(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskola eta familia kontzertuek Analfabia planeta eraman dute Baluartera asteazkena, 2011.eko otsailak 16

Lan hau narratzailearentzat, ahots zurien abesbatzarentzat, sopranoarentzat eta orkestrarentzat da, eta Fernando Palaciosek konposatu du


Analfibia planeta eskola kontzertuetan

Lana iragartzen duen kartela, 2010-2011 eskola kontzertuen barruan. ( irudia handitu )

Analfabia Nafarroako Gobernuko "Eskola eta Familia Kontzertuak" programako hurrengo kontzertuaren izenburua da. Lana Baluarten aurkeztuko da otsailaren 17an eta 18an, 6.000 ikaslerentzat.

Lana narratzailearentzat, ahots zurien abesbatzarentzat, sopranoarentzat eta orkestrarentzat da, eta Fernando Palaciosek konposatu du. Gaztelaniazko 93 zentrok eta euskarazko 35 zentrok ikusiko dute lana bi saiotan, 10etan eta 11,30ean. Familia kontzertua otsailaren 18an, ostirala, 19,30ean izango da, 6 euroko prezioan (prezio bereziak daude familientzat).

Jatorrian opera bat da –Las Palmasen estreinatu zen-, eta RTVEko orkestrak eta abesbatzak lan horren kontzertu bertsioa egin zuten gero Madrilen. Oraingoan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak parte hartuko du, pianoarekin, harparekin eta zelestarekin, eta Orfeoi Iruindarraren Eskolaniak, Juan Gaínzaren zuzendaritzapean. Horrez gain, Santo Tomás ikastetxeko 200 ikasle lankidetzan arituko dira -Uxue Úrizek prestatuta-, eta Eskolaniarekin batera laneko une zehatzetan abestuko dute.



Guztiak zuzentzen Joachim Harder arituko da, Orkestra Zuzendaritzako irakaslea Alemaniako Detmold eskola ospetsuan.

Analfabia planeta

Palaciosen esanetan, "Analfabia planetan gauzek modu arraroan funtzionatzen dute. Gertatzen den guztia liburu sekretu batean idatzita dago: ‘Betiko Istorioak’. Laneko heroiek egiten duten gauza bakarra historiaren erritmoa bizkortzea da: printzearen jaiotza aurreratzea egoera behin betiko aldatu dezan, itxuraz hoberantz.

Funtsean, Analfabia planetan tirania errotik erauzi nahi da, indar fisiko handiagoa duten boteretsu gutxi batzuen esku dagoena. Tirano horiek (galinazeoak, zehatz esanda) egoeraz abustatzen duten pailazo barregarriak dira. Hala ere, mendeko txoriburuak arima apal eta esanekoak dira, ahazkorrak eta ahulak. Izaera ahula dutenez, taldean bildu eta oihuka manifestatzen dira... baina konbentzimendu gutxirekin. Etsipen mugagabea dute.

Zortzi txoriburu bihurrik soilik aldatu nahi dute gauzen egoera, baina argi dago ezin dutela haien kabuz horrelakorik egin, laguntza behar dute. Laguntza Analfabia planetatik kanpoko bik emango die: Grintzek eta Blungh printzeak".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa