(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako zortzi zentro hautatu dituzte sareko hezkuntza proiektuak sustatzera bideratutako ARCE programan parte hartzeko osteguna, 2011.eko otsailak 17

Zentroak Iruñean, Tafallan, Corellan, Fiteron, Lizarran eta Fustiñanan daude, eta 64.690 euroko laguntzak jasoko dituzte


Eskola bat Nafarroako hezkuntza zentro batean.

Eskola bat Nafarroako hezkuntza zentro batean.

Nafarroako zortzi hezkuntza zentro hautatu dituzte Hezkuntza Ministerioak autonomia-erkidegoekin batera sustatutako

ARCE Programan parte hartzeko. Horren bidez, ikasturtean proiektu bateratuak praktikan ipintzen dituzten ikastetxeen eta institutuen elkarteak bultzatu nahi dira.

Hautatutako nafar zentroek 64.690 euroko laguntzak jasoko dituzte –6.300 eta 9.000 euro bitartekoak dira-, Estatuko beste zentro batzuekin lankidetzan proiektuak sustatzeko eta hezkuntza esparruko ikasleen, irakasleen eta beste profesional batzuen trukeak bultzatzeko. Ekimena hezkuntza lankidetzako sareak sortzeko pentsatuta dago, taldeko lana, trebetasunen hobekuntza eta eskumen berriak eskuratzea bultzatzeko.

Hona hemen Foru Komunitatean 2010/2011 ikasturtean ARCE Programan parte hartzeko hautatu dituzten zentroak: Tafallako Politécnico BHI, Corellako Alhama BHI, Fiteroko Juan de Palafox HLHI, Lizarrako Nuestra Señora del Puy BHI, Fustiñanako Santos Justo y Pastor HLHI, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa (CREENA), Virgen del Camino Zentro Integratu Politeknikoa eta Adaptación Social BHI, azken hirurak Iruñekoak.

Programaren bidez esparru bat ezarri nahi da eztabaida eta gogoeta bateratua egiteko, hezkuntza lotura eta sareak sortzeari mesede egin nahi zaio, zentroen curriculum garapenean lagundu nahi da, autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien kultura eta gizarte aniztasunaren osagai berezituak aurkitu nahi dira eta hezkuntza esparru desberdinetan aplikatzeko modukoak diren materialak egin eta zabaldu nahi dira.

Proiektuek hiru modalitate dituzte, ikastetxeek programan lehenengoz parte hartzen badute (A modalitatea), aurretik parte hartu badute eta lankidetza arlo berriak arakatu nahi badituzte (B modalitatea) eta ezaugarri bereziko ikastetxeak edo hezkuntza esparruko erakunde publikoak badira (C modalitatea).

Proiektuak

Programan lehenengoz parte hartzen duten zentroen artean, hauek aipatu behar dira: Tafallako Politécnico BHIk, Granadako, Calatayudeko (Zaragoza), Las Palmaseko eta Bartzelonako beste ikastetxe batzuekin batera parte hartuko du eginera metodologiko onak trukatzera bideratutako proiektu batean; Corellako Alhama BHIk Las Rozaseko (Madril) eta Oviedoko bi ikastetxerekin ikaskuntza-erkidego birtualak sustatuko ditu; Fiteroko Juan de Palafox HLHIk naturari eskainitako diziplina anitzeko gela bultzatuko du Cádizeko, La Perdoma-La Orotavako (Santa Cruz Tenerifekoa), Ayllóneko (Segovia) eta Alconerako (Badajoz) beste ikastetxe batzuekin; eta Lizarrako Nuestra Señora del Puy BHIk naturaren inguruan ikastetxeen arteko topaketak sustatuko ditu Caminomoriscoko (Cáceres) bigarren hezkuntzako institutu batekin.

Iruñeko CREENAk aurretik ere parte hartu du. Oraingoan Leioako Berritzegunearekin (Bizkaia), Almanzorako Irakasleen Zentroarekin (Almería) eta La Felguerako Irakasleen Zentroarekin (Asturias) lankidetzan arituko da irakasleen arteko lankidetza-espazioak sustatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzearen bidez.

Ezaugarri bereziak dituzten ikastetxeen atalean, Iruñeko Virgen del Camino LHIk liburu elektronikoari buruzko proiektua garatuko du, ikasgelako laneko erreminta moduan. Euskarri horretarako edukiak garatuko ditu Ribadeoko (Lugo), Murtziako eta Kanaria Handiko Las Palmaseko beste zentro batzuekin batera. Adaptación Social BHIk Madril, Palma Mallorcakoa eta Bilboko beste ikastetxe batzuekin praktika profesionalak trukatzea sustatuko du haur ikastetxeetan. Amaitzeko, Fustiñanako Santos Justo y Pastor HLHIk hezkuntza gaitasunak garatzeko proiektua abian jarriko du aldizkariekin, irratiarekin eta bideo digitalarekin lan eginda, Castro del Río (Kordoba), Cieza (Murtzia), A Coruña, Madrilejos (Toledo), Guijuelo (Salamanca) eta Alcorisa (Teruel) sei ikastetxerekin batera.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa