(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 98.000 euro bideratu ditu oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sortzeko Europako proiektu batera asteazkena, 2011.eko otsailak 16

CEIN sozietate publikoa Nafarroako III. Plan Teknologikoaren barruan sartzen den proiektuaren liderra izango da


Gobernuak, Nafarroako III. Plan Teknologikoaren barruan, 98.000 euro bideratuko ditu "Nazioz gaindiko lankidetza oinarri teknologikoa duen spin-offa (OTEB) sortu eta garatzeko eta SUDOEko ekonomian integratzeko" Europako proiektua finantzatzeko, "OTEB-SUDOE" izenekoa. Proiektu horren bidez, oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileen sorrera bultzatu nahi da. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoa izango da proiektuaren liderra.

Proiektuak 1.474.790 euroko aurrekontua du eta EGEF funtsekin finantzatuta dago, SUDOE Europako Hego Mendebaldeko Esparruko Lurralde Lankidetzako Programaren barruan (Interreg IV B SUDOE programa). Aurrekontua 392.030 eurokoa da, eta EGEF funtsaren (%75) eta Foru Gobernuaren (%25) artean finantzatuko da.

Ekimen horren bidez Europar Batasunaren arazo nagusietako bati erantzun nahi zaio, bereziki SUDOEko (Europako hego-meldebaldea) eskualdeek duten arazo bati, hots, I+G+b eginkizunaren emaitzak enpresa-jarduera berria sortzen duten berrikuntza errentagarriak bihurtzeko zailtasunari.

Modu horretan, proiektuaren bidez oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileen (OTEB) sorrera eta garapena sustatzea eta horiek eskualdeko eta nazioz gaindiko ekonomia ehunean integratzea lortu da, azken urteetan SUDOEn I+G+b-n egindako ahaleginaren baloztapen handiagoa lortuz.

Jardun horren bidez erreminta teknologikoak eman eta zabaldu nahi dira eta OTEBak babesteko entitateen (zentro teknologikoak, unibertsitateak, enpresen eta berrikuntzaren Europako zentroak, enpresen haztegiak, garapen agentziak, etab.) artean sarean lan egitea bultzatu nahi da, emaitzak hobetzeko eta SUDOE osoan enpresa-ehun berritzaileagoa sortzen laguntzeko. Era berean, "SUDOEko OTEB erkidegoa" garatu nahi da, enpresa horiek haien artean eta aurretik dagoen ehun ekonomikoarekin harremanak izatea errazteko eta eskualdeen arteko eta nazioz gaindiko lankidetza indartzeko.

"OTEB SUDOE" izenekoak bi urte eta erdiko iraupena izango du (2011ko urtarrila-2013ko ekaina) eta partzuergo batek garatuko du, CEIN buru dela. Espainiako, Frantziako eta Portugaleko eskualde batzuetako beste 5 bazkidek osatzen dute: Fundación Tecnalia Research & Innovation –Euskal Herria-, Centro Europeo de Empresas e Innovación del Principado de Asturias – Asturias-, Incubateur Régional d'Aquitaine eta Centre National de Recherche Scientifique (CNRS) – Akitania- eta Associação Centro de Incubação de Empresas de Base Tecnológica Vasco da Gama (Sines Tecnopolo)- Alentejo-.

Partzuergo horrek profil osagarriak bermatzen ditu, bi entitate enpresen eta berrikuntzaren Europako zentroak (EBEZ) baitira, bi enpresa teknologikoen haztegiak, eta beste bi ikerketako emaitzak balioztatzen dituzten entitateak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa