(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAVARTUR 2011 azokaren 6. edizioa eta Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresua aurkeztu dituzte

ostirala, 2011.eko otsailak 11

Biak Baluarten egingo dira: NAVARTUR, otsailaren 18tik 20ra, eta Kongresua, hilabete horren 17an eta 18an


Turismo azoka.

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, Huartearena Landa Hotelean, Itzan (Nafarroan), NAVARTUR Reyno de Navarra 2011 azokaren 6. edizioa aurkeztu du. Nafarroako Nazioarteko Turismo Azoka otsailaren 18tik 20ra egingo da. Horrekin batera, Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresua ere aurkeztu da, NAVARTURi lotuta egiten dena, otsailaren 17an eta 18an.

Corpas kontseilariak esan duenez, Navartur azokan nazioko eta munduko 500 jomuga baino gehiago eta oporrak igarotzeko eta asteburuko egonaldiak egiteko proposamen berritzaileak erakutsiko dira; proposamen berritzaileak landa turismoa eta abentura-bidaiak gustuko dituztenentzat; itsasoa, hondartza, mendia eta turismo aktiboa (zikloturismoa, ibilaldiak zaldian, urpekaritza, bela...), irteerak hirietara, bidaia handiak, kultura- eta erlijio-ondarea maite dutenentzako ibilbideak, etab.

Azoka bisitatzeko interesa dutenek doan egin dezakete,

www.navartur.es web orritik gonbidapena jaitsiz eta inprimatuz.

Bestalde, Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko Kongresuaren bigarren edizioa NAVARTURi lotuta egingo da berriro ere, "berriz asmatu erakartzeko" lemapean; Kongresuak erreminta eraginkorra izan nahi du sektorea profesionalizatzeko eta ideia berriak zabaltzeko.

Bi gertaerei buruzko iritzia emateko, aurkezpen ekitaldian hurrengo hauek ere parte hartu dute: Txus Rey Landa Turismoaren Nafarroako Federazioko presidenteak eta Luis Cortés Navartur azokaren eta Nafarroako Landa Turismoaren II. Kongresuaren zuzendariak.

Navartur 2011 azokaren nobedadeak

Azokan espazio berria diseinatu da Landa Turismorako. Bertan proposamen ugariren berri izan eta landa eta eskulangintza produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira.

Horrez gain, jardueren programa diseinatu da haur eta adinekoentzat, erakusketak, jomugen aurkezpenak, ekitaldiak, folklore-jarduerak, dastaketak, produktu bikoteen dastaketak, etab.

Txikienentzat haurren tailerrak, ipuin-kontalariak, ibilaldiak gurdian Baluarteko plazatik eta ibilaldiak astoan antolatu dira, eta arkume jaio berriak ikusiko ahal izango dituzte Agroturanaren standean.

Edizio honetako beste nobedade bat caravaning izenekoari eskainitako espazio berria da, Kongresuen Jauregiaren kanpoaldean. Bertan autokarabanen azken ereduak erakutsiko dituzte.

Jomuga berri eta erakargarriek lehenengoz parte hartuko dute Navartur 2011 azokan, hala nola Siziliak, Marokok, Asturiasek, A Coruñak, etab. NAVARTUR azokan, aurten lehenengoz, Espainiako kobazulo turistikoak egongo dira, ondare nazional horri buruzko informazioa eskaintzen duen standarekin.

Horrez gain, bisitariek zaporearen tailerretan parte hartu ahal izango dute. Tailer horietan, produktuen bikoteak dastatu ahal izango dira, hala nola: gazta-ardoa, zainzuria-piperra, moxal haragia-ardoa, cava-arkumea, orburuak-olioa, etab. Era berean, zaldien gurdian ibilaldiak egin ahal izango dira, Tarraco Romanan (Tarragona erromatarra) antzezpen bat ikusi ahal izango da, eta ibarraren historiatik ibilaldia egiten duen ‘El Valle de Boí: Patrimonio de la Humanidad’ erakusketa bisitatu ahal izango da.

Espazio berezia egongo da ardoari eskainita. Mozorroa jantzita, 4 ardo eta 4 txokolate dastatu ahal izango dira; Done Jakue Bideko ardoak dastatu ahal izango dira: Jurançon, Nafarroa, Errioxa eta Galizia; eta sagardo naturala, Idiazabal jatorri-deiturako gazta eta etxeko ogia dastatu ahal izango da Gipuzkoako Kostaldeko Landa Ostatuen standean, egunero 12:30etik 14:00etara.

Urtero bezala, Nafarroak azokan gure komunitateko turismo-erakargarri guztiak biltzen dituen stand handia aurkeztuko du.

Amaitzeko, bidaia handiak gustuko dituztenek Argentinako miragarritasunak ere ezagutu ahal izango dituzte, azokan otsailaren 18an, ostirala, 19:00etan, ibilbideei eta proposamenei buruz entzun ahal izango den hitzaldian.

Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresua

Kongresua landa-turismoaren sektoreko profesional publiko eta pribatuei bideratuta dago: landa-etxeen jabeak, landa turismoko erakunde eta elkarteetako ordezkariak, natura-enpresak, etab. Merkaturatzearen, marketinaren eta sustapenaren arloko adituak Iruñera hurbilduko dira sektorerako garrantzi handia duten gaiak jorratzeko.



Kongresua Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Landa Turismoaren Federazioak eta Ferias de Navarra SL enpresak antolatzen dute, oinarrizko helburu hauekin: landa-turismoa bisitariarentzat erakargarriagoa izateko formula berriak asmatzea eta landa-turismoaren arloko produktuen, zerbitzuen eta jomugen esparruko teknologia berritzaileenak ezagutaraztea.

Horrez gain, sektoreari landa-turismoaren esparruan nazioarteko erreferentzia duten esperientziak eskaini eta horiek gure inguruan duten aplikazioa aztertu nahi da. Xede horretarako, nazioko eta nazioarteko adituek haien esperientziak azalduko dituzte, landa-negozio turistikoak, produktuak eta zerbitzuak erakargarriagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.

Amaitzeko, kongresuaren bidez Nafarroako landa-turismoaren eskaintza proiektatu nahi da eta Komunitatea landa-turismoko erreferentea bihurtu nahi da.

Kongresuan aurkezpenen eta mahai-inguruen programa zabala dago. Horietan berrikuntzaren eta teknologiaren munduko ideiak, esperientziak eta joerak azalduko dira, interneten erabilerak, kudeaketako, marketineko eta merkaturatzeko berrikuntzak eta esperientzia bakarren espezializazioa eta fabrikazioa barne hartuta.

Programa

Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresuaren programak lau gai ditu ardatz:

1. Berrikuntzaren garrantzia landa-turismoari lotutako negozioak berriz asmatzeko: landa-turismoaren zerbitzura dauden teknologia berriak. Xede horretarako, hainbat adituk azalduko dute teknologiak aukerak ematen dituztela turismo zerbitzuen kudeaketa erabat aldatzeko, enpresa aitzindari batzuen esperientziak ezagutaraziz.

2. Bidaiari gehiago erakartzea sustatzeko modu berriak. Horretarako, on line sustapen-kanaletako ordezkari ezagunak egongo dira: gizarte-sareak, atari bertikalak, bilatzaileak, bideoaren eta mugikorraren kanala, eta landa-turismoko jomugen kasu praktikoak aurkeztuko dira.

3. Landa-turismoko merkaturatze-aukera berriak: turista gehiago erakartzeko estrategiak, merkaturatze sistema berriak (merkaturatze kanalak on line) jorratuko dira, edo merkaturatzaileen programazioetan landa-turismoaren eskaintzak agerpen handiagoa izateko modua; horretarako, turoperadoreen ordezkariek eta Espainiako eta Frantziako agentzia espezializatuek gai horren inguruko ezagutzak gehituko dituzte.

4. Espezializazioaren garrantzia; esperientzia bakarrak edo esperientzia arrakastatsuak sortuko dira, eta horien inguruan arituko dira hainbat herrialdetako adituak.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa