(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria eta Elena Salgado ministroa Hitzarmen Ekonomikoa eguneratzeko ekitaldiaren buru izango dira asteazken honetan asteartea, 2011.eko otsailak 15

Berrikuntza horrek 5 urteko indarraldia izango du, 2010etik 2014ra


Nafarroako Jauregiko fatxada

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakaria eta Elena Salgado Gobernuko bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun ministroa 2010-2014 bosturtekorako Nafarroako Ekonomia Hitzarmena eguneratzeko ekitaldiaren buru izango dira asteazken honetan Madrilen.

Ekitaldi horretan, Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Carlos Ocaña Ogasunaren eta Aurrekontuen Estatu idazkariak parte hartuko dute.

Gogoan izango dugunez, Miranda presidenteordea joan den astelehenean Ekonomia Hitzarmena negoziatzeko nafar batzordeko kideekin bildu zen, Foru Gobernuaren eta Estatuko Administrazioaren arteko negoziazioen egoeraren eta irismenaren berri emateko.

Negoziazio horien gai giltzarriak dira Estatuari egin beharreko ekarpena kalkulatzeko metodo berria, Nafarroaren egozte indizea Estatuko zama orokorretara, eta ekarpen horren urteroko eguneratzearen indizea, baita BEZaren urkila izenekoak Nafarroarako dituen ondorio negatiboak mugatzeko akordioa ere, urtero gehieneko ehunekoa ezarrita; horri esker, Nafarroatik Estatura egindako BEZaren urteroko itzulketaren gehiengo zifrak argi eta garbi mugatu ahal izango dira.

Hitzarmen Ekonomikoa

Nafarroako Foru Komunitateko finantza jarduerak araubide berezia du Estatuaren sistema autonomikoaren barruan, arrazoi historikoak direla bide. Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomiko izenekoa da.

Hitzarmen Ekonomikoak Nafarroaren finantza autonomia arautzen du Espainiaren barruan. 1841eko Lege Itundua du oinarri. Lege horren bidez, Erresuma Zaharra Estatuko egituran sartu zen, baina zergak ezartzeko gaitasunari eutsi zion.

Nafarroaren eskubide historikoak babestu eta errespetatzen dituen Espainiako Konstituzioarekin bat etorriz, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoak esanbidez jaso zuen Nafarroak ahalmena zuela zerga araubidea mantendu, ezarri eta arautzeko, betiere, nazioarteko itunen eta Estatuko zergen aurkakoa ez bada.

Beraz, Hitzarmen Ekonomikoaa Nafarroaren finantza autonomiaren ondorioa da. Hitzarmenean harmonizazio fiskalerako irizpideak ezarri dira (Nafarroaren presio fiskala ezin da izan Espainiako gainerako lekuetan baino txikiagoa), baita "Nafarroak Estatuari egindako ekarpena" ere. Hori dela bide, Foru Komunitateak Estatuari urtero eskualdatu gabeko zerbitzuak eta eginkizunak ordaintzen dizkio, Administrazio Zentralak Erresuma Zaharrean gauzatzen baititu. Nafarroak ordaindu behar dituen gastu erkide horien ehunekoa (Defentsa, Kanpo Arazoak, etab.) kalkulatzeko, "ezarpen indizea" aplikatzen da, hau da, %1,6. Zifra hori Foru Komunitateak aberastasun nazionalean duen errenta erlatiboa edo partaidetza da.

1841etik gaur egunera arte bost hitzarmen adostu dira. 1877., 1927., 1941. eta 1969. urtekoen ostean, indarrean dagoena 1990eko uztailaren 30ean sinatu zen. 1997., 2003. eta 2007. urteetan adostutakoak azken testu horren eguneratzeak eta aldaketak dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa