(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdia Iruñean egingo da otsailaren 22tik 27ra osteguna, 2011.eko otsailak 10

Bi ziklo tematiko izango ditu: "Pertsonala politikoa da", ukitu feministakoa, eta "Tupi or Not Tupi", kulturen arteko botere-harremanei buruzkoa


Punto de Vista Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioko kartela. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Koldo Lasa INAACeko zuzendari kudeatzailearekin eta Josecho Cerdán Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoarekin batera, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioko nobedadeak eta edukia aurkeztu ditu. Jaialdia Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du, INAAC fundazioaren bidez. Otsailaren 22an, asteartean, Jaialdiak ateak irekiko ditu, eta otsailaren 27ra arte, 64 saio eskainiko ditu, horietatik 10 goizez.

Zazpigarren edizioan, Punto de Vista jaialdiak proiekzioak eta egoitzak bateratu ditu. Proiekzio gehienak Saide Carlos III zinema-aretoetan izango dira, Jaialdiaren egoitzatik oso hurbil, azken hori Civivox Condestablen baitago.

Jaialdiko programaziora errazago joan ahal izateko, egunean lau saio eskaintzen baitira, eta antolaketa hobetzeko, Punto de Vista jaialdiak ohiko ataletako (atal ofiziala, heterodocsias, la región central, atzera begiradak eta ekitaldi bereziak) proiekzioak Carlos III zinema-aretoetako hirutan aurkeztuko ditu, baita prentsaren aurreko agerraldiak eta zuzendarien eta kazetarien arteko goizeko topaketak ere.

Civivox Condestablen harreragunea egongo da eta bertan egingo dira prentsaurrekoak, mahai-inguruak, proiekzioak eta otsailaren 27ko itxiera-gala, zazpigarren edizioari amaiera emango diona.

Jaialdiaren edukiak

Edizio honetan, Punto de Vista jaialdiak bi ziklo tematiko hautatu ditu programaren ardatz moduan, gaur egun gori-gori dauden gaiak jorratuz. Lehenengoan, "Pertsonala politikoa da", ukitu feministako dokumentalera hurbiltzen da, zinema borrokalari eta zorrotzaren ardatza; horrez gain, ziklo horren bidez Iruñeko Emakumeen Zinema Erakusketari omenaldia egin nahi zaio, 25 urteko historiarekin lan-erreferentzia irmo eta serioa bihurtu baita. Zikloarekin batera liburu bat aterako da, Punto de Vista bildumako seigarrena, eta horretan gaztelaniaz eta ingelesez bilduko dira dokumentalari eta generoari buruzko gogoetaren testu giltzarri batzuk.

Bigarren zikloan, "Tupi or Not Tupi. Kanibalak banpiroen kontra", kultura, genero eta forma zinematografikoen arteko botere-harremanei buruz gogoeta egiten duten izenburu batzuk jaso dira. Horrez gain, zinema kanibala eta banpiroa bihurtzen dela ere aztertzen da: azken finean, ziklo honetan geure buruari galdetzen diogu nork filmatzen duen nor, zergatik, nola eta zein helbururekin.

Heterodocsias2 atala iaz hazi eta biderkatu egin zen, eta aurten apustu bikoitza sendotzen du. "Rewind" atala aurten joan den mendeko hogeita hamarreko eta berrogeita hamarreko hamarkaden arteko zinema amateurrera hurbilduko da: benetako apurketa formal, narratibo edo politikoak planteatu zituzten zinemagile ia anonimoak. Eta "X Films Proiektua" atalean hiru errealizadorek haien proiektuak aurkeztuko dituzte eta horietako bat hautatuko dute aurten proposatutako lana grabatzeko. Hala egin zuen iazko edizioko irabazleak, Chus Domínguezek. Azken horren lana aurtengo edizioan aurkeztuko da, "Notas de lo efímero" izenburupean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
página web del Festival

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa