(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak irakasleentzako 132 lanpostuko lan-eskaintza publiko partziala onetsi du astelehena, 2011.eko otsailak 14

Gaztelaniaz 80 lanpostu huts daude, eta euskaraz 52, eta horietako 100 ingelesean espezializatutako irakasleentzat dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak irakasleentzako 132 lanpostuko lan-eskaintza publiko partziala onetsi du. Partziala dela nabarmendu nahi dut, eskaintza hau hasieran 400 lanpostukoa izatea aurreikusita baitzegoen. Hala ere, oniritzia eman zenetik gertatu diren inguruabar desberdinak direla eta, lanpostuak 132ra murriztu dira.

Funtsean, bi arrazoi direla-eta egin da lan-eskaintza publiko partzial hau. Lehenengo eta behin, dei efektua saihestea. Badakizue, Funtzio Publikoaren mahaian adierazi baikenuen, gainerako autonomia-erkidegoek ez zuten lan-eskaintza publikorik egin behar edo normalean baino eskaintza txikiagoa egin behar zuten. Nafarroako Gobernuak pentsatu zuen hasieran aurreikusitako eskaintza publikoa eginda kanpotik jendea etorriko zela. Bigarren, indarreko araudia hartu da kontuan, eta zehatzago esanda, Estatuko Aurrekontuen Legean 2011rako ezarritakoa. Hain zuzen ere, aurreko horrek baldintzatu egiten du egin beharreko lan-eskaintza publikoen ehunekoa.

 

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, irakasleentzako 132 lanpostuko lan-eskaintza publiko partziala onetsi du. Plaza horietatik 80 gaztelaniazko irakaskuntzarako dira, eta 52 euskarazko irakaskuntzarako, Hezkuntza Departamentuak egindako proposamenaren arabera.

 

Foru Gobernuak lan-eskaintza publiko partzial hau Foru Dekretuaren bidez onetsi du. Horren ostean, Hezkuntza Departamentuari dagokio kasuan kasuko hautaketa prozesua onestea. Prozesu horretan ezarriko dira eskaerak eta deialdian eskatutako merituei eta betekizunei buruzko dokumentazioa aurkezteko epea. 132 lanpostu horiek hutsik daude Nafarroako hezkuntza-sistemaren plantilla organikoan (bat ere ez da sortu berria), eta beraz, ez da beharrezkoa plantilla organikoan inolako aldaketarik egitea.

100 hutsune ingeleseko espezialitatea duten irakasleentzat dira, eta horietako 20 euskaraz irakasteko. Gainerako 32 plazak euskarazko irakaskuntzarako dira, sei Audizio eta Hizkuntza espezialitateko irakasleentzat, sei Pedagogia Terapeutikoaren espezialitateko irakasleentzat eta 20 gehiago euskarazko espezializaziorako. Guztiak funtzionario-araubidekoak eta B mailakoak dira.

Hamabost plaza %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat erreserbatuta daude, zazpi lan-eskaintza publiko bakoitzerako legez ezarritako %5ari dagozkionak, eta gainerakoak aurreko deialdian bete ez zirenak. Erreserba hori espezialitateen eta hizkuntzaren arabera hautaketa proben deialdian zehaztuko da. Aurretik, Nafarroako Mendekotasun Agentziako organo eskudunek eta desgaitasuna duten pertsonak lan publikoan sartzea sustatzeko batzorde mistoak txostena egingo dute.

Lan-eskaintza hau, 2007tik 2010era egindakoak bezala, Hekuntzako Lege Organikoa ezarri zenetik bost urteko epean administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko pentsatuta dago. Lanpostuetan sartzeko sistema iragankorra ezarri da eta horrek bitarteko langileei mesede egiten die irakaskuntza kidegoetan sartzeko. Ezaugarriak eta dimentsioa definitzeko, Foru Gobernuak hainbat irizpide hartu ditu kontuan, besteak beste, gastu publikoari eustea eta kudeaketako eraginkortasuna eta erantzukizuna, krisi ekonomikoaren gaur egungo egoera kontuan hartuta.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa