(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi da Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresua osteguna, 2011.eko otsailak 17

Baluarten egingo da otsailaren 17an eta 18an, NAVARTURen barruan


Bertizgo pagadia.

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresua inauguratu du gaur goizean. Kongresua NAVARTURen barruan egingo da otsailaren 17an eta 18an Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan.

Kongresua landa turismoaren sektoreko profesional publiko eta pribatuei zuzenduta dago: landa-etxeen jabeak, erakunde desberdinetako ordezkariak, landa turismoko elkarteak eta horri lotutako natura-enpresak. Azoka dela-eta, merkaturatze, marketin eta sustapen arloko adituak Iruñera etorriko dira sektorerako garrantzi handia duten gaiak jorratzeko.

Kongresua Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Landa Turismoaren Federazioak eta Ferias de Navarra SL enpresak antolatu dute, eta funtsezko helburu hauek ditu: landa turismoa bisitarientzat erakargarriagoa izateko formula berriak asmatzea eta landa-turismoaren arloko produktuetan, zerbitzuetan eta jomugetan teknologiarik berritzaileenak ezagutaraztea.

Horrez gain, sektoreari landa turismoaren esparruko nazioarteko esperientziak eskaini eta horiek gure inguruan duten aplikazioa aztertu nahi da. Xede horrekin, nazioko eta nazioarteko adituek haien esperientziak azalduko dituzte eta landa esparruko negozio turistikoak produktu eta zerbitzu erakargarriago eta lehiakorragoak egiten laguntzeko ideiak emango dituzte.

Amaitzeko, azoka honen bidez Nafarroako landa-turismoaren eskaintza proiektatu eta Komunitatea arlo horretako erreferentea bihurtu nahi da.

Kongresuan aurkezpenen eta mahai-inguruen programa osoa dago, eta horietan berrikuntzaren eta teknologiaren munduko ideiak, esperientziak eta joerak azalduko dira, interneten erabilerak, kudeaketaren, marketinaren eta merkaturatzearen berrikuntza eta esperientzia bakarren espezializazioa eta fabrikazioa barne hartuta.

Programa

Nafarroako Landa Turismoaren Nazioarteko II. Kongresuko programak lau gai ditu oinarri:

-Berrikuntzaren garrantzia landa turismoari lotutako negozioak asmatzeko: teknologia berriak sektorearen zerbitzura. Xede horretarako, adituek azalduko dute teknologiek aukerak sortzen dituztela turismo zerbitzuak kudeatzeko modua erabat aldatzeko, enpresa aitzindari batzuen esperientziak ezagutaraziz.

-Bidaiari gehiago erakartzeko sustapen modu berriak beste gai giltzarri bat da. Gai hori jorratzeko, on line sustapen kanaletako ordezkari aipagarriak egongo dira: gizarte-sareetakoak, atari bertikaletakoak, bilatzaileetakoak, bideoko eta mugikorreko kanaletakoak. Eta landa turismoko jomugen kasu praktikoak ere aurkeztuko dira.

-Hirugarren gaia landa turismoan merkaturatzeko aukera berrien ingurukoa da: turista gehiago erakartzeko estrategiak, merkaturatze sistema berriak (on line merkaturatze kanalak) edo merkaturatzaileen programazioetan landa turismoaren eskaintzaren presentzia nola areagotu; horretarako, Espainiako eta Frantziako touroperadoreetako eta agentzia espezializatuetako arduradunak arlo horretan dituzten ezagutzak gehituko dituzte.

-Amaitzeko, espezializazioaren garrantziari eta esperientzia bakarren edo esperientzia arrakastatsuen sorrerari buruz herrialde askotako adituak arituko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa