(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lerinen 800.000 euro inbertitu dituzte tokiko azpiegiturak hobetzeko obretan ostirala, 2011.eko otsailak 11

Nafarroako Gobernuak 450.000 euro jarri ditu


Salanueva kontseilaria, Agreda, Pegenaute eta Azcoiti Lerinen. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, Lerinera joan da gaur, herriko toki-azpiegiturak hobetzeko egiten ari diren obrak ikustera.

Obrak azken fasean daude, eta 800.000 euro ingurukoak dira; Nafarroako Gobernuak 450.000 euro jarri ditu.

Zehazki, euri-uren sarea eta Lizarrako errepidea kaleko zoladura berritu dituzte, eta argi publikoak berritzeko lanak amaitzen ari dira. Halaber, datozen hilabeteetan, Udalak Nafarroako Blanca kalea zolatzeko lanak hasiko ditu; kale horretan euri-uren sarea ere berrituko dute.

Salanueva Pedro Pegenaute Garde zuzendari nagusiarekin batera joan da herrira eta, han, Leringo alkate Marcelino Azcoitirekin eta Udalbatzako ordezkariekin bildu da; bileran egon da, baita ere, German Enrique Agreda, Carcarreko alkatea.

Bileran Tokiko Inbertsioen Plana egokia dela azaldu dute.

Kontseilariak esan du planak balio duela azpiegituren arloan aurrera egiteko eta, beraz, luzatu behar den ala ez aztertuko dutela, jarduera gehiago sartze aldera. Halaber, esan du Nafarroako berrantolaketa administratiboak, hau da, Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuen tokiko maparen berritzeak, garrantzi handia duela.

Bestalde, nabarmendu du Gobernuaren helburua dela toki-erakundeak eraginkorragoak eta eramangarriagoak izatea, kalitatezko zerbitzuak medio.Horren harian, honako hau esan du: "Asmoa da mankomunitateak sendotzea, zerbitzuak antolatzea eta finantzaketa ematea, udalerriak eta kontzejuak kendu gabe".

Bileran herritarren txartelak ematen dituen aukerak ere azaldu dituzte

.

Beste jarduera batzuk

Azken lau urteetan, jarduera horiez gain, Lerinen 1,3 milioiko obrak egin dituzte, tokiko inbertsio-planen bitartez; Departamentuak inbertsio horren erdia jarri du, gutxi gorabehera. Inbertsioaren gehiena erabili dute udaletxea moldatzeko. Azkenik, libre zehazteko partidarekin (144.800 euro) udal gimnasioa hornitu dute, udaletxerako altzariak erosi dituzte eta oinezkoentzako pasabide bat prestatu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa