(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLAren 2010eko dibulgazio eta prestakuntza jardueretan 1.600 lagunek eta 50 enpresa eta erakundek baino gehiagok parte hartu zuten osteguna, 2011.eko otsailak 17

NLAk milioi bat euro inbertitu zituen ekipamendu berriak eta ordezko piezak jartzeko, eta hainbat simulazio eta prestakuntza jarduera egin zituen


NLAk Iruña-Noain aireportuan abenduan egindako simulazioa.

NLAk Iruña-Noain aireportuan orain dela gutxi egindako simulazioa. ( irudia handitu )

Nafarroako suhiltzaile etxeak ikustera 1.600 lagun joan ziren 2010ean (eskola umeak eta elkarte eta erakundeetako kideak). Gainera, Nafarroako Larrialdi Agentziak hainbat prestakuntza eta dibulgazio jarduera antolatu zituen enpresa, erakunde, eraikin berezi eta beste espazio interesgarri batzuetan (geriatriko, ikastetxe, hotel eta abarretan); jarduera horien helburua zen leku horietan ezbeharren aurrean egiten duten lana hobetzea.

Gainera, Nafarroako Gobernuak larrialdiei arreta emateko antolatuta daukan egiturak basoko suteei aurre egiteko jardunaldiak sustatu zituen iaz; jardunaldi horietan estatuko profesional ospetsuek parte hartu zuten. Gainera, Agentziak merkantzia arriskutsuek izan ditzaketen istripuetan segurtasuna zaintzen eta lehen mailako esku-hartzeak egiten erakusteko saioak antolatu zituen; saio horiek ziren Herri Lan Departamentuko eta Santiago Bidearen autobiako (A-12) langileentzat.

NLAren 2010eko aurrekontuaren balantzearen arabera, 1.071.970 euroko partida zeukaten ekipamendu berriak eta ordezkoa gaiak jartzeko.

Gastu handiena ibilgailuak hobetzeko egin zuten: Tuterako suhiltzaile etxerako 20 metroko auto-eskailera automatiko bat erosi zuten, 511.846 euroren truke, eta baita 4x4 ibilgailu arin bat ere, kabinarekin eta material kaxarekin, 83.900 euroren truke.

Halaber, inbertitu zituzten 242.045 euro jantzietan (esku-hartzeetarako 130 jantzi, baso kanpainarako jantziak eta suaren kontrako 200 galtza eta 400 polo, besteak beste), 105.796 euro material teknikoan (tresna hidraulikoak, linternak, gas eta CO2 detektagailuak, ke handia sortzeko makinak, e.a.) eta 29.597 euro esku hartzeko beste tresneria eta material batzuetan (basoko materiala, eskoratzeko eta hondakinak kentzeko materiala, motozerrak, disko makinak, aizkorak, e.a.).


NLAko suhiltzaileak tuneleko suteen simulazioan.

NLAko suhiltzaileak tuneleko suteen simulazioan. ( irudia handitu )

Orobat, 18.808 euro erabili zituzten ordezko piezak erosteko (desfibrilagailuak, konpresoreak, kaskoak, lantzak, berriz kargatzeko bateriak, kamioietarako ponpak, e.a.); 14.682 euro ur erreskateetarako ekipamendua eskuratzeko (ontzi pneumatiko profesional bat eta urpean igeri egiteko 13 ordenagailu); 12.751 euro mendi erreskaterako tresnak erosteko (esku-oheak, mosketoiak, sokak, e.a.); 12.043 euro errepide xurgatzailea, apar hautsa, koipegabetzailea eta olio sintetikoa erosteko; 8.949 euro garbiketa produktuetarako; eta 8.739 euro osasun materialerako, besteak beste.

Horrez gain, erkidegoko suhiltzaile profesionalen etxeetako instalazioetan 217.899 euroko obra txikiak egin zituzten.

NLAren 2010eko esku-hartzeen balantzearen arabera, suteak gertatuz gero erabiltzeko 1.000 ur hartune egiaztatu eta markatu zituzten, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean.

Suteak itzaltzeko eta babes zibilerako Foru Gobernuak dauzkan taldeek simulazioak ere egin zituzten, besteak beste Garraioaren Hiriko merkantzia arriskutsuen aparkaleku berrian, kimika enpresetan (Inquinasa, Down Chemical eta Inabonos), Urederra ibaian eta Noaingo aireportuan (abenduan); baita sute simulazioak ere hainbat enpresatan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere. Gainera, ikastetxeak eta geriatrikoak husteko saioak ere egin zituzten.

Suhiltzaileak prestatzea

NLAko suhiltzaileak prestatzeari dagokionez, iaz taldean sartu ziren profesionalek oinarrizko ikastaro bat egin zuten, eta gainerako langileek hobetzeko eta birziklatzeko saioak egin zituzten. Saioak gai hauei buruzkoak ziren: errepideetako tuneletan sua kontrolatzea eta itzaltzea, auto-eskailera berria erabiltzea, ontziak gidatzea, igogailuetan erreskateak egitea, merkantzia arriskutsuak maneiatzea, arrisku elektrikoak, izotzeko eta elurretako jarduerak, osasun tresneria erabiltzea eta basoan sua kontrolatzea (azken ekimen hori Kataluniako suhiltzaileekin elkarlanean egin zuten).

Foru erkidegoko suhiltzaileen agintariek, gainera, hainbat erakundek antolatutako esku-hartze eta ekipamendu teknikoen erabilera ikastaro aurreratuetan parte hartu zuten; erakunde antolatzaileak ziren, besteak beste, NLA bera, Kataluniako Gobernua, Babes Zibileko Eskola Nazionala eta Ingurumen eta Itsas eta Landa Ingurune Ministerioa.

Saio horiek egiteko Ordiziako Sueskolara eta tuneletako suak itzaltzeko lanetan espezializatutako Leongo zentrora joan ziren, besteak beste. Horrez gain, Nafarroako suhiltzaile etxeetako langileek suhiltzaile profesionalentzako Espainiazko Zazpiko Futboleko Txapelketan parte hartu zuten, baita esku-hartze bertikalei buruzko jardunaldi nazionaletan ere.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa