(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAVARTUR Nafarroako Nazioarteko Turismo Azokaren 6. edizioa inauguratu dute Iruñean, eta igandera arte egongo da irekita ostirala, 2011.eko otsailak 18

Azoka Sanz Lehendakariak inauguratu du gaur goizean


Sanzek Navartur inauguratu du

Sanz Lehendakaria azoka inauguratzeko zinta mozten, Corpas kontseilariarekin eta Cortsekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, inauguratu du gaur goizean NAVARTUR Nazioarteko Turismo Azokaren 6. edizioa, Iruñeko Baluarteko Biltzar Jauregian. Aurten estatuko eta nazioarteko 500 helmuga turistiko baino gehiago eta oporraldietarako edo astebururako ideia berritzaileak egongo dira ikusgai.

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute, baita ere, Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpasek, eta azokako zuzendariak, Luis Cortesek.

Sanzek esan du beste edizio bat antolatzeak esan nahi duela sektorea "sendo eta modu eraginkorrean" garatzen ari dela. Lehendakariaren iritziz, "NAVARTUR azokak foru erkidegoko baliabide turistiko nagusiak erakusteko aukera ematen duela, eta horrek esan nahi duela sektore turistikoa finkatzen ari dela, turismoak gero eta pisu handiagoa eta harrera hobea dituela Nafarroan". Sanzek aukera baliatu du kanpoko agente turistikoei tokiko agenteekin elkarlanean aritzeagatik eskerrak emateko, "gure ontasuna zabaltzen dutelako eta dauzkaten aktiboak eskaintzen dizkigutelako".

Corpas kontseilariak esan duen moduan, NAVARTUR azokan landa turismoa eta abenturazko bidaiak gustuko dituztenentzako proposamen berritzaileak daude, baita itsasoaren, hondartzaren, mendiaren eta turismo aktiboaren (zikloturismo, zaldi ibilaldi, urpekaritza edo belaontzien) zale direnentzat ere. Horiez gain, eskaintza interesgarri gehiago ere badaude: hirietako joan-etorriak, bidaia handiak, kultura eta erlijio ondarea ezagutzeko ibilbideak, e.a.

Azokara doan sar daiteke; horretarako, www.navartur.es web orrian gonbidapena deskargatu eta inprimatu besterik ez dago  


NAVARTUR 2011 azokako berritasunak

Azokan landa turismoari buruzko espazio berri bat jarri dute. Han, proposamen ugariren berri jaso eta landa eta artisau produktuak dastatu eta eros daitezke.

Gainera, azokaz hobeto gozatzeko, haur eta nagusientzako jarduerak, erakusketak, helmuga turistikoen aurkezpenak, ekitaldiak, folklore ikuskizunak, dastatzeak eta elkartzeak antolatu dituzte, besteak beste. Haurrentzat tailerrak, ipuin kontakizunak eta gurditxoan edo asto gainean egiteko paseoak daude. Txikienek, gainera, Agroturanaren standeko arkumeak izango dituzte ikusgai.

Beste berritasunetako bat karabanen eremua da; Biltzar Jauregiaren kanpoaldean dago eta autokarabanen azken modeloak erakutsiko dituzte

.

Sanz Lehendakaria, Navartur 2011 azokan foru erkidegoak daukan standean. ( irudia handitu )

Edizio honetan hainbat herrialde etorri dira lehenbizikoz: Sizilia, Maroko, Asturias eta Coruña, besteak beste.Gainera, estatuko leize turistikoei buruzko standa jarri dute, natura ondare horien gaineko informazioa emateko.

Horrez gain, bisitariek "zapore tailerretan" parte hartu ahal izango dute; tailer horietan hainbat produkturen konbinazioak emango dituzte dastatzeko: ardoa-gazta, zainzuria-piperra, moxal haragia-ardoa, cava-arkumea, alkatxofak-olioa, e.a.

Gozagai gehiago ere badaude: zaldi gurdian egiteko paseoak, "Tarraco Romana" (Tarragona erromatarra) antzezpena eta "Boi bailara: giza ondarea" erakusketa, bailararen historiari buruzkoa.

Ardoarentzat eremu berezi bat jarri dute. Han, dastatze saiok egingo dituzte: lau ardoren dastatzea maskararekin; bat egindako lau txokolateren dastatzea; eta Santiago Bideko ardoen dastatzea (Jurançon, Nafarroa, Errioxa eta Galizia). Gainera, Gipuzkoako kostaldeko landa ostatuen standean sagardo naturala, Idiazabal jatorri deiturako gazta eta artisau erara egindako ogia emango dituzte dastatzeko. Hori guztia egunero, 12.30etik 14.00etara.

Urtero bezala, Nafarroak stand handi bat dauka azokan, gure erkidegoko turismo erakargarri guztien berri emateko.

Azkenik, bidaia handien zaleek Argentinaren berri jakiteko aukera izango dute: ibilbideei buruzko informazioa emateko eta proposamenak egiteko hitzaldi bat emango dute hilaren 18an, ostiralean, arratsaldeko 19.00etan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa