indarkeria antolatuari buruz. Juan Manuel Fernández Martínez Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak egingo du aurkezpena.

Bigarren hitzaldian errepideko segurtasunik eza aztertuko du Ramón Ledesma Múñiz Trafiko Zuzendaritza Nagusiko Arau Antolaketako zuzendariorde nagusiak. Azken horrek gainbegiratuta idatzi zen 18/2009 Legea, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna aldatu zuena. Hitzaldiaren sarrera Luis Fernando Rey Huidobro Nafarroako Auzitegi Nagusiko fiskalburuordeak egingo du.

Hirugarren hitzaldian, Nicolás Marchal Escalona Guardia Zibileko teniente koronelak genero-indarkeriaren kasuetan aplikatzen diren polizia-ikerketako metodoei buruz hitz egingo du. Sarrera Francisco Muñoz Cuesta Nafarroako Auzitegi Nagusiko fiskalburuak egingo du. Jarraian, Javier Ignacio Reyes López Deniako (Alacant) 3. zk.ko Instrukzioko Epaitegiko magistratu dekanoak eta titularrak indarkeria-kasuen ikerketari buruzko hitzaldia eskainiko du. Sarrera Joaquín Galve Sauras Nafarroako Auzitegia Nagusiko Adminsitrazioarekiko Auzien Salako lehendakariak egingo du.

Jardunaldia amaitzeko mahai-ingurua egingo da, Juan Ramón Rábade Iráizoz Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusia moderatzailea dela. Jardunaldi horretan hizlari guztiek parte hartuko dute.

2010ean estreinatu zen Segurtasun Publikoari buruzko Jardunaldia. Orduko hartan herritarren segurtasunari lotutako gaiak eta polizien arteko koordinazioa jorratu ziren. Edizio honetan, inaugurazio-jardunalditik aurrerapausoa eman nahi da, eta segurtasun publikoari lotutako jarduera ikuspegi exekutiboagotik landu nahi da.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa